93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Erromesen aterpetxea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Cabrera Satorres José Ramon y Carles Aguilá Salvador Carlos sozietate irregularra.

Jarduera: aterpetxea.

Kokapena: kale Nagusia, 2 - 31153 Eneritz (2. poligonoa, 40. partzela).

Eneritzen, 2024ko apirilaren 22an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2406446