93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Plan berezia handitzea eta aldatzea. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2005eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Lerateko Kanpinaren Plan Berezia handitzeko eta aldatzeko testu bategina, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean 2005eko ekainaren 15ean ikus-onetsia, Aritzaleku SAL sozietateak sustatuta.

Jendaurreko epean ez zen alegaziorik egin, eta, beraz, ordenantza hori behin betiko onetsi, eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Muetzen, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2406491