93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 24-00362 gora jotzeko errekurtsoan

ID Redes Inteligentes SAUk 24/00362 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, honako honen aurka: energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen, gasbideen eta oliobideen bidez tokiko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzeagatik edo modu berezian aprobetxatzeagatik ordaindu beharreko tasaren likidazioa. Orobat, eta zeharka, honako ordenantza honen aurka: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioen, gasbideen eta beste hidrokarburo batzuen bidez. Ordenantza hori argitaratu zen 2024ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an.

Hau argitaratzen da, eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Funesen, 2024ko apirilaren 23an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2406532