95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2024an gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak emateko

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 757079.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/757079).

Deialdiaren xedea da arautzea Lizarrako Udalak gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteei 2024. urtean emanen dizkien dirulaguntzak.

Dirulaguntzaren helburua da ekonomikoki laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak gauzatzen dituzten proiektuei. Ekintza edo jarduerak gizarte zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, laguntza, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen inguruko sustapena eta sentsibilizazioa.

Onuradunak: dirulaguntza eska dezakete irabazi asmorik gabeko entitateek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.

Oinarri arautzaileak: 2024an gizarte ekintzaren arloan jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak ematekoak.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.810 eurokoa da.

Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2024ko apirilaren 22an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2406668