2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALIPENTZU
Balorazio txostenaren berrikuspena. Jendaurrean jartzea
Galipentzuko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Galipentzuko lur-ondasunen balorazio txostena.
Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta http://www.gallipienzo.es/ helbidean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Galipentzun, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Roberto Hernández Mateo.
Iragarkiaren kodea: L2406397