2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, lan-harremanetako gradudunaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko
Tuterako Udalak, Alkatetzaren apirilaren 30eko 1544/2024 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:
Deialdia, lan-harremanetako gradudunaren lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdiaren oinarriak Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan daude, "Izapideak-Enplegu publikoa" atalean.
Tuteran, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2406974