2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Aditzera ematen da ezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen bulegoetan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Hori guztia, bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Nafarroako Errege Bardeen mugarte administratiboa.
Tuteran, 2024ko martxoaren 9an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2406575