95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

73C/2024 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusi zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena San Adriango Colep Packaging Navarra SA enpresaren soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2024koa, erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da San Adriango Colep Packaging Navarra SA enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2024koa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31008202012002), erregistro honetan 2024ko martxoaren 20an sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2024ko urtarrileko 19an izenpetu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko apirilaren 3an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

COLEP PACKAGING NAVARRA SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOKO ORDAINSARIEN TAULA EGUNERATZEKO AKORDIOAREN AKTA

San Adrianen (Nafarroa), 2024ko urtarrilaren 19an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, COLEP PACKAGING NAVARRA SA enpresaren ordezkari gisa:Julia María Ripa Ciáurriz.

Carlos Javier Subero López.

Tomás Gortazar Mendieta (aholkularia).

Silvia Vázquez Inchausti (aholkularia).

Bestetik, langileen ordezkari gisa:

Eduardo García Pérez.

Joaquín María Félez Miguel.

Raúl Fernández Santos.

Mario López Gálvez (CCOO).

Pedro José González Martínez (UGT).

Miguel Angel Bueno Ugarte (USO).

Aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasuna dutela dokumentu hau sinatzeko, eta sinatu dute honako

AKORDIOA:

Lehenengoa.–Colep Packaging Navarra SA enpresaren 2021., 2022. eta 2023. urteetarako hitzarmen kolektiboaren bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera (hitzarmenaren kodea: 31008202012002), zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen 2023ko maiatzaren 23an, kontuan hartuta 2021., 2022. eta 2023. urteetako kontsumoko prezioen indizeen (KPI) batura %15,30 izan dela (%6,50 2021ean, %5,70 2022an eta %3,10 2023an), eta urte horietarako soldata-igoeren batura txikiagoa izan dela (%10,00: %2koa 2021ean, %2koa 2022an eta %6koa 2023an), aplikatu beharra dago aipatutako bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoa, eta taulako ordainsariei %4,24ko igoera ezarri (2023ko indarreko taulen gainean). Igoerak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Ehuneko hori KPIaren baturaren (%15,30) eta igoeren baturaren (%10) arteko aldearen %80 da.

Bigarrena.–Adostutakoaren ondorioz, Hitzarmen Kolektiboaren bigarren xedapen iragankorraren arabera eguneratutako 2024rako ordainsarien taula akordio honen eranskinean jasotzen dena izanen da. Taula hori kalkulu-oinarri gisa erabiliko da 2024rako Hitzarmen Kolektiboan ituntzen diren aldaketak aplikatzeko, halakorik bada.

Hirugarrena.–Enpresak 2024ko martxoaren 31ra arteko epea izanen du taula berriak aplikatzeko eta eragin dituen aldeak erregularizatzeko, halakorik bada, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Laugarrena.–Erabaki da Carlos Javier Subero Lópezen eta Silvia Vázquez Inchaustiren esku uztea behar diren ahalmenak, enpresaren hitzarmen kolektiboko soldata-taulen eta beste ordainsari batzuen eguneratzea lan-agintaritzari aurkeztu, erregistratu eta argitaratzeko beharrezkoak diren izapide guztiak egiteko.

Dokumentu honen edukiarekin ados daudela adierazteko, bi aldeek sinatu dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

ENPRESAREN ORDEZKARIAK LANGILEEN ORDEZKARIAK

Julia María Ripa Ciáurriz Eduardo García Pérez

Carlos Javier Subero López Joaquín María Félez Miguel

Tomás Gortazar Mendieta Raúl Fernández Santos

Silvia Vázquez Inchausti Mario López Gálvez (CCOO)

Pedro González Martínez (UGT)

Miguel Angel Bueno Ugarte (USO)

Colep Packaging Navarra SA

Eranskina.–2024. urterako ordainsarien oinarrizko taula, Hitzarmen Kolektiboaren bigarren xedapen iragankorraren arabera eguneratua

Soldatak, plusak eta beste soldata-kontzeptu batzuk

MAILA

MAILAKO SOLDATA URTEAN

HILEKO SOLDATA
ETA APARTEKO PAGAK

GAUEKO ORDU
BAKOITZEKO PLUSA

LANEGUNETAKO
APARTEKO ORDUAK

JAIEGUNETAKO
APARTEKO ORDUAK

1

40023,48

2858,82

5,71

26,16

39,25

2

30333,52

2166,68

4,33

22,76

34,14

3

29979,18

2141,37

4,27

22,48

33,73

4

27699,84

1978,56

3,95

20,91

31,37

5

26102,44

1864,46

3,72

18,22

27,33

6

24625,44

1758,96

3,51

17,15

25,73

7

23691,22

1692,23

3,38

15,79

23,69

8

22463,28

1604,52

3,21

15,02

22,54

Beste kontzeptu batzuk

SUBSIDIOAK ETA BESTE LAGUNTZA BATZUK

ZENBATEKOAK

Desgaitasuna dutenentzako laguntza

166,62

Eskolarako laguntza

20,55

Konpentsazioko garraio plusa urtean

813,46

DIETAK ETA KILOMETRAJEA NORBERAREN IBILGAILUA ERABILTZEAGATIK

ZENBATEKOAK

Dieta osoa

57,08

Dieta erdia

28,56

Konpentsazioa norberaren ibilgailua erabiltzeagatik (kilometroko)

0,36

Iragarkiaren kodea: F2405391