2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Ibilbide ziklablea eraikitzeko erabili behar diren lurren desjabetzea. Jendaurrea jartzea
Etxarri Aranazko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, ibilbide ziklablea eraikitzeko erabili behar diren lurren desjabetzeko espedienteari hasiera eman zitzaion.
Udalaren zerbitzu publikoa izanik, Sakanako Mankomunitatearen esku dagoena, Udalak egin behar du nahitaezko desjabetzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 47.4 artikuluari jarraituz, Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 29. artikuluaren, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 10. artikuluaren eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenen arabera, tokiko zerbitzuei buruzko planak eta obra-proiektuak onartzeak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta horietan bildutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, desjabetzearen ondorioetarako.
Horiek horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. eta 18. artikuluetan eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57. b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, aho batez onartu da.
Etxarri Aranatzen, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2406815