2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Objektuak eta materialak gordetzeko biltegiak
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Almacenes San Zoilo sozietate mugatua.
Jarduera: objektuak eta materialak gordetzeko biltegiak. Guztizko azalera eraikia: 500 m².
Tokia: Aragoi ibaiaren etorbidea 3, eta Barduces kalea 1.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Kasedan, 2024ko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2406459