93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna-jatetxea eraberritu eta handitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2024-871.

Titularra: Utergaiirurok SL.

Jarduera: lokal bat eraberritu eta handitzea taberna-jatetxea izateko.

Tokia: Joaquín Beunza kalea 17 bis, beheko solairua, Iruña.

Iruñean, 2024ko apirilaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2406460