93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Prototipoak fabrikatzea, 3D inprimaketa bidez

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Wehl Green Partners SL.

Jarduera: prototipoak fabrikatzea, 3D inprimaketa bidez.

Tokia: Hego Morea industrialdeako alde berria, D kalea 9; 5. poligonoa, 1130. lurzatia; SU 2; UU 9 eta 10.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Beriainen, 2024ko apirilaren 23an.–Lehenengo alkateordea, jarduneko alkatea, Ana Isabel Llamas Montaña.

Iragarkiaren kodea: L2406542