93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Enkantea, Pitillasko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko martxoaren 19an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin besterendua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01199.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200101199

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasunak:

LOTE BAKARRA.

–1. finka.

Pitillasko 1.915. finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 982. liburukia, 31. liburua, 163. folioa. IDUFIR: 31016000693494.

Deskribapena: hirikoa. Etxe zati bat eta bere eskorta, Oriente kaleko 3. zenbakian, ehun eta hogeita bederatzi metro eta hogei zentimetro karratuko azalera duena. Etxearen zati horrek aurrealdean, eskuinean, Francisco Lastiri jaunaren etxe zatia du, zeina deskribatzen ari denarekin batuta baitzegoen; ezkerraldean, Angel Sagardoy jaunaren eta Gregorio Martíncoreraren jaraunsleen etxeak; eta atzean errepidea. Beheko solairuan ukuilu bat, orategi bat, gurdiarentzako estalpe bat eta lastategi bat daude; lehen solairuan bi gela, eta bigarrenean beste bi, jabarian inskribatuta, laugarren inskripzioaren arabera...

Katastrokoa: Pitillasko baten zati da, 4. poligonoa, 32. lurzatia 1. azpiarea, 1., 2., 3. eta 4. hiri-unitateak, 360 metro koadrokoa (Oriente kalea 3). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001568350DP.

–2. finka.

Erregistrokoa: Pitillasko finka, immatrikulatu gabea. IDUFIR: ez du.

Deskribapena: hirikoa. Etxe zati bat eta bere eskorta, Oriente kaleko 3. zenbakian, ehun eta hamar metro karratuko eta hogeita bi zentimetro karratuko azalera duena. Etxearen zati horrek eskuinetik Viña Sola y Sola andreari esleitutako etxe zatia du mugakide; ezkerretik, etxearen beste zatia, Pedro Lastiri jaunari esleituko zaiona; eta atzealdetik, errepidea. Beheko solairuan, soto zati bat, eskailera, eskortaren sarrera eta eskortaren gainerako zatia daude; lehen solairuan, etxeko sarrera, jangela eta egongela bat, zeini haga kendu beharko baitzaio sarrera jangelako trenkadaren eskuinean, Pedro Lastiri jaunaren gelari emateko; bigarren solairuan, sukalde bat eta gela bat.

Katastrokoa: Pitillasko baten zati da, 4. poligonoa, 32. lurzatia, 1. azpiarea, 1., 2., 3. eta 4. hiri-unitateak, 360 metro koadrokoa (Oriente kalea 3). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001568350DP.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko apirilaren 30ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2406981