2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa areako G-1 lurzatian. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2024ko martxoaren 7an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketaren proiektu bat, AR-2 banaketa areako G-1 lurzatian erdisotoa handitzeko (Irindegia urbanizazioa, 6. zenbakia). Proiektu hori Francisco Javier Carlos Sola jaunak sustatu du eta Manuel Valencia Bergera eta Javier Gortari Solbes arkitektoek idatzi dute.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Agoitzen, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2406429