1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, Agropecuaria Obanos SAk sustaturik.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, jakitera ematen da 2024ko maiatzaren 30era arte luzatu dela (egun hori barne) 2024ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9koan, argitaratutako iragarkiaren bidez hasitako jendaurreko informazio aldia, eta espedientean bildutako dokumentazioa jendearen eskuragai dagoela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendaurreko orduetan (08:30etik 14:30era), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, hala badagokio, alegazioak aurkez ditzan.
Espediente mota | Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren nahitaezko fasea |
Espedientearen kodea | 0001-0225-2024-000002 | Hasiera eguna | 2024-03-15 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | I. eranskina / 9.3.c) |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | I. eranskina / 6.6.c) |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 1.a) 4. taldea |
Instalazioa | Ziklo itxiko zerri instalazioa |
Titularra | AGROPECUARIA OBANOS SA |
Zentroaren zenbakia | 3106609032 |
Tokia | 7. poligonoa, 467. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 585.058,000 eta Y: 4697260,000 |
Udalerria | CÁRCAR |
Proiektua | Ziklo itxiko zerri instalazioa (911 zerrama-864,00 AzLU) |
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematikoki: Nafarroako Atarian dagoen erregistro orokor elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabilita. |
Ikusgai dagoen dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua. –Ingurumen inpaktuaren azterketa. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2406738