93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Indarrik gabe uztea, 2024rako, ordenantza fiskal batzuk. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2024ko otsailaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrik gabe uztea ordenantza fiskal hauek:

–1. ordenantza fiskala, arautzen duena luxuzko gastuen gaineko zerga.

–2. ordenantza fiskala, arautzen duena okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

–17. ordenantza fiskala, arautzen duena honako zerbitzu publiko hau, baita dagokion tasa ere: kontrolatzea eta antolatzea ibilgailuak aparkatzeko mugak, hiriko eremu publiko batzuetan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 5ean, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretan egindako aldaketa behin betiko onesten da, eta osorik ematen argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lizarran, 2024ko apirilaren 23an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

INDARGABETUTAKO ORDENANTZA FISKALAK

–1. ordenantza fiskala, arautzen duena luxuzko gastuen gaineko zerga.

–2. ordenantza fiskala, arautzen duena okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

–17. ordenantza fiskala, arautzen duena honako zerbitzu publiko hau, baita dagokion tasa ere: kontrolatzea eta antolatzea ibilgailuak aparkatzeko mugak, hiriko eremu publiko batzuetan.

Iragarkiaren kodea: L2406544