95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 19an egin bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

Ikusi da 000065/2024 epaia, 2024ko otsailaren 22koa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiarena, 372/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona (prozedura laburtua). Epai horren bidez, baliogabetu egiten da Antsoaingo Udaleko plantilla organikoa, 1005. lanpostuaren euskararen ezagutza-eskakizunari dagokionez (C1), eta ikusi dugu epearen barruan ez dela apelazio-errekurtsorik jarri organo judizial horretan.

Ikusi da 000062/2024 apelazio-epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2024ko martxoaren 20koa. Epai horren bidez, berretsi egiten da Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak emandako 136/23 epaia, administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona (227/2022 zenbakia duen prozedura laburtua). Epai horren bidez, baliogabetu egiten da Antsoaingo Udaleko plantilla organikoa, 7002. lanpostuaren euskararen ezagutza-eskakizunari dagokionez (B2).

Ikusi da 000395/2023 apelazio-epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2023ko abenduaren 20an emandakoa (Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak emandako 138/23 epaia berresten duena), administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokiona (392/2022 zenbakia duen prozedura laburtua). Epai horren bidez, Antsoaingo Udaleko plantilla organikoa baliogabetu egiten da 10002. lanpostuaren euskararen ezagutza-eskakizunari dagokionez (B2).

ERABAKI DA:

Lehenengoa.–Antsoaingo Udalaren 2022ko lan-eskaintza publikoa aldatzea, honela:

–Honela dioen tokian:

1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, administrazio orokorra; plantilla organikoan 1005. zenbakia duena. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Honela behar du:

1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, administrazio orokorra; plantilla organikoan 1005. zenbakia duena. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Honela dioen tokian:

9.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: administrari laguntzailea, administrazio orokorra; plantilla organikoan 7002. eta 10002. zenbakia dutenak. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Honela behar du:

9.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: administrari laguntzailea, administrazio orokorra; plantilla organikoan 7002. eta 10002. zenbakia dutenak. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2406439