93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2024. urteko lan-egutegia

Goizuetako Udaleko Osoko Bilkurak, 2024ko martxoaren 26an egindako bilkuran, erabakia onartu zuen. Hona hemen erabakiaren testu osoa:

Ikusirik Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 250/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zela.

Ikusirik 168/2023 Ebazpena, azaroaren 28koa, Gizarte Ekonomiaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko tokian tokiko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Udalbatzak honako hau erabaki du aho batez:

1.–Goizuetako Udaleko langileen 2024ko lan-egutegia onartzea. Jaiegun gisa ezarriko dira, eta udal-bulegoak itxita egongo dira egun hauetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 12a: urteko zenbaketa konpentsatzeko jaieguna.

–Otsailaren 13a: Inauterietako asteartea. Tokiko jaia.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a, 17a eta 18a: herriko jaiak.

–Abuztuaren 28a: San Agustin eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Gabonak.

2.–Baliogabeak izanen dira, 2024. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta akordio honen lehenengo xedapenean adierazitako jaiegunak. Aldiz, baliozkoa kontsideratuko da epea kontatzeari buruz, otsailaren 12a eta abuztuaren 28a.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal iragarki-oholean argitaratzea, denek horren berri izan dezaten.

Goizuetan, 2024ko apirilaren 18an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2406372