2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Arropa biltegiratzea eta saltzea
Bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (martxoaren 30ko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal lizentzia eman dela:
Espediente zenbakia: 29/2023/AACC.
Sustatzailea: Almacenes Antón SL.
Jarduera: azalera handitzea (nabe berria eraiki da); horren ondorioz, arropa biltegiratzeko eta saltzeko jarduerak funtsezko aldaketa izan du.
Tokia: Udal industrialdea, 3. zeharkalea 4 (6/179/nabe berria) (6. poligonoko 387. lurzatia, 1. azpieremua, 1. unitatea).
Lizentzia eman den eguna: 2024ko apirilaren 19an
Tuteran, 2024ko apirilaren 19an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2406418