2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Alkatetzaren eskuordetzea, herri-lurren aprobetxamenduak (laboreak eta larre irekiak) esleitzeko prozeduran
Bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan ezarritakoarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).
Alkatetzaren apirilaren 24ko 2024-0055 Ebazpenaren bidez, alkateak berariaz eta zehazki eskuordetzen du mahaiburu izatea herri-lurren aprobetxamenduak (laboreak eta larre irekiak) adjudikatzeko prozeduran sor daitezkeen enkanteetan. Prozedura horiek 2024ko apirilaren 18ko osoko bilkurako erabakien bidez onetsi ziren, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluetan ezarriarekin (Toki Erakundeen Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen errege-dekretua).
Iratxetan (Leotz), 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2406591