2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALIPENTZU
Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa
Galipentzuko Udalak, 2024ko apirilaren 18an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen enkante publikoa egitea, ahozko posturen bidez, herri-lurretako larreen aprobetxamendua adjudikatzeko, Zabaleta, Aurino eta Valescurako bazkalekuetan.
Enkantea udaletxean eginen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 12:00etan. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean eginen da.
Adjudikazio hau arautzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea).
Galipentzun, 2024ko apirilaren 24an.–Alkate udalburua, Roberto Hernández Mateo.
Iragarkiaren kodea: L2406405