2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUFIAKO KONTZEJUA
Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea
Zufiako Kontzejuak 2024ko urtarrilaren 29ko bilkuran erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea dutenek eska dezaten laborantzako herri-lurzatien herritarrendako adjudikazioa. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, aipatzen direnak uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Zufian, 2024ko apirilaren 21ean.–Kontzejuko burua, Beñat Miñano Amigorena.
Iragarkiaren kodea: L2406431