2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garaje komunitarioa, 36 etxebizitzatarako
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete daitezen 16ko 17/2020 Foru Legea (horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamendua (onetsi baitzen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).
Espediente zenbakia: 10/2024/AACC.
Sustatzailea: Jardines de Tudela SL.
Jarduera: garaje komunitarioaren jarduera ezartzea (36 etxebizitzatarako).
Kokapena: Carmen Conde idazlea kalea, 26 (sarbidea) eta 28 (izkina honekin), eta Corellako errepidea, 23, sotoa (5. poligonoa, 1781. partzela).
Tuteran, 2024ko apirilaren 18an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2406352