2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hostala
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Bardeneras SL.
Jarduera: hostala.
Kokapena: Ebro kalea 7. 2. poligonoa, 824. lurzatia.
Valtierran, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2406390