2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Landa finken enkantea
Tuterako Udalaren derrigorrezko diru-bilketan bideratutako premiamendu-prozeduran, udal diruzainak landa finka batzuk enkante bidez saltzea erabaki zuen. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofizialeko Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da, eta landa finkak jarraian adieraziko dira.
Iragarki hau argitara ematen da Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdun izan daitezkeenei jarraian adieraziko dena helarazten zaie, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 135. artikuluan xedatuarekin.
1.–Enkante elektronikoaren iragarkiaren erreferentzia-zenbakia 00001 da, SUB-RC-24-3150000100001 da Estatuko Aldizkari Ofizialaren enkantearen identifikatzailea, eta Enkanteen Atariko helbide elektronikoa hau da: http://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-315000000100001
2.–Enkantea aurreko helbide elektronikoan adierazitako egunean hasiko da, eta irekiko da enkantearen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita lau ordura. Enkantea ireki ondoren, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira Enkanteen Atarian, hura ireki eta hogei egun naturaleko epean, eta ez da itxiko azken eskaintza egiten denetik ordubete igaro arte. Eskaintzak egin ahal izateko, interesdunek alta emanda egon beharko dute sistemaren erabiltzaile gisa, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean onartutako nortasuna egiaztatzeko bitarteko elektronikoren baten bidez sartu beharko dute bertara. Sisteman alta emateko, Enkanteen Atarian egiten ahalko da, Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziak onartutako identifikazio-bitarteko elektroniko bat erabiliz.
3.–Enkantea bertan behera utziko da ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurreko edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurreko edozein unetan, erreklamatutako zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.
4.–Enkantean parte hartu ahal izateko, eskaintzen den ondasunaren edo lotearen enkante-tasaren ehuneko 5eko gordailua eratu beharko dute lizitatzaileek, eta ohartarazten zaie adjudikaziodunek errematearen prezioa ordaintzen ez badute, gordailu hori zorra kitatzeko erabiliko dela, hargatik eragotzi gabe izan ditzakeen erantzukizunak, adjudikazioaren eraginkortasunik ezak gordailuaren zenbatekoaren gainetik eragindako kalte handiagoengatik.
5.–Jabetza Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinak direnez, lizitatzaileek ez dute espedientean jasotako jabetza-tituluak baino eskatzeko eskubiderik izanen.
6.–Ondasun bakoitzerako zehazten den enkante-tasan ez dira sartzen enkantean jarritako ondasunen eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak. Eskualdatzearen ondoriozko gastu eta zerga guztiak, geroko kargak ezerezteko agindua erregistroan inskribatzetik eratorritakoak barne, adjudikaziodunaren kontura izanen dira.
7.–Adjudikaziodunak, ondasunaren edo lotearen adjudikazioa jakinarazi eta hurrengo hamabost egunean, ordaindu beharko du eratutako gordailuaren eta adjudikazioaren pezioaren arteko aldea, eta ordainketa salmenta-eskritura publikoa egilesten den egun berean egiteko aukera egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko diru-bilketako erregelamenduaren 140.1 artikuluan ezarritako baldintzetan.
8.–Enkantearen gai diren finken gainean exekuzio honen ondoriozko enbargoa besterik ez dago.
9.–Enkantean jarri beharreko loteak:
–1. lotea:
Ureztalurra Tuterako jurisdikzioan, Traslapuente eremuan, Rio los Huertos, bi erregu eta hamabi almutekoa. Mugak: iparraldean, "río de la Parra"; hegoaldean, Felisa Lirón de Robles; ekialdean, Serapio Bordonaba, eta mendebaldean, errepidea. 8666 zenbakidun finka, 1839 liburukian, 6. folioan inskribatua. Katastrokoa: 9. poligonoa, 11. lurzatia (2.415,88 metro karratu). Hasierako prezioa: 8.480,00 euro. Gordailua: 424,00 euro.
–2. lotea
Tuterako jurisdikzioko lurra, Rio los Huertos udalerrian, bi erregu eta hamabi almutekoa. Mugak: iparraldean eta hegoaldean, Ángel Lirón de Robles; ekialdean, Pedro Clemosen seme-alabak eta Serapio Bordonaba, eta mendebaldean, errepidea. 8713 zenbakidun finka, 2506 liburukian, 200. folioan inskribatua. 9. poligonoa, 10. lurzatia, (2.415,88 metro karratu). Hasierako prezioa: 8.480,00 euro. Gordailua: 424,00 euro.
–3. lotea:
Tuterako jurisdikzioko lurra, Campo de la Mejana, hiru erregu eta zortzi almutekoa. Mugak: iparraldean, herriko bidexka; hegoaldean, Benito Iribarrenen ondorengoak; ekialdean, Carlos Casadoren alarguna, eta mendebaldean, León Guallarten ondarea. 7 zenbakidun finka, 2704 liburukian, 41. folioan inskribatua. Katastrokoa, 8. poligonoa, 689. lurzatia, 3.036,01 metro koadrokoa. Enkante-tasa: 15.400,00 euro. Gordailua: 770,00 euro.
10.–Iragarki honetan aurreikusi gabeko guztian eta "Estatuko Aldizkari Ofiziala" Estatu Agentziaren enkanteen atarian argitaratutako enkantearen baldintzetan, jarraituko zaio aplikatzekoak diren legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari.
Edozein argibide edo informazio gehiago behar izanez gero, Tuterako Udaleko Derrigorrezko Diru-bilketara deitu beharko da 948827819 telefonoan edo agenciaejecución@tudela.es helbidean.
Tuteran, 2024ko apirilaren 25ean.–Agente exekutiboa, Eduardo Goicoechea.
Iragarkiaren kodea: L2406719