95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, uretako 2. mailako ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangaien behin betiko zerrenda eta probak hasteko eguna

Alkatetzak 2023-0132 Ebazpena eman zuen 2024ko martxoaren 19an, eta, haren bidez, argitara eman zen deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda, jarraikiz deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari.

Epea bukatu zen onetsitako behin-behineko zerrendan akatsak zuzentzeko; hala, Alkatetzak 2023-0198 Ebazpena eman zuen 2024ko apirilaren 26an, eta honako hau ebatzi:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Izangai onartuak:

1.–GUAMAN GUAMAN, KLEVER PLUTARCO

2.–LÓPEZ PARCO, JESÚS ANTONIO

3.–MALO CERDÁN, MARTA

4.–MUÑOZ TERÉS, JESÚS

Izangai baztertuak:

1.–RUIZ FRAILE, RAFAEL

Bigarrena.–Deialdiaren kalifikazio-epaimahaia osatzea, zazpigarren oinarriaren arabera, jarraian adierazten den bezala:

–Epaimahaiburua: M.ª Carmen Segura Moreno, Alesbesko Udaleko alkatea. Ordezkoa: Rebeca Rodríguez Sainz, zinegotzia.

–1. epaimahaikidea: Ana Cirauqui Martínez, zinegotzia. Ordezkoa: Cristina Malo Abril, zinegotzia.

–2. epaimahaikidea: Delia Linzoain Pinillos, zinegotzia. Ordezkoa: Jesús Javier Araiz Morán, zinegotzia.

–3. epaimahaikidea: Luis Ángel Pascual Álvarez, Alesbesko Udaleko uretako ofiziala eta langile lan-kontratudunen ordezkaria. Ordezkoa: Iñaki García Diaz, zerbitzu anitzetako enplegatua.

–4. epaimahaikidea: Luis Santesteban Arana, Mairagako Mankomunitateko Arlo Teknikoko ingeniari teknikoa eta zuzendaria. Ordezkoa: Laura Irigoyen Azpilicueta, Mairagako Mankomunitateko ingeniari teknikoa.

–Idazkaria: Alvaro Marcén Echandi, Udaleko idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe. Ordezkoa: titularrak izendatuko du bera ezin bada egon.

Hirugarrena.–Oposizioaldirako aurreikusitako probak (lehenengo proba teorikoa) 2024ko maiatzaren 17an hasiko dira, 10:00etan, Alesbesko Kultur Etxean (Cava kalea 33). Izangaiek nortasun agiri nazionala ekarri beharko dute, edo beste edozein agiri baliokide.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Alesbesen, 2024ko apirilaren 26an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2406873