95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

125/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Batxilergoko Sari Berezien deialdia egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2023-2024 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aurkezturiko txostenean adierazi du komenigarria dela Batxilergoko Sari Berezien deialdia argitaratzea; izan ere, abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretuan eta Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitatean deialdi hori egitea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. 2023-2024 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak emateko deialdia onestea, ebazpen honen I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zerbitzuko Unibertsitateko Atalera eta Iruñeko Basoko BHIra, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA.–BATXILERGOKO SARI BEREZIEN DEIALDIA, 2023-2024 IKASTURTEARI DAGOKIONA

Hezkuntza Ministerioaren uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2023-2024 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Berezien deialdia egin du Foru Komunitatean. Hona hemen:

OINARRIAK

Lehenbizikoa.–Ebazpenaren xedea.

Ebazpen honen xedea da iragartzea Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko Sari Bereziak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2023-2024 ikasturteari dagokiona.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharrekoak.

Betebehar hauek guztiak bete beharko dituzte:

1. Batxilergoko modalitateetako edozeinetako bi kurtsoak egin eta gainditu izana Espainiako ikastetxeetan, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean bukatu izana 2023-2024 ikasturtean.

2. Batxilergoko titulua lortu izana, irakasgai guztiak gainditurik azken ebaluazio arruntean, deialdia egiten den ikasturte berean.

3. Batxilergoko bi kurtsoak aintzat harturik, 8,75eko batez besteko nota edo handiagoa lortu izana. Batez besteko nota kalkulatzeko, Batxilergoko baliozko ibilbide bat osatzen duten bi kurtsoetan egin eta gainditutako irakasgaietako kalifikazioak hartuko dira aintzat. Nota hori aurreko paragrafoan aipatutako irakasgaien batezbesteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin adierazia, hurbileneko ehunenera biribildua (ekidistantziarik izanez gero, goiko ehunenera).

Hirugarrena.–Sari kopurua.

Batxilergoko lau sari berezitarako deia egiten da.

Laugarrena.–Izena emateko prozedura eta epea.

1. Aurreko atalean ezarritako baldintza betetzen duten eta Batxilergoko Sari Berezia eskuratu nahi duten ikasleek eskabidea aurkeztuko dute, Batxilergoko 2. maila zein ikastetxetan ikasi duten, hartantxe, 2024ko maiatzaren 27ko 14:00ak baino lehen. Eskabideak II. eranskinekoa bezalakoa izan behar du.

2. Izena emateko epea bukaturik, eta betiere 2024ko ekainaren 3ko 14:00ak baino lehen, ikastetxeetako idazkariek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorri beharko dituzte jaso dituzten eskabideak. Eskabideari ikasketen ziurtagiria erantsiko diote, III. eranskinaren araberakoa, behar bezala betea. Baliozkoak izanen dira EDUCA kudeaketa aplikazioaren bidez jasotako ziurtapen akademikoak, edo ikastetxe itunduen sarean erabiltzen diren aplikazioen bidez jasotakoak, betiere gutxienez III. eranskinean eskatutako informazioa baldin badute, behar bezala sinaturik eta zigilaturik, gainera. Ahal izanez gero, bai eskabideak, bai ziurtagiriak, telematika bidez igorriko dira ikastetxetik, Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak ezartzen duen moduan.

3. 2024ko ekainaren 10ean, onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baita baztertutakoena eta haiek baztertzeko arrazoia ere, horretarako prestatutako webgunearen fitxan.

Zerrenda horretan, ikasle bakoitzak hautatutako ibilbidea eta Batxilergoko modalitatea agertuko dira, baita ikasleak ebazpen honen laugarren oinarriaren 1. puntuari jarraikiz egindako inskripzio eskabidean hautatutako irakasgaiak ere.

4. Behin-behineko zerrendako balizko okerrak zuzentzeko eskaerak eta erreklamazioak ekainaren 3ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.

5. Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ekainaren 17an argitaratuko da.

6. Ebaluazio epaimahaiak, ikasleek egindako probak zuzendu ondoren, emaitzak jendaurrean jarriko ditu horretarako prestatutako web-orrian.

7. Ikasleek probaren emaitzen aurkako erreklamazioa aurkezten ahal dute, kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.

8. Interesdunen erreklamazioak, bai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendari egindakoak, baita probaren kalifikazioei egindakoak ere, Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dira, ahal dela. Erreklamazioa urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen beste tokietako batean aurkezten bada, interesdunak, erreklamazioa aurkeztu ondoren, posta elektronikoz bidali beharko ditu sie/hiz@navarra.es helbidera erreklamazioaren kopia eta dokumentazio guztia, behar bezala zigilaturik eta dataturik.

9. Epaimahaiak 2024ko ekainaren 30erako izan beharko ditu bukatuak bere lan guztiak.

Bosgarrena.–Probaren egitura eta kalifikazioa.

1. Probak honako egitura du:

a) Lehen ariketa: sarira aurkezten direnek ariketa hauen artetik bat aukeratu behar dute:

–Gai bat garatzea, galdera batzuei erantzutea eta/edo testu baten analisia egitea, oinarri harturik "Gaztelania eta Literatura II" edo "Euskal Hizkuntza eta Literatura II" irakasgaia.

–Gai bat garatzea, galdera batzuei erantzutea eta/edo testu baten analisia egitea, oinarri harturik "Espainiako Historia" irakasgaia.

Inskripzioan bertan aukeratuko da zein ariketa egin behar den.

b) Bigarren ariketa: ikaslea ikasten ari den atzerriko lehen hizkuntzan idatzitako testu bati buruzko galdera kultural, literario edo gramatikalei erantzutea. Ariketa hizkuntza horretan eginen da, hiztegiaren laguntzarik gabe, eta azterketak berak ematen duen informazio hutsarekin. Probak "Atzerriko Lehen Hizkuntza II" irakasgaiaren edukia izanen du erreferentzia.

c) Hirugarren ariketa: gai bat garatzea, galdera batzuei erantzutea eta ariketa praktikoak egitea enborreko bi irakasgaietako bati buruz, inskripzioan adierazitako aukeraren arabera, eta honako honi jarraikiz:

–Arteak modalitatea:

(a) Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua bidea: "Marrazketa Artistikoa II".

(b) Musika eta Arte Eszenikoak bidea: "Musika Analisia II" edo "Arte Eszenikoak II".

–Zientzien eta Teknologiaren modalitatea: "Matematika II" edo "Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II".

–Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea: "Latina II" edo "Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II".

–Modalitate orokorra: "Zientzia Orokorrak".

Hirugarren ariketan, behar den irakasgaian, kalkulagailua erabiltzen ahalko da (programagarriak edo grafikoak ez direnak). "Latina II" irakasgaian ezin izanen da hiztegirik erabili. Ikasleek berek eramanen dute "Marrazketa Artistikoa II" irakasgairako behar den materiala, papera izan ezik, hori epaimahaiak banatuko baitu. Material hori norberarena izanen da, eta ezin zaio beste inori utzi.

2. Ikasleek gaztelaniaz edo euskaraz eginen dituzte probak; Batxilergoan zer hizkuntza eredu izan duten, horrexetan.

3. Ariketa bakoitzari 0tik 10era bitarteko kalifikazioa emanen zaio (gehienez bi dezimal). Probaren azken kalifikazioa ikasleak hiru ariketetan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin adierazia. Batezbesteko hori hurbilen dagoen ehunenean biribilduko da, eta goitik eta behetik distantzia berberera baldin badago, goiko ehunenean biribilduko da.

Seigarrena.–Proba egiteko tokia eta data, eta hura egiteko denboraren banaketa.

1. Probak 2024ko ekainaren 19an eginen dira, Iruñeko "Basoko" BHIan.

2. Ikasleek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo atzerritarren identifikazio zenbakia aldean dutela agertu beharko dute probara.

3. Ariketen denbora honela banatuko da:

ARIKETAK

IRAUPENA

Lehenbiziko eta bigarren ariketak (biak batera emanen dira)

120 minutu

Atsedenaldia

30 minutu

Hirugarren ariketa

60 minutu

Zazpigarrena.–Epaimahaia.

1. Ebaluazio epaimahaia hezkuntzako ikuskatzaileek eta/edo proba hau osatzen duten irakasgaietan adituak diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek osatuko dute. Epaimahaiburu lanetan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko langile bat arituko da. Ebaluazio epaimahaiak, orobat, probak prestatzeko ardura izanen du.

2. Hezkuntzako zuzendari nagusiak izendatuko ditu epaimahaikideak, eta buru eta idazkari gisa nor arituko diren zehaztuko du.

Zortzigarrena.–Sarien esleipena.

1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, kontuan harturik ikasleek lortutako kalifikazioak eta ez beste deus, Batxilergoko Sari Bereziak esleitzeko proposamena eginen du. Kalifikazio horiek epaimahaiak prestatu eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorri beharreko behin betiko aktetan jasoko dira. Batxilergoko Sari Bereziak esleitzeko, izangaiek gutxienez 5 puntu lortu beharko dituzte ariketa bakoitzean.

2. Izangaiak azken kalifikazioaren arabera handienetik txikienera ordenaturik eginen da sariak esleitzeko proposamena. Proposatzen den sari kopuruak ez du gaindituko deialdiko sari kopurua.

3. Puntu-berdinketarik izanez gero, honako irizpide hauek aplikatuko dira, adierazten diren ordena berean, berdinketa hautsi arte:

a) Ariketa bakoitzean lortutako puntuazio onena, ebazpen honen bosgarren oinarriko 1. atalean ezarritako ordenari jarraikiz.

b) Ebazpen honen bigarren oinarriko 3. atalean aipatzen den batez besteko nota onena.

c) Zozketa publikoa, berdindutako izangaien artean.

4. Deialdiko Batxilergoko Sari Bereziak gehiago baldin badira sariak esleitu ahal izateko baldintzak betetzen dituzten izangaiak baino, proposamenean zehatz adieraziko da zenbat sari geldituko diren eman gabe.

5. Proposamena prestatu ondoren, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Hezkuntzako zuzendari nagusiari igorriko dio, onets dezan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, behar den ebazpena eginda.

6. Batxilergoko Sari Berezia lortu izana ikaslearen espedientean eta historia akademikoan jasoko da, behar den eginbidearen bitartez.

7. Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek hori adierazten duen diploma bat jasoko dute, eta, izena emanez gero, Batxilergoko Sari Nazionalera aurkezten ahal dira (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eginen du horretarako deia, aplikatu beharreko araudiak ezartzen dituen baldintzetan).

8. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko zerbitzu akademikoen prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.

350 euro jasoko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan goi-mailako ikasketen lehen maila egiten ez duten ikasleek eta batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik salbuetsita daudenek, "Sariak eta lehiaketak" izeneko 420005 42800 4800 321100 partidaren kargura.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta sor ditzakeen egintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA.–BATXILERGOKO SARI BEREZIEN DEIALDIAN IZENA EMATEKO FITXA, 2023-2024 IKASTURTEARI DAGOKIONA

Deiturak: ................................................................................... Izena: .............................................

NANa: .................................................................. Jaioteguna: .........................................................

Telefonoa: ...................................... Helbide elektronikoa: .......................................................................

Helbidea: ...............................................................................................................................................

Herria: ........................................................................................................ PK: ...............................

Batxilergoa non egin duen: ...............................................................................................................

Herria: ............................................................. Telefonoa: ......................................... PK: .................

Aukeratutako ariketa seinalatu:

Testu linguistiko baten iruzkina.

Testu historiko baten iruzkina.

Gurutze batekin markatu aukeratutakoa:

1.–Arteen modalitatea:

Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua bidea: Marrazketa Artistikoa II.

Musika eta Arte Eszenikoak bidea:

Musika Analisia II.

Arte Eszenikoak II.

2.–Zientzien eta Teknologiaren modalitatea:

Matematika II.

Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II.

3.–Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:

Latina II.

Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II.

4.–Modalitate orokorra:

Zientzia Orokorrak.

Atzerriko lehen hizkuntza zein duen: ......................................................................................................

Hizkuntza eredua: ...................................................................................................................................

Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko probetan parte hartu nahi du.

.........................................(e)an, 2024ko .....................................aren ............(e)(a)n

(Eskatzailearen sinadura)

HEZKUNTZAKO IKUSKAPEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

III. ERANSKINA.–IKASKETEN ZIURTAGIRIA, 2023-2024 IKASTURTEKO BATXILERGOKO SARI BEREZIEN DEIALDIRAKO

Ikasleak lortutako kalifikazioak.

Batxilergoko 1. maila. Modalitatea: .........................................................................................................

Ikastetxea: ..............................................................................................................................................

1.–Gorputz Hezkuntza. Kalifikazioa: .......................................................................................................

2.–Filosofia. Kalifikazioa: ...................................................................................................................

3.–Gaztelania eta Literatura I. Kalifikazioa: .......................................................................................

4.–Euskal Hizkuntza eta Literatura I. Kalifikazioa: ...................................................................................

5.–Atzerriko Lehen Hizkuntza I (.......................................................) Kalifikazioa: ..................................

GAINERAKO IRAKASGAIAK

KALIFIKAZIOA

GAINERAKO IRAKASGAIAK

KALIFIKAZIOA

1.

4.

2.

5.

3.

6.

Batxilergoko 2. mailako kalifikazioak.

1.–Gaztelania eta Literatura II. Kalifikazioa: .....................................................................................

2.–Euskal Hizkuntza eta Literatura II. Kalifikazioa: ...........................................................................

3.–Atzerriko Lehen Hizkuntza II (.......................................................) Kalifikazioa: .................................

4.–Espainiako Historia. Kalifikazioa: ........................................................................................................

5.–Filosofiaren Historia. Kalifikazioa: ..................................................................................................

GAINERAKO IRAKASGAIAK

KALIFIKAZIOA

GAINERAKO IRAKASGAIAK

KALIFIKAZIOA

1.

4.

2.

5.

3.

6.

................................................................. jaunak/andreak, Bigarren Hezkuntzako institutu honetako idazkariak: .................................................. Herria: .............................. (Nafarroa).

EGIAZTATZEN DU:

....................................................................... izena duen ikaslearen datu akademikoak benetakoak direla eta haren ikasketa-espedientea ikastetxe honetan dagoela, eta Batxilergoko ikasketak 2023-2024 ikasturtean bukatu dituela ................. puntuko batez besteko kalifikazioarekin; batezbesteko hori Batxilergoko Sari Berezien deialdian ezarritakoaren arabera atera da. Horiek horrela, Sari Bereziak eskuratzeko probetan parte hartzeko baldintzak betetzen ditu.

.........................................(e)an, 2024ko .....................................aren ............(e)(a)n

Iragarkiaren kodea: F2406337