1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
952/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitara dadila "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena", Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 23an hartutako erabaki baten bidez onetsia.
Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 23an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko teknikarien eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen duena.
"NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.
Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen erabaki baten bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2024ko apirilaren 11n argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 73. zenbakian, errektoreak otsailaren 29an emandako 537/2024 Ebazpenaren bidez.
Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.
Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2024ko apirilaren 23an egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion,
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den memorian daude aldaketa horiek.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako maila bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2024ko apirilaren 23an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK. 2023. URTEKO EKITALDIA
A) Lanpostuak.
A.1) Lanpostuaren izendapena aldatzea.
–Kudeatzailetza / Ikerketa Zerbitzua / -- / Iluzt.
Lanpostu honen izendapena aldatu da:
LANPOSTU ZK. | LEHENGO IZENA | IZEN BERRIA |
501 | ILZko KUDEAKETARIA | ILUZTeko KUDEAKETARIA |
Justifikazioa: lanpostua Unitatearen izenera egokitzea, Unitatearen izena ILZ izatetik ILUZT izatera igaro baitzen.
–Kudeatzailetza / Ikerketa Zerbitzua / -- / Iluzt.
Lanpostu honen izendapena aldatu da:
LANPOSTU ZK. | LEHENGO IZENA | IZEN BERRIA |
30 | LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIALA (IKERKETA) | LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIALA |
Justifikazioa: lanpostuaren izena gainerako lanpostuetara egokitzea.
A.2) Lanaldiak aldatzea.
–Kudeatzailetza / Liburutegi Zerbitzua.
LANPOSTU ZK. | LANPOSTUA | LEHENGO LANALDIA | ORAINGO LANALDIA |
518 | OLko TEKNIKARIA (LIBURUTEGIAK) | | GOIZEZ |
Justifikazioa: lanpostu horrek ez du lanaldirik esleitua plantilla organikoan, eta, hortaz, lanaldi bat esleitu behar zaio.
A.3) Hizkuntza-eskakizuna aldatzea.
–Kudeatzailetza / Ikerketa Zerbitzua / Nazioartekotze eta Lankidetza Atala.
LANPOSTU ZK. | LANPOSTUA | LEHENGO HIZKUNTZA | ORAINGO HIZKUNTZA |
718 | OLko ADMINISTRARIA | | I–B2 |
Justifikazioa: lanpostu hori zen atal osoan hizkuntza-eskakizunik ez zuen bakarra, hura betetzen zuen pertsonak ez baitu titulazio hori, baina lanpostuaren oraingo titularrak Ingeleseko B2 maila dauka.
A.4) Lanpostuen amortizazioa.
–Kudeatzailetza / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua / Kontabilitate Atala/ - Bulegoburua (Kontabilitatea/Gastuak).
–Lanpostuaren zk.: 77.
–Maila: C/D&.
Justifikazioa: OLko kudeaketari izateko lanpostu bat sortu zen, lanpostu hori betetzen zuen pertsonak erretiroa hartu ondoren amortizatzeko asmoz. Erretiroaren ondoren, atalean aldaketak egin ziren, eta, haien arabera, une honetan ez da beharrezkoa lanpostu hori.
Iragarkiaren kodea: F2406705