95. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

31E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 10ekoa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana; honen bidez, onartu egiten da honako dirulaguntza honen deialdia: «Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzea 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte bukatuta». DDBN identifikazioa: 754108.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak 3. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol politikaren helburuen artean Foru Komunitatean kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzea dago, bai eta kirolaren arloan koordinazioa, lankidetza eta elkarlan arduratsua bultzatzea ere administrazio publikoen artean eta horien eta Foru Komunitatean kirola sustatzen eta garatzen diharduten beste entitate publiko zein pribatuen artean. Kirol jarduera sustatzea jasotzen du ere, laguntzen eta dirulaguntzen bitartez.

Kirol klubei eta entitateei Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bidez ematen zaizkien laguntzei esker, antolatu eta egiten ahal dira gizartearen, kirolaren eta ekonomiaren aldetik garrantzitsuak diren kirol ekitaldiak eta jarduerak. Hori guztia, Nafarroako Kirolaren Foru Legearen helburuekin bat, zuzenean edo zeharka kirol jardueren sustapena eta programen antolakuntza eta garapena azpimarratzen duten formulak hartuz, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz, horrek ezartzen baitu araubide esparru orokorra Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoei zuzendutako dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko.

Era berean, aipagarria da Foru Komunitatearentzat sona handiko kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeak eta egiteak duen eragin ekonomiko zuzena, bai eta zeharkakoa ere, Nafarroaren kirol irudiaren zabalkundeari begira.

Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko dirulaguntzen deialdia onestea. Kirol ekitaldi eta jarduera horiek 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte bukatu beharko dira.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak foru agindu honen 1. eranskinean jaso baitira.

3. Dirulaguntza horiek eskuratzeko aurkezten diren eskaeren baloraziorako baremoa eta irizpideak (foru agindu honen 2. eranskina) onestea, baita gainerako eranskinak ere.

4. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5100-4819-336130: (E) Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza

2024

175.000,00

5. Foru agindu hau eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatutako agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren web-orrietan.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko apirilaren 10ean.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

1. ERANSKINA.–OINARRI ARAUTZAILEAK

1. Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da kirol klubei, eskumendeko kirol klubei eta kirola sustatzeko entitateei dirulaguntzak emateko prozedura ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antola daitezen 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarte bukatuta.

2. Laguntza hauek onura publikokoak dira nafarren artean kirolaren praktika sustatu eta zabaltzen laguntzen dutelako, zuzeneko zein zeharkako eragin ekonomikoa dutelako, eta sustatzen dutelako hala emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna nola genero rolak eta estereotipoak haustea.

3. Deialdi honi begira, garrantzizko kirol jarduera bat hau da: Nafarroan kirol ekitaldi bat antolatzea, ezaugarri hauek izan beharko dituena:

a) Autonomia erkidegoko, autonomia erkidegoen arteko edo estatuko txapelketa eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko eta jaisteko promozioak antolatzea, federatutako lehiaketetan eta kirol garrantzi berezikoak. Federazioak ofizialki onartu beharko du lehiaketa, eta dagokion federazioaren egutegian agertu beharko du. Horrez gain, kirol modalitateak diruz laguntzeko moduan egon behar du jasota Kirol Kontseilu Gorenaren 2023ko azaroaren 7ko Ebazpenean, (Kirol Kontseilu Gorenaren dirulaguntzen deialdietan finantzatu daitezkeen kirol modalitate, espezialitate eta proben katalogoa onartzen duena), 9. eranskinean; salbuespen izanen dira, hala ere, kirol autoktonoaren modalitateak (herri kirolak eta euskal pilota).

b) Estatuan edo nazioartean duten oihartzunagatik kirol garrantzi bereziko proba edo txapelketak antolatzea, estatuko zein nazioarteko federazioen kasuan kasuko egutegien barnean daudenak. Txapelketa federazioak onartu beharko du modu ofizialean. Horrez gain, kirol modalitateak diruz laguntzeko moduan egon behar du jasota Kirol Kontseilu Gorenaren Ebazpenean, 9. eranskinean; salbuespen izanen dira, hala ere, kirol autoktonoaren modalitateak (herri kirolak eta euskal pilota).

c) Kirol jarduera irekiak antolatzea, gutxienez 100 kirolarirekin, edo interes berezia dutenak Nafarroako bertako modalitateak sustatzeagatik. Talde horretan sartuko da, gainera, federazioak ofizialki onartu dituen txapelketen antolaketa, Kirol Kontseilu Gorenaren aipatu ebazpenean (9. eranskinean) dirulaguntza jasoko EZ duten kirol modalitateena, baldin eta gutxienez 100 kirolarik parte hartuko badute.

4. Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Nafarroako Kirol Jokoetan edo Nafarroako txapelketetan oso-osorik sartuta dauden kirol ekitaldiak.

b) Beste deialdi berariazkoago baten xede diren ekitaldiak.

c) Herrietako jaien programetan sartuta dauden kirol ekitaldiak. Ekitaldiak ez dira muga honen menpe egonen kirol federazio baten txapelketa ofizialak baldin badira.

d) Izaera soziala duten kirol ekitaldiak edo jarduerak, «bazkidearen eguna», «klubaren eguna» edo antzekoen harira programatzen direnak, baita klubetik kanpoko kirolarien parte hartzerik ez duen beste edozein ekitaldi ere.

e) Soilik beteranoentzat edo masterrentzat diren kirol ekitaldi edo jarduerak.

f) Kirolari adingabekoen (2008. urtean eta geroago jaiotakoak) parte-hartzea izena emandakoen % 60tik gorakoa den edozein ekitaldi, baldin eta Espainiako txapelketak edo horren aurretiko faseak ez badira. Ez dira atal honetan sartuko kirolariak ez diren partaideak, hala nola teknikariak, arbitroak, ofizialak, etab.

g) Lagunarteko partidak eta/edo erakustaldiak.

h) Prestakuntza jarduerak: klinikoak, mintegiak, masterclass-ak, etab.

i) Apustu enpresek (apustu makinen operadore diren enpresak barne) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten ekitaldiak. Halaber, bazter uzten dira enpresa mota horien edozein publizitate mota duten ekitaldiak, dela ekitaldia egiten den instalazioetan, dela parte-hartzaileen ekipamenduetan eta materialean.

2. Helburuak.

Aurreko oinarrian aipatutako dirulaguntzak Nafarroan kirol ekitaldiak eta jarduerak antolatzeagatik sortutako gastuak hein batean laguntzeko izanen dira soilik. Gastuek espresuki izan beharko dute dirulaguntza eskatu den jarduera antolatzeko.

3. Onuradunak eta betebeharrak.

1. Honelako laguntzak eskatzeko, kirol klubek, eskumendeko kirol klubek eta kirola sustatzeko entitateek Nafarroako kirol entitateen erregistroan inskribatuta egon behar dute, eta 1. oinarrian adierazitako kirol ekitaldi eta jarduerak antolatu behar dituzte Foru Komunitatean; jarduerek 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bukatu behar dute.

2023ko urriaren 1a baino lehenagoko gastuak sartzen ahalko dira, baldin eta 2023ko urriaren 1etik aurrera amaitzen diren ekitaldietakoak badira.

2. Kirol klub edo entitate eskatzaileek beren gain hartu, kudeatu eta gauzatu beharko dute eskatzen den dirulaguntzaren xedeko jardueraren antolaketa.

3. Onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Eskatzailea Nafarroako Kirolaren Erregistroan izena emanda egotea.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarri diren gainerako debeku egoeretan ez izatea. Aurreko inguruabar hori dirulaguntza eskabidean egiaztatuko da, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, galarazi gabe Administrazioak aitorpenen edo aurkeztutako frogagirien egia ikertzeko duen ahalmena.

d) Laguntza eskatzen denean ez egotea administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik. Era berean, ez dira onuradun izaten ahal laguntza eskatzen denean arrazoi horiengatik ezarritako zehapen bat edo kondena epai irmo bat bete zain dauden entitateak. Aurreko inguruabar hori dirulaguntza eskabidean egiaztatuko da, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, galarazi gabe Administrazioak aitorpenen edo aurkeztutako frogagirien egia ikertzeko duen ahalmena.

4. Gastu diruz lagungarriak.

1. Diruz lagungarriak izanen dira bakar-bakarrik dirulaguntzaren kirol jarduerari dagozkion gastuak, zehazki, honako hauek:

a) Jarduera antolatzeko berariaz kontratatutako langileen eta laguntzaileen gastuak. Gastu horri 1.000 euro arteko dirulaguntza emanen zaio. Zenbateko hori handiagoa izaten ahalko da, baina ez da inolaz ere gainditzen ahalko jardueran onartutako gastu aurrekontuaren % 25.

Ez dira sartuko entitate antolatzaileko langileen nominak, salbu eta nominan aparteko ordu espezifikoen kontzeptua badago diruz lagundutako ekitaldia antolatzeko.

b) Kasuan kasuko espezialitateko kirolari edo kirol talde garrantzitsuak kontratatzeak eragindako gastuak, barne direla horien mantenu eta ostatatze gastuak. Gastu hau onartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da 3. eranskineko (Eskabidea) 7. apartatuan jasotzea kontratatu diren kirolarien kopurua, ordainduko zaizkien gastuak eta kirolari horiek jarduerarako kontratatu beharra.

c) Arbitro, epaile, kirol komisario, federazio kanon eta jarduera gauzatzeko behar diren baimen ofizialen kontzeptuaren kontura ordaindutako gastuak, mantenu eta ostatatze gastuak barne.

d) Garaikur, domina eta antzekoak (kirol modalitate bakoitzaren ezaugarrien arabera: txapelak, maillotak eta abar).

e) Eskudiruzko sariak, jardueran onartu diren diru laguntzeko moduko gastuen aurrekontuaren % 25 gehienez ere. Kontzeptu honek ez du dirulaguntzarik jasoko baldin eta gizonentzako eta emakumeentzako sariak badaude, hau da, sarietan parekotasunik ez badago.

f) Osasun arreta, kirol modalitate bakoitzaren arriskuen araberakoak (anbulantzietako gastua eta/edo osasun arloko langileena), eta istripu eta/edo erantzukizun zibilaren aseguruaren kontratazioa, jarduerak irauten duen aldiari dagokiona.

g) Anoetarako gastuak.

h) Instalazioak eta azpiegiturak: jarduerarako instalazioa egokitzeko guztiz beharrezkoak diren gastuak (lurra markatzea eta sasi- garbitzea barne, halakorik behar bada), baita hesiak, podiuma, koltxonetak eta antzekoak garraiatu eta jartzea ere, modalitate bakoitzaren berezitasunen arabera. Kontuan hartuko den gastua jardueraren gastu osoaren % 30ekoa izanen da gehienez.

Ez dira kontuan hartuko jarduera antolatzen duen entitatearen instalazioetako gastu arruntak (alokairua, argia, gasa eta abar).

i) Karteletako gastuak eta webgunea eta sare sozialak aldatzekoak, horretan kirol proba txertatzeko eta jardueraren berri emateko.

j) Diruz lagundutako jarduera streaming eta speaker bidez zuzenean emateko gastuak.

k) Argazkilaria, baldin eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari ematen bazaio gero egindako lanaren dokumentazio grafikoa. Dirulaguntza hori, gehienez, 500 eurokoa izanen da. Dokumentazio grafikoa ematean, jardueretan parte hartu dutenen datu pertsonalak babesteko araudia beteko da.

l) Finantza gastuak eta notariotzakoak, halakorik bada, diruz lagungarriak izaten ahalko dira, baldin eta mailegua deialdi hau argitaratu ondoren kontratatzen bada, onuradunak diruz lagundutako kirol jarduera dela-eta hartutako betebeharrei erantzuteko baliabiderik ez duela frogatzen badu, eta maileguaren zenbatekoa osorik erabiltzen bada jarduerarekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzeko. Horiez guztiez gain, finantza kostuak ezin du merkatuaren balioa gainditu. Bakarrik jasotzen ahalko dute dirulaguntza faktura jaulkitzen den egunetik sortzen diren finantza gastuek, edo, kasua bada, laguntza ematen den egunetik aurrerakoek, hura geroago emanez gero, eta dirulaguntza ordaintzeko ebazpena ematen den arte.

m) Oro har, diruz lagungarria den kirol jarduera antolatzeko beharrezkoa eta ezinbestekoa den beste edozein gastu.

n) Apartatu honetan aurreikusitako gastuei dagokien BEZa, berreskuratu edo konpentsatu ezin denean.

2. Honako hauek ez dira inola ere diruz lagungarriak:

a) Material inbentariagarria eta kirol jantziak erostea.

b) Protokoloko eta luxuzko arretarako gastuak (harrerak, opariak, erregaliak eta otorduak).

c) Dohaintzak eta eskuzabaltasunak.

d) Banku kontuetako interes zordunak.

5. Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa deialdi honen 2. eranskineko baremoaren eta aplikazio irizpideen arabera zehaztuko da.

2. Dirulaguntzak ez dira inola ere kirol ekitaldia edo jarduera egitetik heldu den defizita baino handiagoak izaten ahalko, eta hala bada murriztu eginen da haren zenbatekoa.

3. Deialdi honen xedeko jardueretarako laguntza 175.000,00 eurokoa izanen da guztira, eta 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako «(E) Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza» izeneko A50002-A5100-4819-336130 partidaren kargura ordainduko da. Diru kopuru hori deialdiaren 1.3) oinarrian jasotako apartatuen artean banatu eta multzotan antolatuko da, honako kopuru hauen arabera:

a) 1.3.a) oinarrian zehazten diren jardueren antolaketa: 90.500 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 12.000 euro arteko laguntza jasoko du.

b) 1.3.b) oinarrian zehazten diren jardueren antolaketa: 32.500 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 22.000 euro arteko laguntza jasoko du.

c) 1.3.c) oinarrian zehazten diren jardueren antolaketa: 52.000 euro. Ekitaldi bakoitzak gehienez ere 7.000 euro arteko laguntza jasoko du.

4. Aurreko edozein multzotan 2. eranskinean ezarritako irizpideen arabera esleitu beharreko kopuruak ez badu erabilgarri dagoen partida agortzen, soberako kopurua gainerako multzoen artean banatuko da, hasieran esleitutako kopuruaren proportzioan.

6. Eskaerak aurkezteko dokumentazioa.

1. Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzenduko zaizkio, eta telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) izapideen katalogoan dagokion esteka erabiliz.

Halaber, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren webgunea ere baliatu daiteke horretarako: https://www.deportenavarra.es/eu/acontecimientos

Eskaera Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari zuzendu beharko zaio eta horretarako ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoarekin bat. Ez da aurkeztutzat joko telematika bidez aurkezten ez den eskaerarik. Horrenbestez, ez aurkeztutzat jotzen direnez, eskaera horiek ez dira zuzenduko.

2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Dirulaguntza eskaerarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

a) Eskaera orria, 3. eranskinaren araberakoa.

b) Kirol Federazio baten lehiaketa ofiziala bada, Nafarroako edo Espainiako federazioaren ziurtagiria, kirol-ekitaldiaren modalitateari dagokiona (4. eranskina betez).

c) Eskatzaileak tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen egiaztagiria. Eskaera orrian adierazi beharko da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari baimena ematen zaion ala ez egiaztapen hori zuzenean egin dezan Nafarroako Zerga Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean. Baimenik eman ezean, klub eskatzailea arduratuko da egiaztagiri horiek aurkezteaz.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea dirulaguntzen onuradun izateko debeku egoeretan ez dagoela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira. Adierazpen hori eskaera orrian egiten ahalko da. Hartan egiten ez bada, entitate eskatzailearena izanen da adierazpen hori aurkezteko ardura.

e) Erantzukizunpeko aitorpena, entitatearen ordezkariak egina, adierazten duena laguntza eskatzen den unean entitate eskatzailea ez dagoela inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen sexu edo genero bazterketatzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez dagoela arrazoi horiek direla-eta ezarritako kondena epai edo zehapen bat betetzeko zain. Adierazpen hori eskaera orrian egiten ahalko da. Hartan egiten ez bada, entitate eskatzailearena izanen da adierazpen hori aurkezteko ardura.

f) Adierazpena, hala badagokio, non jaso beharko baita diruz lagunduko den jarduera finantzatua izan dela edo finantzatzea aurreikusten dela funts berekiekin edo beste dirulaguntza, laguntza edo baliabide batzuekin. Horretarako, 3. eranskineko 9.3 puntua bete beharko da.

g) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, hala nahi izanez gero (lehen aldia bada edo ordura arte ordainketa egiteko erabiltzen zen kontua aldatu bada bakarrik).

h) 2024ko apirilaren 1a baino lehen amaitu diren jarduerek ere aurkeztu beharko dituzte honako dokumentazio hau:

–Eranskin honen 12. oinarrian jasotzen diren frogagiriak.

–Eranskin honen 14. oinarrian jasotzen den gardentasun dokumentazioa.

4. Dirulaguntza eman ondotik, 2024ko apirilaren 1etik aurrera amaitzen diren jarduerak dituzten eskabideek bide telematikoan aurkeztu beharko dute jardueraren justifikazioa, 12. oinarrian ezarritakoa betez.

7. Antolamendua eta instrukzioa.

1. Dirulaguntza hauek emateko prozeduraren antolaketarako eta instrukziorako organo eskuduna Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetza izanen da.

2. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, aurkeztutako edo eskatutako dokumentuetako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak eskatzaileei.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, errekerimendua eginen da dokumentazioa osatu edo akatsak zuzentzeko 10 egun balioduneko epean, eta, halaber, ohartaraziko da ezen, hala egin ezean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

3. Gaitutako helbide elektronikora (GHE) eta herritarren karpetara jakinarazpen elektronikoa igorriz eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

8. Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

9. Balorazioa.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kirola eta Jarduera Fisikoa Sustatzeko Zuzendariordetzak eginen ditu dirulaguntzen espedienteak tramitatu eta ebazteko bidezkoak diren ebaluazioak eta egiaztapenak, horretarako ezarritako baremoari jarraikiz.

10. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko du dirulaguntza ematearen gainean, deialdi honetan eskaerak jasotzeko muga-egunetik hiru hilabeteko epean gehienez ere. Epe horretan ez bada berariazko ebazpenik ematen eta jakinarazten, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

2. Deialdi honen barnean ematen diren ebazpen guztiak bide elektronikoak erabiliz jakinaraziko dira, entitate interesdunen herritar karpetara nahiz gaitutako helbide elektronikora.

Hala ere, ebazpen horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan kontsultatzen ahalko dira (www.nafarroa.eus).

3. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura ere dirulaguntzarik eskuratzeko.

11. Ordainketa.

1. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera eginda eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 12. oinarrian adierazitako frogagiriak; betiere, ematen den laguntza ez da jardueraren defizita baino handiagoa izanen. Ordaintzeko, transferentzia eginen zaio onuradunari, dagokion ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, gehienez ere.

2. Ez badira gastu guzti-guztiak justifikatzen, dirulaguntza ordaintzean kopurua gutxituko da, multzo bakoitzerako 2. eranskinean adierazitako jarraibideekin bat. Horretarako, kontuan hartuko da onuraduna nabarmen hurbildu den baldintza guztiak betetzera eta, orobat, bere betebeharrak betetzeko prest agertu den argi eta garbi.

12. Frogagiriak.

1. Diruz laguntzen den kirol gertaera edo jarduera egiten den egunaren arabera ezarriko da frogagiriak aurkezteko epea:

–2024ko apirilaren 1a baino lehen amaitzen diren jarduerek hasierako eskabidearekin batera aurkeztu beharko dituzte frogagiriak.

–2024ko apirilaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitartean amaitzen diren jarduerek hiru hilabete izanen dituzte gehienez ere jarduera amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

–2024ko abuztuaren 1etik aurrera amaitzen diren jarduerek 2024ko urriaren 31 izanen dute azken eguna frogagiriak aurkezteko.

2. Onuradunak behar bezala beterik aurkeztu beharko du 5. eranskina (Justifikazioa), lehen aipatutako web-orrian eskuratu daitekeena, eta dirulaguntzaren entitate onuradunaren legezko ordezkariek sinatu beharko dute. Eta emandako informazioa egiaztatzeko behar den dokumentazioa erantsi beharko du.

3. Frogagiriek ondoko atal hauek izanen dituzte:

A.–Justifikazio-kontua (gastuak eta diru-sarrerak).

Aitorpenaren egilearen ardurapean, datu hauek jasoko ditu:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda xehea, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketa eguna (6. eranskina).

b) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien jatorrizko faktura/frogagiri eskaneatuak, aipatu zerrendan duten ordena berean. Fakturak jatorrizkoak izan beharko dira edo frogatarako balio bera duten agiriak.

c) 2023ko urriaren 1a baino lehenagoko gastuak sartzen ahalko dira, baldin eta 2023ko urriaren 1etik aurrera amaitzen diren ekitaldietakoak badira.

d) Ordainagiri eskaneatuak honako hauek izan daitezke, aukeran: bankuko frogagiriak, "ordainduta" zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri, kontabilitate orriak barne.

e) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei (6. eranskina).

f) Frogatzea, hala behar bada, efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu direla hornitzaileak; hala izanez gero, 7. eranskina bete beharko da.

g) Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluarekin. Kasu horretan, 8. eranskina bete beharko da.

B.–Beste agiri batzuk:

Entitate eskatzaileak edo/eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentazio ere aurkeztuko da, gauzatutako jarduerekin zerikusia badu.

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, onuradunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

Gaitutako helbide elektronikora eta herritarren karpetara jakinarazpen elektronikoa igorriz eginen da dokumentazioa osatu edo zuzentzeko errekerimendua, aurreko paragrafoan ezarri dena.

13. Betebeharrak.

1. Dirulaguntzen onuradunek dirua nahitaez dirulaguntzaren helburuetan erabili beharko dute, eta hala egin dela justifikatu dokumentuen bidez. Gainera, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu eta erraztu beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz.

2. Entitate eskatzaileak behartuta daude hartutako dirulaguntza beren kontabilitatean edo erregistro-liburuetan erregistratzera, diru-sarrerak nondik jaso dituzten eta inbertsioa edo gastuak zertarako diren azalduta. Egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko asmoz, kontabilitate-liburuak, erregistro eginbidetuak eta bestelako agiriak behar bezala auditatuak eduki beharko dira, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

3. Gainera, dirulaguntzaren onuradunak gardentasunari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, 14. oinarri arautzailean azaltzen den moduan, bestela ez baitzaio aldez aurretik onartutako dirulaguntza ordaintzen ahalko.

4. Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluarekin.

5. Kirol entitateak normalean kirol jarduerak egiten baditu adingabeekin, ezinbestean bete beharko ditu ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak, 48. artikuluan ezartzen dituen obligazioak. Aurreko inguruabar hori eskabidearen 3. eranskinean egiaztatuko da, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, galarazi gabe Administrazioak aitorpenen edo aurkeztutako frogagirien egia ikertzeko duen ahalmena.

6. Entitate onuradunek, beren ekitaldietan, Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala zabaldu beharko dute, ezarrita dagoena urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan, honako bitarteko hauetakoren bat erabiliz:

–Nafarroako Gobernuko langileak, prentsaurrekorako edo sariak emateko.

–Nafarroako Gobernuaren logoa erakustea honako publizitate-dokumentu hauetan: kartela, liburuxka, emanaldiak, jantziak, parte-hartzaileentzako opariak...

–Aipamena egitea webgunean edo sare sozialetan (@deporte_na, @deporte_kirolana, @gob_na, etab.)

–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak utzitako materiala erabiltzea instalazioaren azpiegiturarako eta/edo ekitaldia antolatzeko. Material hori (podiuma, dortsalak, zinta mugatzailea, helmuga-arkua, pankartak eta hesiak) honen bidez eska daiteke: https://www.deportenavarra.es/eu/nkjfiri-material-eskaera

Ikur hori hemen aurki daiteke: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala

7. Generoaren ikuspuntuaren tratamenduari dagokionez, hizkuntza berdinzalea erabiliko da komunikazio, argitalpen, programa eta antzeko guztietan; emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro saihestuko da, eta berdintasunari, aniztasunari, rolen pluraltasunari eta erantzukidetasunari lotutako balioak sustatuko dira.

Gainera, berdintasuna izanen da lehiaketetan emakumeei eta gizonei ematen zaizkien sarietan.

8. Pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko, edozein ekitaldi antolatzen duten kirol klubek euskararen eta gaztelaniaren presentzia bermatuko dute komunikazio guztietan, araudian ezarritakoa betez: paperak, inskripzio-orriak, kartelak, hedapenerako bitartekoak, megafonia eta publizitateko logotipoak.

9. Antolatzen diren kirol ekitaldietan, Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Plana bete behar da eta 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

Zehazki, neurriak hartuko dira hondakinik ez sortzeko (ahalik eta paper gutxien erabiltzea, ahal den guztietan txorrotako ura erabiltzea, erabilera bakarreko ontziak eta produktuak alde batera uztea, etab.), bai eta hondakinak bereiziko direla bermatzeko ere, horiek birziklatze aldera (gai organikoak, ontziak eta materialak, papera eta kartoia eta gainerakoa, gutxienez), ekitaldia zer mankomunitatetan gauzatzen den, hango hondakin-kudeaketarekin bat.

Ez da plastikozko poltsarik erabiltzen ahalko, salbu eta plastiko konpostagarrizko poltsak badira, 13432:2000 UNE-EN arauan edo horren baliokidea den beste arau batean ezarritako betebeharrak betetzen dituztenak. Poltsa horiek ez dira doan ematen edo banatzen ahalko.

Halaber, ez da plastikozko plater, edalontzi, kikara edo erretilurik erabiliko, erabili eta botatzekoak badira eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko 94/62/EE Zuzentarauaren aplikazio-eremuan sartzen ez badira (salbuespena izanen dira material biodegradagarriz eginikoak); banakako dosietan ontziratutako produkturik eta erabilera bakarreko kapsularik ere ez, prozesu organiko edo mekanikoen bidez birziklatu ezin diren materialetakoak badira.

10. Emandako dirulaguntza bateragarria izanen da bestelako dirulaguntza batzuekin, izan administrazio berak emanak nahiz Estatuko zein nazioarteko beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek emanak. Hala, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoa, bakarrik edo denak baturik, ez da inola ere izaten ahalko eginen den jardueraren kostua baino handiagoa.

11. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, dirulaguntzen onuradunek jasotako funtsak itzuli beharko dituzte.

12. Entitate antolatzaileak izanen du erabiltzen dituen datu pertsonalen tratamenduaren ardura, baita irudi, argazki edo bideoen bidez eskuratzen diren datuen tratamenduaren ardura ere (bereziki adingabeenak badira). Eta horien arduradun diren heinean, nahitaez bete behar dute datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia: Datuak Babesteko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia. Araudi hori betetzen ez bada, entitate antolatzailearena izanen da erantzukizun osoa.

14. Gardentasun betebeharrak.

Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasun betebeharra izanen dute (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarrita dago), baldin eta 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte urtebetean Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien % 20 edo gehiago badira, eta gutxienez 5.000 eurora iristen badira.

Horretarako, bi inguruabar horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek arestiko foru legearen 12.4 artikuluan aipatzen den informazioa aurkeztu beharko dute, modu telematikoan, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen fitxa espezifikoa betez eta entitatearen legezko ordezkariak sinatuz:

2024ko apirilaren 1a baino lehen amaitu diren jarduerei lotutako eskabideek gardentasun dokumentazioa eta gainerako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidea egiten den unean bertan.

2024ko apirilaren 1etik aurrera amaitu diren jarduerei lotutako eskabideek dirulaguntza onartzeko ebazpena jakinarazten den egunetik hilabeteko epean aurkeztu beharko dute dokumentazioa.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen Katalogoko kasuan kasuko fitxaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: www.nafarroa.eus.

15. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak dirulaguntza osorik edo zati batean galtzea ekarriko du berekin, jasotako dirua itzuli beharra eta aurrerago helburu bereko edo bertsuko dirulaguntzen eskaerak ukatzea ere izan dezake ondorio, aplikatu beharreko arauek ezartzen dituzten beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

Onuradunek frogagiriak epez kanpo aurkezten badituzte, bidezkoa izanen da dirulaguntza osorik edo partez galtzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen arabera.

Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik betetzen dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, dirulaguntzaren zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

16. Datu pertsonalak babestea.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz biltzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia. Deialdi honen 3. eranskinean, informazioa ematen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruz.

17. Errekurtsoak.

1. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

2. Orobat, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez foru agindu hau aplikatzeko ematen diren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

18. Araudi osagarria.

Foru lege honetan ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA.–BAREMOA ETA APLIKAZIO IRIZPIDEAK ETA DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN KIROL EKITALDI ETA JARDUEREN KALITATE MAILAREN BALORAZIOA

Eranskin honetako I. puntuko aplikazio irizpideak erabiliko dira 1.3 oinarriaren sailkapeneko a) eta c) multzoetako ekitaldietarako.

Eranskin honetako II. puntuko aplikazio irizpideak erabiliko dira 1.3 oinarriaren sailkapeneko b) multzoko ekitaldietarako.

I.–APLIKAZIO ETA BALORAZIO IRIZPIDEAK a) eta c) multzoetarako.

a. BAREMOA.

1.–Eragina gizartean: (gehienez 15 puntu).

A) Eraginpeko eremua: 5 puntu gehienez.

ERAGINPEKO
EREMUA

TOKIKOA

NAFARROA

HAINBAT
ERKIDEGOTAKOA

ESTATUKOA

NAZIOARTEKOA

Puntuak

1

2

3

4

5

B) Hedabideetan agertzea: 5 puntu gehienez (atalez atal batuko dira agerpenak).

HEDABIDEETAN
AGERTZEA

KARTELAK

TRADIZIONALAK

(prentsa, irratia eta/edo telebista)

INTERNET

(jardueraren berri
ematen da entitatearen webgunean eta/edo
sare sozialetan)

INTERNET

(webgunea eta/edo probarako berariazko
sare sozialak)

ZUZENEKO
EMANKIZUNA
(Streaminga)

Puntuak

1

2

3

4

5

C) Edizio kopurua: 5 puntu gehienez.

5 eta 10 bitartean

11-20

21-30

31 - 40

40 baino gehiago

1

2

3

4

5

2.–Lehiaketa maila: (gehienez 7 puntu).

A) Herrikoiak 7 puntu gehienez.

B) Federatuak: 4 puntu gehienez.

TOKIKOA

NAFARROA

HAINBAT
ERKIDEGOTAKOA

ESTATUKOA

NAZIOARTEKOA

1.–Herrikoiak

3

4

5

6

7

2.–Federatuak

1

2

3

4

3.–Parte-hartzea: (gehienez 15 puntu).

A) Zenbakia: 6 puntu gehienez.

B) Kalitatea: 9 puntu gehienez.

1.–KOPURUA

< 50

50-149

150-249

250-399

400-699

700-1.499

>1.500

Puntuak

0

1

2

3

4

5

6

2.–KALITATEA

Herrikoia

Federatua

Estatuko lehen maila

1. maila nazioartean

Puntuak

1

3

5

9

4.–Baliabide ekonomikoak: (gehienez 18 puntu).

A) Diruz lagundutako gastuaren bolumena: 11 puntu gehienez.

B) Haztatu beharreko defizita (onuradunak jarritako baliabideak): 7 puntu gehienez.

1.–DIRUZ LAGUNDUTAKO GASTUAREN BOLUMENA

>500 euro

>1.500 euro

>4.000 euro

>10.000 euro

>20.000 euro

>30.000 euro

≥ 40.000 euro

Puntuak

1.

2

3

4

7

9

11

2.–HAZTATU
BEHARREKO DEFIZITA (1)

> % 60

% 50etik

% 60ra

% 40tik

% 49,99ra

% 30etik

% 39,99ra

% 20tik

% 29,99ra

< % 20

Puntuak

0.

1

3

5

6

7

(1) Defizitari lotutako irizpidea aplikatzeko, jardueraren gastuak sartuko dira aurrekontuan. Gastu horiek behar bezala justifikatu beharko dira, nahiz eta diruz laguntzeko modukoak ez izan, eta kontzeptu horietarako inskripzioen edo berariazko babesletzen diru-sarreren bidez (adibidez, parte-hartzaileei egindako opariak: kamisetak, artekariaren poltsak, etab.) eutsi behar zaie.

5.–Kirol ekitaldiaren berezitasuna eta garrantzi berezia: (23 puntu gehienez).

–Honako hau duten klubak:

A) Antolatu den jardueraren modalitatean, estatuko lehiaketetan parte hartzen duten kategoria absolutuko taldeak (2 puntu).

B) Antolatu den jardueraren modalitatearen barruan, lehen mailako estatuko lehiaketetan parte hartzen duten kategoria absolutuko taldeak (4 puntu).

–Inklusioa kontuan hartzea:

A) Desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen % 10ek gutxienez parte hartzea aurreikusten duten ekitaldiak (5 puntu).

–Berdintasun printzipioa:

A) Ekitaldia bai emakumeentzat bai gizonentzat baldin bada: (5 puntu gehienez).

SEXU BATEN PARTAIDETZAREN %

% 0

> % 0 - < % 20

% 20 - < % 40

% 40 - < % 48

% 48 - < % 52

Puntuak

0

1

2

4

5

–Kirola eta emakumea:

A) Ekitaldian emakumeek bakarrik parte hartzen badute (5 puntu).

–Bertako kirolak:

A) Bertako kirol modalitateen ekitaldiak: pilota edo herri kirolak (5 puntu).

–Ekitaldiaren iraupenaren (2) arabera:

A) Bi egun (1 puntu).

B) Hiru egun (2 puntu).

c) Lau egun (3 puntu).

D) Lau egunetik gora (4 puntu).

(2) Iraupenari lotutako irizpidea aplikatzeko, lehiaketa egun 1 zenbatuko da lehiaketaren txanda/fase/jardunaldi bakoitzeko. Adibidez, lehiaketan final-laurdenak, finalerdiak eta finalak egiten badira, 3 egun zenbatuko dira nahiz eta kanporaketa horiek 10 egunetan jokatu.

b. MAILAREN ETA JARDUERAREN PUNTUEN ARTEKO KORRELAZIOA:

1. Kalitate maila hauek ezarri dira:

I. maila: 20 puntu arte.

II. maila: 21 - 30 puntu.

III. maila: 31 - 40 puntu.

IV. maila: 41 - 50 puntu.

V. maila: 51 - 60 puntu.

VI. maila: 61 - 70 puntu.

VII. maila: 71 - 100 puntu.

KOEFIZIENTE
BIDERKATZAILEA

PUNTUAK,
GUZTIRA

I. maila

0 - 20 puntu

40.

800 gehienez

II. maila

21 - 30 puntu

80.

1.600 gehienez

III. maila

31 - 40 puntu

150.

3.100 gehienez

IV. maila

41 - 50 puntu

300.

6.100 gehienez

V. maila

51 - 60 puntu

700.

13.100 gehienez

VI. maila

61 - 70 puntu

1.500.

28.100 gehienez

VII. maila

71 - 100 puntu

3.000.

118.100 gehienez

2. Puntuak, guztira:

I. maila: puntu bakoitza 40z biderkatu eta hala lortuko dira guztirako puntuak.

II. maila: aurreko mailako 800 puntuei 80 puntu gehitu behar zaizkie 20tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 1.600 puntu gainditu gabe.

III. maila: aurreko mailako 1.600 puntuei 150 puntu gehitu behar zaizkie 30etik gorako puntu bakoitzeko, guztira 3.100 puntu gainditu gabe.

IV. maila: aurreko mailako 3.100 puntuei 300 puntu gehitu behar zaizkie 40tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 6.100 puntu gainditu gabe.

V. maila: aurreko mailako 6.100 puntuei 700 puntu gehitu behar zaizkie 50etik gorako puntu bakoitzeko, 13.100 puntu bitarte guztira.

VI. maila: aurreko mailako 13.100 puntuei 1.500 puntu gehitu behar zaizkie 60tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 28.100 puntu gainditu gabe.

VII. maila: aurreko mailako 28.100 puntuei 3.000 puntu gehitu behar zaizkie 70etik gorako puntu bakoitzeko, 118.100 puntu bitarte guztira.

c. DIRULAGUNTZAREN KALKULUA a) eta c) multzoetarako:

Puntuaren balioa zein bere aldetik lortzen da 5.3 oinarrian adierazitako multzo edo taldeetako bakoitzean.

Egindako jardueraren arabera dagokion multzora aurkeztutako jarduerak esleituta direla, multzo bakoitzerako erreserbatutako zenbatekoa multzo horretako eskaera guztien artean lortutako puntuen artean zatituko da, eta horrela aterako da halako multzokoa izateagatik dagokion puntuaren balioa.

Multzo bakoitzean aurkeztutako eskaera bakoitzak lortutako puntuez biderkatuko da puntuaren balioa. Biderkadurak ez du gainditzen ahalko jardueraren defizita ez eta 5.3 oinarriak ezarritako muga ere.

Eragiketa horiek egin ondoan ez bada multzo bakoitzerako dagoen kreditu erabilgarria agortu, geratzen den saldoa banatuko da, lehentasun-ordenaren arabera, defizit egiaztatu eta onartuaren zenbatekora eta 5.3 oinarrian ezarritako dirulaguntzaren mugara iristen ez diren eskaeren artean. Banaketa horren kontura onesten den zenbatekoa ez da 2.000 eurotik gorakoa edo defizitaren % 50etik gorakoa izaten ahalko, A multzoko jardueren kasuan, eta % 35etik gorakoa, C multzokoetan. Orobat, dirulaguntzak ez ditu inola ere gainditzen ahalko 5.3 oinarrian ezarritako mugak.

Edonola ere, oraindik ere kreditu erabilgarririk bada multzoetako edozeinetan, erabilgarri dagoen kopurua beste multzoen artean banatuko da, proportzioan, 5.3 oinarrian multzo bakoitzari esleitutako zenbatekoaren arabera.

Ordaindu beharreko zenbatekoa gutxitzen ahalko da, egiaztatzen bada hasieran lortutako puntu guztien kopurua onuradunak aurkeztutako frogagiriak kontuan hartuta legokiokeena baino handiagoa dela. Kopurua proportzioan gutxituko da, murriztutako puntuek zenbat jo eta horren arabera.

Dena den, ez da kopururik gutxituko birkalkulatu ondoren epigrafe batean galdutako puntuak beste batean eskuratutakoez konpentsatzen baldin badira.

II.–APLIKAZIO ETA BALORAZIO IRIZPIDEAK b) multzorako.

a. BAREMOA:

Dirulaguntzaren portzentajea kalkulatuko da jarduera antolatzeko onartu den diruz laguntzeko moduko guztizko kostuaren arabera, ondoko baremoari jarraikiz:

–30.000 euro baino gutxiago: % 35.

–30.000 euro edo gehiago: % 30.

b. DIRULAGUNTZAREN KALKULUA b) multzorako:

Aurkeztutako eskabide bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko onartutako gastuak biderkatuko dira arestiko baremotik dagokion ehunekoaz.

Esleitutako kopuruen guztizko baturak gainditzen baldin badu b) multzorako ezarritako aurrekontua, murrizketa aplikatu beharko zaie eskaera guztiei, proportzioan.

Nolanahi ere, dirulaguntzen zenbatekoek ez dute gainditzen ahalko jardueraren defizita, ez eta 5.3 oinarriak ezarritako muga ere.

Hori egin ondoren ez bada aurrekontu erabilgarria agortu, geratzen den saldoa proportzionalki banatuko da, defizit egiaztatu eta onartuaren zenbatekora eta 5.3 oinarrian ezarritako dirulaguntzaren mugara iristen ez diren eskaeren artean.

Edonola ere, oraindik ere kreditu erabilgarririk bada multzoetako edozeinetan, erabilgarri dagoen kopurua beste multzoen artean banatuko da, proportzioan, 5.3 oinarrian multzo bakoitzari esleitutako zenbatekoaren arabera.

Justifikazioan onartutako diruz laguntzeko moduko gastua eskabidean onartutako diruz laguntzeko moduko gastuak baino txikiagoa baldin bada, ordaindu beharreko zenbatekoa murriztuko da, zer portzentajetan murriztu den justifikazioa hasierako aurrekontuarekiko, horrenbeste.

Iragarkiaren kodea: F2406002