2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Deialdia, unibertsitateko ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun-bekena. Laburpena 2023-2024 ikasturtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 755734.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzkoa); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/755734).
Alkatetzaren 2024-04-19ko Ebazpena, Cascanteko Udalaren bikaintasun-beken deialdia onesteari buruzkoa, 2023-2024 ikasturteko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko. Fuentes Dutor Fundazioak finantzatzen ditu.
Fuentes Dutor Fundazioak, bere xedeak betetzearren, dirulaguntzak ematen ditu askotariko hezkuntza programetarako. Duela urte askotik, programa horien artean dago dirulaguntzak ematea unibertsitateko ikasle batzuei, baldin Cascanten bizi badira, ikasketa jakin batzuk egiten ari badira eta ikasketa-espediente bikainagatik nabarmentzen badira.
Fundazioak Cascanteko unibertsitate-ikasleei ematen dizkien laguntzei ahalik eta zabalkunde handiena emateko eta ahalik eta onuradun gehienengana iristea errazteko, Fuentes Dutor Fundazioak Cascanteko Udalari proposatu dio Udala lankidetzan aritu dadila Fundazioarekin laguntzak ematen, beka-deialdi publiko bat onetsiz eta izapidetuz, eta Fundazioak bere gain hartuz bekak finantzatzeko konpromisoa.
Horretarako, bada Fuentes Dutor Fundazioaren eta Cascanteko Udalaren artean sinatutako hitzarmen bat, arautzen duena 2023-2024 unibertsitate-beken programa kudeatzeko lankidetza-akordioa.
Cascanteko Udalak bere aurrekontuetan gaitu du "3200-4890001 Unibertsitate Bekak" izeneko partida ekonomikoa, 40.000 eurokoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221. artikuluak xedatzen du Nafarroako toki erakundeak lankidetzan ari daitezkeela bertzelako erakunde publiko nahiz pribatuekin eta partikularrekin bizilagunen komunitatearen interes publikoen kudeaketan, dirulaguntzak emanez, egin ditzaten toki erakundeen eskumeneko zerbitzu edo jardueren lagungarri edo osagarri diren zerbitzu eta jarduerak.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz, Alkatetzak honako hau egin du:
Bikaintasun-bekak emateko oinarri arautzaileak onestea, Fuentes Dutor Fundazioak finantzatutako unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko.
40.000 euroko gastua baimentzea beka horiei aurre egiteko, 2024ko ekitaldi ekonomikoko "3200-489001 Unibertsitateko Bekak" aurrekontu-aplikazioaren kargura.
Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira eskabideak eta horiekin batera doazen agiriak, edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozeinetan (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Laguntzak jasotzeko eskabideak eta agiriak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
Eskabidea Cascanteko Udalari zuzendu beharko zaio, eta horretarako ezarritako inprimaki edo eredu ofizialera egokitu beharko da. Ez dira aurkeztutzat joko ezarritako eskabide ereduarekin bat ez datozen eskabideak, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Cascanten, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2406407