2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Makineria eta mahatsondo txertoak biltegiratzea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula elektronikoan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean garatzeko Erregelamenduaren 48. artikuluan xedatutakoa (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori).
Sustatzailea: Viveros Villanueva Vides SL.
Jarduera: makineria eta mahatsondo txertoak biltegiratzea. Jarduera sailkatuaren espedientea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 14. taldeko 14.1. apartatua).
Tokia: katastroko 3. poligonoko 189. katastro-lurzatia; Leringo errepidea 57-A; Cza. de Carnicería parajea.
Larragan, 2024ko apirilaren 24an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2406581