2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 942. lurzatian. Behin betiko onespena
Oteitzako Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, katastroko 1. poligonoko 942. lurzatian (Oteitzako Udal Planeko hiri-lurzoruko UO25 antolamendu-unitatea). Azterketak helburu du Oteitzako Epeloa kaleko 1. zenbakiko lerrokadurak zehaztea, eta sustatzaileak María Carmen Sanz Santamaría eta Gregorio Zudaire Martínez dira.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oteitzan, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2406123