93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa, udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritako prezio publikoetan. Hasierako onespena

Puiuko Udalaren Osoko Bilkurak, 2024ko apirilaren 19an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Puiuko udal igerilekuen erabilera arautzen duen ordenantzan, prezio publikoen eranskinean.

Indarra duen legeriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, epe horretan interesdunek bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori igaro eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betikoa bihurtuko da hasiera batez onetsitako prezio publikoen eranskinaren aldaketa.

Puiun, 2024ko apirilaren 23an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2406485