2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Partez baliogabetzea Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena
Udal honek 2024ko otsailaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zen men egitea Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2023ko azaroaren 9an emandako 2824. Ebazpenari. Ebazpen horren bidez baietsi zen 23-965 gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiten ziona Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespenari. Hala, 8. artikuluaren bigarren paragrafoa egokitzen zaio 103/2017 Foru Dekretuari.
Horrenbestez, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan (argitaratu zen 2023ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an), 8. artikuluan,
Honela dioen tokian:
"Testu elebidunek, batez ere errotulazioari dagokionez, tamaina eta ikusgarritasun bera izango dute bi hizkuntzetan. Testua bi zutabetan dagoenean, ezkerrean, testua gaztelaniaz agertuko da, eta eskuinean, euskarazko testua; goialdean, bertikalean, testua gaztelaniaz idatziko da, eta, behealdean, testua euskaraz".
Honela behar du:
Udalak eta hark kudeatzen eta/edo kontratatzen dituen erakundeek errotulazioa ele bitan izango dute.
Testu elebidunek, batez ere errotulazioari dagokionez, tamaina eta ikusgarritasun bera izango dute bi hizkuntzetan. Testua bi zutabetan idazten bada, ezkerrean euskarazkoa eta eskuinean gaztelaniazkoa jarriko dira. Testua goitik behera idazten bada, goialdean euskarazko testua jarriko da eta behealdean gaztelaniazkoa.
Horrela, honako elementu hauek elebidunak izango dira, eta berdintasunezko tratamendua emango zaie:
–Bandoak, ediktuak, kartelak eta informazio-plakak.
–Zigiluak, tanpoiak, logotipoak, idazpuruak eta antzeko elementuak.
–Eraikin, kale eta espazio publikoen errotulazioa.
–Udaleko ibilgailuen ataleko egoitza eta bulegoen errotulazioa, langileen arropak eta uniformeak.
–Turismo-intereseko tokien seinaleztapen horizontala zein bertikala, zerbitzuen kontrola eta trafiko-adierazleak.
–Udalak herritarren eskura jartzen dituen dokumentuak eta ereduak, administrazio-prozedurei buruzko informazioa emateko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Burlatan, 2024ko apirilaren 19an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2406461