95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Herri-lurren okupazioa, erlategi bat jartzeko

Barasoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea baldintza-agiri bat, erlauntzak ezartzeko herri-lurrak okupatzeko baldintzak arautzen dituena, eta hasierako onespena ematea ondorengo herri-lurrak desafektatzeko: 2. poligonoko 140. partzelako b azpiareako 250 m² (20 erlauntzarekin) eta 3. poligonoko 109. partzelako a azpiareako 450 m² (30 erlauntzarekin). Luis Miguel Zubicoa Yanguasen jabetzakoak dira.

Agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, jendaurrean egon dadin hamabost eguneko epean. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak jotzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira. Hori dena, 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat (foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2406410