2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa, 2. poligonoko 14. lurzatian (Kale Berria, 20). Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2024ko apirilaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Agoizko udal-planeko hirigintza-antolamenduko zehaztapen xehatuak aldatzeko proiektua (Kale Berriko 20. zenbakian dagoen 2. poligonoko 14. lurzatian), Hostelería Bacau SL, Catalin Grigoras eta Elisabeta Delia Maximek sustatu dute, eta Iraida Pérez Celay eta Maite Loyola Senosiain arkitektoek idatzi.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Agoitzen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2406449