94. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 8a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IGANTZI

Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja ematea

Dagokion jakinarazpena egin ezin izan denez, espedientearen hasiera Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, interesdunak iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita 15 egun balioduneko epean, Igantziko Biztanleen Udal Erroldan behar bezala inskribatuta dagoela egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen agiri eta egiaztagiri guztiak alegatu eta aurkeztu ahal izan ditzan, edo errolda-egoera erregularizatu dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 15. artikuluan eta Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamenduaren 54.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta udal honi helbidearen edo egungo bizilekuaren udalerriaren aldaketaren berri emanez.

Ezarritako epea igaro eta egoki iritzitako alegaziorik eta dokumentaziorik aurkeztu ez bada, alde batetik, udalerri horretako biztanleen erroldan erregistratuko da baja, eta, bertzetik, aplikatu beharreko zehapenei dagozkien jarduketak egin ahal izanen dira, lehen aipatutako Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamenduaren 107. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea amaitzen duena, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan edo Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilaren barruan.

Igantzin, 2024ko apirilaren 23an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

ESPEDIENTEEN ERLAZIOA

ESPEDIENTEA

DATA

NAN/AIZ/PASAPORTEA

HELBIDEA

15/2024 AE

2024/02/05

09754588N

LATSAGA KARRIKA, 2 (IGANTZI)

Iragarkiaren kodea: L2406535