93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Martzillako Udal Planeko determinazio xehatuen aldaketa puntuala, Martzillako 5. poligonoko 331. eta 251. lurzatiak aldatzeko (BOE-librea eta librea-BOE). Behin betiko onespena

Martzillako Udaleko osoko bilkurak, 2024ko apirilaren 2an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Isabel Landa Bonetak sustatutako dokumentu hau: "Martzillako Udal Planeko determinazio xehatuak aldatzea, Martzillako 5. poligonoko 331. eta 251. lurzatiak aldatzeko (BOE-librea eta librea-BOE)".

Argitara ematen dira aipatutako espedientean jasotako hirigintza arauak, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina).

Martzillan, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406827