95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Aldaketa, honako honetan: deialdia, lanpostu huts batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

Ikusirik Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzordeak 2024ko apirilaren 19an egindako bilkuran hartutako erabakia, Antsoaingo Udalaren 2022ko lan-eskaintza publikoa aldatzen duena,

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Aldaketa, honako honetan: deialdia, lanpostu huts batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)Honela aldatzen da:

–Honela dioen tokian:

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

ANTSOAINGO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

LANPOSTUAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

NAHITAEZKO

HIZKUNTZAK

1005

Administrari-ofiziala - Administrazio Orokorra

Euskara, C1

7002 eta 10002

Administrari laguntzailea - Administrazio Orokorra

Euskara, B2

–Honela behar du:

LANPOSTUAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

NAHITAEZKO

HIZKUNTZAK

1005

Administrari-ofiziala - Administrazio Orokorra

7002 eta 10002

Administrari-laguntzailea - Administrazio Orokorra

Bigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 15 egun naturalekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Argitara ematen da, indarrean dagoen legeria bete dadin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2406438