95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko otsailaren 29ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen deialdi bat Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura dauden zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Hona hemen deialdiaren oinarriak:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu oposizio bidez betetzea, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuan aritzeko.

1.2. Izendapenak Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko bilakatuko ditu izendatuak, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko dira eta, kasua bada, hartan izena emanen, lanpostuaren jabetza hartzen dutenetik aitzina.

1.3. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen D mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Era berean, plantilla organikoan ezarritako soldata-osagarriak jasoko ditu (plantillako 009 eta 012 kodeak).

1.4. Lanaldi osoa bete beharko da, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da. Administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute hori.

1.5. Beren mailako eta kategoriako eginkizunak beteko dituzte, honako hauek barne:

–Mantentze-lan orokorren eta obren lantaldearen berezko jarduketekin ikusteko duten zerbitzu anitzetako lanak, baita udal instalazioetako berezko jarduketekin ikusteko dutenak ere, haiek egoki funtziona dezaten begiratzea eta haien artatze eta mantentze-lanak eramatea; hona hemen haietako batzuk, aipatze hutsez, eta bestelakoak baztertu gabe, besteak beste:

  • Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak oro har, eta horien mantentze-lanak; bai eta iturgintza, elektrizitate, pintura eta zurgintza lan txikiak ere.
  • Instalatzea eta mantentzea hiri barneko altzariak: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak, eta abar.
  • Jai eta ekitaldi publikoetan hiri barneko altzarien eta tresnen garraioa eta ezarpena: karpa, agertokiak, hesiak eta gainerako tresnak muntatzea eta desmuntatzea.
  • Lorezaintza lanak: landatzea zuhaitzak, heskaiak eta landareak, eta horien ongarritzea eta tratamendu fitosanitarioa egitea, zuhaitzak eta zuhaixkak inaustea, lorategiak atontzea, belarra moztea eta ureztatze-azpiegiturak programatzea eta mantentzea.
  • Garbiketa lanak: erratza pasatzea, zakarrontziak hustea, sakanak garbitzea.
  • Mankomunitateko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.
  • Kontrolatzea eta begiratzea ea Udalaren ordenantzak betetzen ote diren, eta ikuskapenak egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea araudia betetzen den arlo hauetan: obra-lizentziak, eremu publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.
  • Ur-hornidura: sareak mantentzea eta konpontzea, kontagailuen kontrola eta jarraipena egitea, etxeko kontsumorako ura kloratzea, ur-biltegien klorazio-sistema kontrolatzea eta mantentzea eta zuntza instalatzea, dauden ur-hornidurako sareak aprobetxatzen dituzten metodoen bidez.
  • Edateko uren araztegia: instalazioak eta makineria garbitzea eta mantentzea, kontrola eta ponpaketa programazioa barne.
  • Era guztietako udal zerbitzuak ematea, eta betetzea hala Alkatetzak nola organo eskuordetuek haren esku uzten duten beste edozein zeregin; guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

1.6. Oporren araubidea zerbitzu anitzetako gainerako udal langileena izanen da.

1.7. Halaber, aldi baterako kontratatuak izateko zerrenda bat osatzea du xede deialdi honek, hautatze prozesuan lanpostua eskuratzen ez dutenekin, deialdiaren 7.2. oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

2.–Betebehar orokorrak.

2.1. Oposizioan parte hartzeko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, bete beharko dituzte abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan zehaztutako baldintzak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina. Hona hemen, laburtuta:

a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hau izatea: DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Erdi Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

f) B motako ibilgailuetarako gidabaimena izatea.

2.2. Arestiko betebeharrak, lanpostua eskuratzen duen izangaiak frogatu beharko ditu, deialdi honen bederatzigarren oinarriak xedatzen duen maneran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean, bai eta oposizio prozedura osoan ere izendapen eguna arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahalko dira Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean, bertako edozein egoitzatan (Eloko El Burgo kalea 4, edo Urrotz-Hiriko Santo Tomás kalea 5), egoitza elektronikoan (https:// sedeelectronica.izaga.es) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabidea 39/2015 Legean ezarritako bideetako bat erabiliz aurkeztu nahi bada, 24 orduko epean posta elektronikoa igorri beharko da Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera (izaga@izaga.es), inguruabar horren berri emanez. Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek, data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Desgaitasuna duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute probak egiteko, denboran edo baliabideetan, hala eskatu beharko dute eskabidean, eta zehaztu beharko dute, horretarako ezarritako tokian, zer egokitzapen eskatzen duten eta/edo zer moldaketa behar duten denboretan eta/edo baliabideetan. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztean, 3.3 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) NAN nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo AIZ atzerritarren identifikazio zenbakiarena.

b) Deialdi honen 2. oinarrian eskatzen diren titulazioen fotokopiak.

c) Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia.

Puntu honetan adierazitako dokumentuak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.4. Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa ezaugarrien taulan zehaztutakoa da. Taula hori Mankomunitatearen Batzarrak onetsi zuen egun horretan bertan, eta III. eranskin gisa erantsi da, horren berri emateko.

Honako kasu hauetan ez da tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan ezarritako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako errentarik, hilean zenbatuta, ez duela frogatzeko, interesdunak erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko du, II. eranskineko eskabidean dagokiona betez.

Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzean, ezaugarrien taulan zehazten den moduan. Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira, noiznahi.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko. Izangai bazterturik ez bada, buruak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta halakorik egon bada haiei erantzun ondoren, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: María Idoia Asiáin Abínzano, edo Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buru-kargua betetzen duen pertsona.

Ordezkoa: Javier Ibiricu Astráin, edo Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruorde-kargua betetzen duen pertsona.

1. epaimaihakidea: Antonio Redín Garcés, edo Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatean zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzen duen pertsona bat.

Ordezkoa: Ulises Denia Fernández, edo Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzen duen pertsona bat.

2. epaimaihakidea: Andrés Aquerreta Apesteguía, edo Agoizko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzen duen pertsona bat.

Ordezkoa: Iñaki Aróstegui Arlegui, edo Agoizko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzen duen pertsona bat.

3. epaimaihakidea: Sergio Elarre Domeño, edo Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzen duen pertsona bat.

Ordezkoa: Antonio Martínez Sanzol, edo Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzen duen pertsona bat.

4. epaimahaikidea: Ricardo Rebolé Armendáriz, edo Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkari bat.

Ordezkoa: Beñat Ripodas Beroiz, edo Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko idazkari-lanpostua* betetzen duen pertsona.

* Laugarren mahaikidearen ordezkoak ez badu hura ordeztu behar, mahaiaren aholkulari lanak eginen ditu, idazkari lanak eginez, aholkularitza juridikoa emanez eta aktak eginez.

Beñat Ripodas Beroiz edo Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria izanen da kalifikazio-epaimahaiko idazkari-lanpostua betetzen duen pertsona. 4. epaimahaikide gisa jardunen du, hura ordeztu behar badu, edo mahaiko aholkulari gisa, eta dagozkion aktak eginen ditu, epaimahaikide guztiek sina ditzaten.

5.2. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoak beharko du elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudian xedatutakoaren arabera, oposizioa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere 2 hilabete iragandakoan. Oposizioa oinarri hauetan zehaztu bezala eginen da.

6.2. Oposizioaldia.

–Lehen ariketa: proba teorikoa. Test motako galdera batzuk erantzun beharko dira, 2. eranskineko programan agertzen diren gaiei buruz. Proba honek gehienez ere 60 puntu izanen ditu. Test motako 60 galdera egonen dira, lau erantzun-aukerarekin. Erantzun zuzenek puntu bat gehituko dute. Baztertu eginen dira 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

–Bigarren ariketa: proba praktikoa. Bi kasu praktiko ebatzi beharko dira, eta 2. eranskinean adierazitako gaien ezagutza aplikatuz ebatzi beharko dira (benetako lan-egoerak). Ariketa honek gehienez ere 30 puntu izanen ditu. Bazterturik geldituko dira gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3. Elkarrizketa pertsonala. Kalifikazio-epaimahaiarekin elkarrizketa bat egitean datza, izangaia deitutako lanpostuaren arabera egokia den, zein eginkizun esleitu zaizkion eta zein ezagutza eskatzen zaizkion balora dezan, eta horiek praktikan jar ditzan. Elkarrizketa horrek 10 puntu izanen ditu gehienez, eta 5 puntu lortu beharko dira kanporatua ez izateko.

Proba bakoitza hasi aurretik, epaimahaiak finkatuko ditu ariketak egiteko denbora eta ariketak egiteko modua.

Orobat, plika itxi eta zenbakituen sistema ezarriko da, izangaien anonimotasuna bermatzeko.

6.4. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztertzaileak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxieneko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena bazterturik geldituko da. Orobat, ariketa guztietan bazterturik geldituko dira ariketen edozein probatan 0 puntu eskuratzen duten izangaiak.

6.5. Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian emanen da argitara probak zein egun, ordu eta tokitan eginen diren, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago; hogeita lau ordu lehenago, hasitako proba baten jarraipena baldin bada.

6.6. Ariketak egiteko dei bakarra izanen da. Haietara, izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta eskatuz gero erakutsi; hori egin ezean, kanporatu eta baztertuak izanen dira.

Probetan oharretatik kopiatzeak zein beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, bidezko jarduketa penalak deusetan galarazi gabe.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak iragarki-taulan eta webgunean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko du. Zerrenda horrekin batera, ariketa teorikoaren erantzun zuzenen orria eta ariketa praktikoa zuzentzeko erabilitako txantiloia ere argitaratuko ditu epaimahaiak.

Berdinketarik gertatuz gero, lehen ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde ebatziko dira. Berdinduta jarraituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdin jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

7.2. Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian, eta izangaien zerrenda buruari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Probak gainditu dituzten gainerako izangaiak zerrenda batean sartuko dira, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko kontratazioetarako. Zerrenda hori erabiliko da dagokion arloan sortzen ahal diren premiei erantzuteko, jarraikiz xedatuta dagoenari deialdi honen 1.7 oinarrian. Bigarren zerrenda batean oposizioaldiko lehenengo ariketa (ariketa teorikoa) gainditu duten izangaiak sartuko dira, ariketa horretan gutxienez 28 puntu lortu dituztelako. Bigarren zerrenda hori aurrekoa bezala erabiliko da, betiere lehenengotik interesdunik lortzen ez bada.

8.–Agiriak aurkeztea.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeenik.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute frogagiri bat esaten duena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Balorazio eta orientazio talde eskudunek emandakoa izan behar du.

d) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

e) Zinpeko edo zinezko deklarazio bat, adierazteko ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

f) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Baldin eta izangaia Nafarroako beste Administrazio Publikoren bateko langile finkoa bada (ez deialdi hau egin duenekoa, baizik eta beste batekoa), goikoez gain, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria (sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abarri buruzkoa) aurkeztu beharko du.

8.2. Interesdunak agiri horiek aurkezten ez baditu ezarritako epean, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, ezin izanen da kontratua egin eta bere jarduera guztiak baliogabetuta geratuko dira, hasierako eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

8.3. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatzen bada, Mankomunitateak 7.2 oinarrian azaltzen den izangai zerrendan ondo-ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin betetzen ahalko du lanpostua.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Burutzaren ebazpen baten bidez, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu anitzetako langile izendatuko da aurreko oinarrian ezarritakoa bete duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Epe horretan, ezinbesteko arrazoiak salbu, karguaz jabetzen ez bada, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 8. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

9.4. Bi hilabeteko probaldia igaro ondoren, izendatutako pertsona lan-kontratu finkodun izatera igaroko da.

10.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.7 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatuko da, probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin.

Lortutako azken puntuazioaren arabera ordenatuko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda.

Esan beharra dago ezen, zerbitzu anitzetako enplegatuen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetatik deitzeko, hiru lanpostutatik bat, lehenbizikoa, zerrenda horretan dauden eta %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat erreserbatuko dela, hautaprobak gainditu badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren testu bategineko zazpigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera.

10.2. Deitzea.

10.2.1. Probak gainditu dituzten izangaien kontratazioa eginen da, oro har, zerbitzuaren beharren arabera, aurretiaz banakako deiak eginik.

10.2.2. Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik izan beharko dituzte.

Izangaiei dei eginen zaie zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera. Telefonoz harremanetan jartzeko saiakera bat eginen da gutxienez, eta, harekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da, lanpostua eskaintzeko eta lanpostuaren ezaugarriak adierazteko.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua adierazita.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte. Pertsona bat lokalizatu ezin izan dela ondorioztatzeko, beharrezkoa izanen da kontaktu-saialditik 24 ordu igaro izana erantzunik gabe (arestian aipatutakoa ikusita, harremanetan jartzeko ahaleginak gutxienez telefono bidezko saiakera bat eta mezu elektroniko bat bidaltzea ekarri beharko du).

Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, izangai horiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

10.3. Uko egiteak.

10.3.1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean:

a) Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

b) Gaixotasun baten ondoriozko baja-egoeran egotea.

c) Kargu politiko baterako edo ordezkaritza kargu baterako izendatua edo hautatua izatea, eta, horren ondorioz, bere eginkizunetan aritzeko bateraezintasuna izatea, administrazio publiko batean izendapen libreko postu batean aritzeko aukeratua izatea, edo Gorte Nagusiek edo parlamentu autonomiko batek aukeratua izatea konstituzio organoetan parte hartzeko edo ganbera batek hautatu beharreko beste postu batean aritzeko.

d) Ezkontzearen edo bikote egonkor izatearen ondorioz dagokion lizentzia gozatzen ari direnean, arau honekin bat: otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

e) Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat hiltzen denean edo gaixotasun larriren bat duenean.

f) Amatasun, aitatasun edo adopzio zein harrera kasuetan, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean.

g) Hiru urtetik beherako haur bat zaintzen egotea, edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian.

h) Legezko zaintza dela eta, zuzenean zaintzea desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duen pertsona bat, %33ko edo hortik gorako minusbalioa duena, eta lan ordaindurik ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.

i) Bere kargura izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat, bere kasa bizitzeko gauza ez dena adinagatik (65 urtetik gorakoa), istripuagatik edo gaixotasunagatik, eta lan ordaindurik egiten ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.

j) Izangaiak hala erabakitzen duenean, urtebetez genero indarkeriaren biktima izatearen ondorioz.

k) Erakunde ofizial baten beka bat jasotzen hasi denean.

10.3.2. Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hamar egun balioduneko epea izanen dute, uko egitearen lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

10.3.3. Arestian aipatutako kasuetan, izangaiek jakinarazi beharko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, agiriak aurkeztuko dituzte, adierazten dutenak noiz bukatu den uko egitea ekarri zuen egoera. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

Alegatutako egoera frogatzen ez badu horretarako ematen zaion epean, eskainitako kontratuari bidezko arrazoirik izan gabe uko egiten diola ulertuko da deiaren egunetik hasita.

Era berean, hautagaiak edozein unetan jakinarazi ahalko dio Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateari kontratatzeko moduan ez egoteko edozein kausatan dagoela, eta jakinarazpena egiten den unean frogatu beharko du.

10.4. Zerrendatik kanporatzea.

10.4.1. Deia eragin duen zerrendatik kanpo geratuko dira honako egoera hauetakoren batean dauden izangaiak:

a) Betebehar orokorrak eta titulazioari lotutakoak ez betetzea, ezta lanpostuan aritzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako baldintzak ere.

b) Lanbidean jarduteko edo eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua izatea, edo edozein administrazio publikotatik diziplinako espediente baten bidez baztertua izatea, egoera horrek irauten duen bitartean.

10.4.2. Honako hau izanen da zerrendatik kanporatzeko prozedura:

Kanporatzeko kausaren bat dagoela jakinez gero, kasuan-kasuan eskumena duen organoak aginduzko txostena eginen du, eta, 10 egun balioduneko entzunaldia eman ondoren, bidezkoa denean, izangaia kanporatzeko proposamena eginen dio Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko buruari.

Buruak izangaiak kanporatzeko ebazpen bat emanen du, aurreko apartatuetan ezarritako arrazoiekin bat.

Kanporatzeko ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio gehienez ere 10 eguneko epean, eta espresuki adieraziko zaio kanporatzearen arrazoia.

Kanporatzeko prozedura tramitatu bitartean, ulertuko da pertsona ez dagoela kontratatzeko moduan.

10.4.3. Honako hauetakoren bat egin duten izangaiek zerrendan zeukaten tokia galdu eta zerrendetako azken tokira igaroko dira:

a) Uko egitea, justifikatu gabe, eskainitako lanpostuari edo bi lan-eskaintzari.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea.

d) Kontratatzeko deitzea eta ezinezkoa izatea izangaiarekin harremanetan jartzea hark emandako bitartekoen bidez, gutxienez 6 aldiz saiatuta 2 hilabeteko epean.

11.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluarekin, izangaiei honako honen berri ematen zaie:

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea da.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 ELD, urriaren 30ekoa), bai eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian ere.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko, Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetara joz edo haren web-orriaren bidez. Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertze-errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, epaimahaiburuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aurrera.

Urrotz-Hirian, 2024ko apirilaren 22an.–Mankomunitateko burua, María Idoya Asiáin Abínzano.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005_Local_solicitud_proceso_selecc_C.pdf

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko (AZM) udalerriak (Ibargoiti, Elo, Untzitibar, Itzagaondoa, Urrotz-Hiria eta Lizoainibar-Arriasgoiti): kale eta auzoen izena, mendiak, parajeak, ibaiak, etxolak, udal-araudia.

2. gaia.–Itzagako AZM (Ibargoiti, Elo, Untzitibar, Itzagaondoa, Urrotz-Hiria eta Lizoainibar-Arriasgoiti). Osaera. Kideak hautatzea. Biltzarra, osoko bilkurak eta alkatea. AZMren zerbitzuko langileak.

3. gaia.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

4. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.

5. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Lanabesak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Kofratuak eta murruak eraikitzea.

6. gaia.–Oinarrizko argi-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak. Argiteria publikoa mantentzea eta kontserbatzea: kableatu-sarea, koadroak eta luminariak.

7. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen mantentze-lanak: tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak eta iturri publikoak. Etxeko kontsumorako uraren goi- eta behe-horniduraren sarea mantentzea eta konpontzea, eta ihesak detektatzea.

8. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemen ezagutza.

9. gaia.–Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.

10. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak zaintzea eta mantentzea: oinarrizko kontzeptuak. Tresnak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana. Ureztatzea, ongarritzea eta inaustea.

11. gaia. – Ur-biltegiak eta horien klorazio-sistemak mantentzea. Kontzeptu orokorrak. Higiene- eta osasun-baldintzak eta segurtasunekoak.

12. gaia.–Informatika, erabiltzaile mailakoa. Word, Excel eta posta elektronikoa.

13. gaia.–Itzagako IZMren 2020ko ur-horniketa eta hustuketengatiko tasen ordenantza fiskala.

14. gaia.–Itzagako IZMren estatutuak.

III. ERANSKINA.–TASAK

1.–Tasak.

1.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: 15 euro.

1.2. Ordaintzeko modua: ES35 2100 5251 3022 0002 2623 kontu-zenbakian sartuta.

Iragarkiaren kodea: L2406549