95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterketa, UE1. lurzatian. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2024ko apirilaren 16an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketaren proiektu bat, Isabel San Martín Pascal andreak sustatuta, bide zati publiko bat sortzeko (Agoizko UE1 egikaritze-unitatearen birpartzelazio-proiektuaren P-14 partzelan), ibilgailuentzako sarbide bat egiteko eraikin finkatu batean.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2406428