1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Latasako (Imotz) ondasun higiezinena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko urriaren 6an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezinak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04064.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104064 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–1. LOTEA (honako ondasun higiezin hauetan partaidetza izatea: 1029, 1045, 3190, 3191, 3406 eta 3407).
Imozko 1029. finkaren ½ zatiezina.
IDUFIR: 31012000704109.
Hiri finka: Juanesenea izeneko etxea, San Esteban kaleko 10 zenbakian (lehen 7 zenbakia zuen), Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Beheko solairua eta beste bi solairu ditu; orubearen azalera 169 metro karratu da.–Mugakideak: sartu eta eskuinean, Portonea etxea; ezkerrean, bide publikoa; hondoan, bide publikoa.
Katastroa: Imotz. 432. lurzatia, 9. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 752,79 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001637136QA.
Imozko 1045. finkaren ½ zatiezina.
IDUFIR: 31012000704123.
Landa finka: saralegia, Arceta izena zuen aurkintzan (gaur egun, ARASTA aurkintza da), Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala).–Lurzati berrantolamendutik kanpo utzitako lurzatia.–Azalera: erregu bat eta hamahiru almute, hau da, hamasei area eta hogeita hamahiru zentiarea. –Mugakideak: iparraldean, Ostatuaren lursaila; hegoaldean, Behe Loperanaren lursaila eta bidea; ekialdean, Ostazarrearen lursaila; mendebaldean, Urritzatik jaisten den ibaia.
Katastroa: Imotz. 44. lurzatia, 9. poligonoa, A azpilurzatia; 1.633,13 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225030LZ.
Imozko 3190. finkaren ½ zatiezina.
IDUFIR: 31012000715761.
Landa lurzatia: laborantzako lurra, Zubiondo aurkintzan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Azalera: ehun eta hogeita lau metro karratu.–Lurzati berrantolamendutik kanpo utzitako lurzatia.–Mugakideak: iparraldean, kale publikoa; hegoaldean, bidea; mendebaldean, bidea.
Katastroa: Imotz. 173. lurzatia, 9. poligonoa, A azpilurzatia; 124,39 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225047PS.
Imozko 3191. finkaren ½ zatiezina.
IDUFIR: 31012000715778.
Landa lurzatia: belardia, Zubiondo aurkintzan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Azalera: zortziehun eta hirurogeita bi metro karratu.–Lurzati berrantolamendutik kanpo utzitako lurzatia.–Mugakideak: iparraldean, bidea; hegoaldean, kale publikoa; ekialdean, kale publikoa; mendebaldean, bidea.
Katastroa: Imotz. 175. lurzatia, 9. poligonoa, A azpilurzatia; 864,65 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225049SF.
Imozko 3406. finkaren ¼ zatiezina.
IDUFIR: 31012001550606.
Hiri lurzatia San Esteban kalean (z.g.), Latasako jurisdikzioan (Imotzen). Azalera: ehun eta lau metro karratu eta laurogeita hamabost dezimetro karratu. Honako lurzati hauetarako sarbide da: 429. lurzatia (Portonea etxea, San Esteban kalea 10), ezkerraldera 432. lurzatia (Juanesenea etxea, San Esteban kalea 10-A) eta 428. eta 431. katastroko lurzatiak.–Mugakideak: aurrean, San Esteban kalea; sartu eta eskuinera, 429. lurzatia eta sartu eta ezkerrera, 432. lurzatia (Juanesenea etxea, San Esteban kalea 10-A); hondoan, 428. lurzatia (banatutako 1. finka) eta 431. lurzatia (banatutako 3. finka). Katastroko erreferentzia: gaur egun katastroan duen identifikazioa da 9. poligonoko 430. lurzatia.
Katastroa: Imotz. 430. lurzatia, 9. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 104,95 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001637134XO.
Imozko 3407. finkaren ½ zatiezina.
IDUFIR: 31012001550613.
Hiri lurzatia San Esteban kalean (z.g.), Latasako jurisdikzioan (Imotzen). Azalera: zazpiehun eta hiru metro karratu eta berrogeita sei dezimetro karratu. Mugakideak: aurrean, 432. katastroko lurzatia (Juanesenea etxea, San Esteban kalea 10-A) eta 430. lurzatia (banatutako 2. finka); sartu eta eskuinera, 428. katastroko lurzatia (banatutako 1. finka); sartu eta ezkerrera, 392. katastroko lurzatia; hondoan, 13. katastroko lurzatia (San Esteban kalea 2). Katastroko erreferentzia: gaur egun, katastroan duen identifikazioa da 9. poligonoko 432. lurzatia.
Katastroa: Imotz. 431. lurzatia, 9. poligonoa, 1. azpiarea, 1. hiri-unitatea; 703,46 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001637135MP.
–2. LOTEA (honako ondasun higiezin honetan partaidetza izatea: 3328).
Imozko 3328. finkaren ½ zatiezina.
IDUFIR: 31012001391605.
Landa lurzatia: lehorreko zerealetarako erabilitako lurzatia (artxibatutako planoko 1. poligonoko 14. finka), Sarbilletan, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Mugakideak: iparraldean, Latasako kontzejuko herri-lurrak (17. finka); hegoaldean, Begoña Espelosín Orozco eta beste bat (70. finka); ekialdean, Domingo Sarasola Arregui (15. finka); mendebaldean, Fremín Echeverría Urrutia (11. finka). Lurzatiaren azalera hektarea bat eta berrogeita hamabost area da, eta finka zatiezina da, indarrean dagoen legediari jarraikiz.
Katastroa: Imotz. 373. lurzatia, 9. poligonoa, A, B eta C azpilurzatiak; 15.532,49 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225090GJ.
–3. LOTEA (honako ondasun higiezin honetan partaidetza izatea: 3330).
Imozko 3330. finkaren ½ zatiezina.
IDUFIR: 31012001391643.
Landa lurzatia: lehorreko zerealetarako erabilitako lurzatia (artxibatutako planoko 2. poligonoko 40. finka), Txorrokapen, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Mugakideak: iparraldean, baztertutako eremua; hegoaldean, Begoña Espelosín Orozko eta beste bat (71. finka); ekialdean, Txubindo bidea; mendebaldean, Larraun ibaia. Azalera: hektarea bat, berrogei area eta hirurogei zentiarea. Finka zatiezina da, indarrean dagoen legediari jarraikiz.
Katastroa: Imotz. 392. lurzatia, 9. poligonoa, A azpilurzatia; 14.072,43 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225107IP.
–4. LOTEA (honako ondasun higiezin honetan partaidetza izatea: 3331).
Imozko 3331. finkaren ½ zatiezina.
IDUFIR: 31012001391650.
Landa lurzatia: lehorreko zerealetarako erabilitako lurzatia (artxibatutako planoko 2. poligonoko 56. lurzatia), Txubiondon, Latasako jurisdikzioan (Imozko Udala). Mugakideak: iparraldean, Imozko ibaia; hegoaldean, Zeperro bidea; ekialdean, Begoña Espelosin Orozco eta beste bat (72. finka). Finkaren azalera: hektarea bat laurogeita hamar area eta berrogeita zortzi zentiarea. Finka zatiezina da, indarrean dagoen legediari jarraikiz.
Katastroa: Imotz. 408. lurzatia, 9. poligonoa, A, B, C, D, eta E azpilurzatiak; 19.047,08 metro karratu. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001225122JL.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko apirilaren 29an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2406918