2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, hautaproben bidez eratzeko izangaien zerrenda bat, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratuarekin
Mankomunitateko buruak, 2024ko apirilaren 19ko 55/24 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zuen:
Deialdia, hautaproba bidez eratzeko izangai zerrenda bat, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratazioarekin, Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzura. Halaber, prozesua hastea onesten da.
Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita.
Deialdi honen oinarriak eskuragarri daude webgunean: www.manserso.org/eu/empleo-publico/.
Berriozarren, 2024ko apirilaren 19an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2406481