93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Herri larreen aprobetxamenduak eskatzeko epea zabalik

Altsasuko Udalak, 2024ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamenduaren 186. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz (280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa), erabaki zuen hamabost eguneko epea irekitzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eskubidea izan uste duten familia-unitateek eska dezaten, foru dekretu horren 200. artikuluan adierazitako moduan, herri larreen aprobetxamenduaren herritarrendako zuzeneko esleipena, hamar urteko eperako.

Altsasun, 2024ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2406685