95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARRAKAZTELU

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Amaitu da prozesua Zarrakazteluko Udaleko lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuarekin. Orain, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, eta

Alkatetzak 2024ko apirilaren 22an emandako ebazpen baten bitartez,

EBATZI DA:

Lehenengoa.–Ana Isabel Gascón Ezpeleta izendatzea Zarrakazteluko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, plantilla organikoan hutsik agertzen den garbitzailearen lanpostuan aritzeko, lanaldi osoan.

Bigarrena.–Izangaiak karguaz jabetu beharko du 2024ko maiatzaren 10ean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Zarrakaztelun, 2024ko apirilaren 22an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Iragarkiaren kodea: L2406585