93. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

62C/2024 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana; honen bidez erabakitzen da BSH Electrodomésticos España SA (Ezkirozko lantegia) enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

BSH Electrodomésticos España SA (Ezkirozko lantegia) enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa aztertu da (kode zenbakia: 31000842011998); erregistro honetan sartu zen 2023ko ekainaren 28an, 2023ko ekainaren 22an enpresaren eta sindikatuen ordezkaritzek sinatu ondoren.

Zuzentzeko eskaera egin zen 2023ko uztailaren 19an, eta enpresak 2024ko martxoaren 11n aurkeztu zituen zuzenketak, atzemandako akats guztiak konponduta.

Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuarekin lotuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea BSH Electrodomésticos España SA (Ezkirozko lantegia) enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31000842011998).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezaten.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

BSH ELECTRODOMÉSTICOS ESPAÑA SA ENPRESAREN EZKIROZKO LANTOKIKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

1.–HITZAURREA.

2.–BALDINTZA OROKORRAK.

2.1. Xedea.

2.2. Lurralde eremua eta eremu funtzionala.

2.3. Langile eremua.

2.4. Denbora eremua.

2.5. Luzapena.

2.6. Salaketa.

2.7. Baldintzak aldatzea.

2.8. Akordio osagarriak.

2.9. Hitzarmenaren batasuna.

2.10. Konpentsazioa.

2.11. Xurgapena.

2.12. Berme pertsonalak (ad personam aitorpena).

2.13. Batzorde paritarioa.

2.14. Zuzenbide osagarria.

2.15. Hitzarmeneko baldintzak ez aplikatzea, berrikustea eta Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegia.

2.16. 2016-2021 aldirako betebeharren klausulak.

3.–ZUZENDARITZAREN AHALMENAK.

4.–PRODUKZIO AKORDIOA.

4.1. Baldintza kolektiboa.

4.2. Baldintza kolektiboa.

4.3. Funtzionamendua.

4.4. Metodoak eta denborak.

5.–MUGIKORTASUNA.

5.1. Funtzionala.

5.2. Joan-etorriak.

5.3. Lekualdatzeak.

6.–ENPLEGU POLITIKA.

6.1. Kontratazioa.

6.1.1. Obra eta zerbitzu kontratua.

6.1.2. Behin-behineko kontratua.

6.1.3. Bitarteko kontratua.

6.1.4. Lanaldi partzialeko kontratua.

6.1.5. Aldizkako langile finkoen kontratuak.

6.1.6. Beste batzuk.

6.1.7. Plantillaren zehaztapena.

6.2. Probaldia.

6.3. Lana uzteko aurreabisua.

6.4. Eszedentziak.

6.5. Erretiroa. Erretiro partziala eta errelebo kontratua.

7.–SAILKAPEN PROFESIONALA.

8.–LANGILEEN ARAUBIDEA.

8.1. Baimenak eta lizentziak.

8.2. Hutsik ez eginaren saria.

9.–LANEKO BALDINTZAK.

9.1. Urteko lanaldia, ordu kopurua eta malgutasuna.

9.2. Txanden araubidea eta lan ordutegiak.

9.3. Malgutasuna.

9.3.A) Egutegi malgutasuna.

9,3.B) Lanaldi malgutasuna.

9.4. Atsedenaldiak.

9.5. Laugarren txanda.

9.6. Asteburuko txanda.

9.7. Oporrak.

9.8. Lan egutegia.

9.9. Aparteko orduak.

10.–ORDAINSARIAK.

10.1. Ordainsariari buruzko printzipio orokorrak.

10.2. Soldata kontzeptuak.

10.3. Soldata igoera.

11.–HOBEKUNTZA SOZIALAK.

11.1. Bizi eta istripu aseguru kolektiboa.

11.2. Eritasun eta istripuko aldi bateko ezintasuneko prestazioaren hobekuntza.

11.3. Beren ohiko lanbiderako aldi bateko ezintasuna duten langileak.

11.4. Katalogoko aparatuen salmenta.

11.5. Prestakuntza.

12.–ESKUBIDE SINDIKALAK.

13.–LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA.

13.1. Prebentzioko ordezkariak.

13.2. Segurtasun eta Osasun Batzordeak.

14.–INGURUMENA.

15.–PUNTUALTASUNA.

16.–DIZIPLINA ARAUBIDEA

17.–BERDINTASUN PLANA.

ERANSKINAK

I.–Hitzarmeneko baldintza ekonomikoetatik salbuetsitako lanpostuen zerrenda.

II.–Ad personam dokumentuaren azken xedapena.

III.–Soldata taulak.

IV.–2022ko lan egutegia.

V.–Lantegiko berdintasun plana eta laneko jazarpen protokoloa.

VI.–Lanbide sailkapen berriaren eranskina.

VII.–Baimenak aplikatzeko irizpide judizialen eranskina.

VIII.–Errotazio Planaren eranskina.

1.–HITZAURREA

2016 eta 2022 bitartean, adostutako lehiakortasun itunak bete eta aplikatu dira:

–Inbertsioak: 36 milioi euro alde-aldera.

–Ekoizpenak: 3.200.000 unitate (2.750.000 hozkailu eta 450.000 ontzi-garbigailu) eta 3.800.000 unitate (3.200.000 hozkailu eta 600.000 ontzi-garbigailu) bitartean.

–Enplegu eta lanaldi betebeharrak bete dira, inolako doikuntzarik egin beharrik gabe.

–Hitzarmenaren indarraldi berrirako, helburua da lortutako egonkortasunari eta lehiakortasunari eustea eta, beraz, hitzarmenean jasotzen diren baldintza nagusiei jarraipena ematea.

Indarrean jarraituko dute aurreko hitzarmen kolektiboen hitzaurreetan behin eta berriz jaso diren balioak, horiek baitira Ezkirozko lantegirako jarduketaren funtsezko ildoa, alegia:

"Bezeroa gogobetetzeak izan behar du lanaren funtsezko helburua, ikuspegi bikoitz batetik, hau da, produktu eta zerbitzu ezin-hobeak, kostu lehiakor batean. Helburu hori lortzen bada, posizio hobean egonen da BSH ELECTRODOMESTICOS SA, eta langile guztien baldintzak bermatu eta hobetzen ahalko dira.

Hori guztia lortzeko, beharrezkoa da zuzendaritzaren, ordezkarien eta langileen artean konfiantza, lankidetza eta errespetuzko lan giroa egotea. Izan ere, giro horretan,

–Arazoak konpontzeko modua elkarrizketa izanen da, eta enpresaren barruan lan gatazkak konpontzeko prozedurak nahiz horretarako beharrezkoak diren formula arrunt guztiak aplika daitezela sustatuko da.

–Gauzak ongi egiteko behar den prestakuntza lortzeko motibazio egokia landuko da, lana antolatzeko modu berriei begiratuz, oinarritzat hartuta, besteak beste, malgutasunean, kalitatean, erantzuteko ahalmenean, eta abarretan, eta lehentasun berezia emanez langileen segurtasunari eta osasunari, izan ere, prebentzioaren ikuspegitik, enpresaren jarduera esparru guztietan integratu behar da jardunbide hori, maila guztietako langileen inplikazioarekin.

–Langile guztiek, ezarritako komunikazio bideen bidez, hartuko dute parte unean-unean enpresaren etorkizuna eratzen duten proiektu eta planetan, beren jardueraren esparruan, eta gizartearekiko ditugun betekizunak errespetatuz (ingurumena)."

–Etengabeko hobekuntzarako konpromisoak ezarriko dira, garapen jasangarriaren arloko helburuak lortzeari dagokionez, industria jarduera ingurunearen kontserbazioarekin egokituz eta harmonizatuz, enpresako maila guztien zuzeneko parte-hartzearekin.

Beste alde batetik, Ezkirozko lantegiko jarduerari dagokion industria sektoreak gaur egun dituen ezaugarriengatik, egunero-egunero beharrezkoa izaten da etengabeko aldaketei aurre egitea, bai produktu ereduei dagokienez, bai antolaketa metodoei dagokienez, bai agente guztien atxikipenari dagokionez ere, ezinbestekoa baita merkatuetan dugun posizioari eutsiko dioten proiektuak egiteko; aitortu behar da prestakuntzak pertsonen garapen pertsonalerako eta lanbide garapenerako duen balioa; optimizatu behar da eskuratu diren gaitasunen erabilera, horri esker lortuko baita lan prozesuen ondoriozko beharrizanetara etengabe moldatzea eta lehenago aipatu diren antolaketa eta teknologia arloko aldaketetara egokitzea. Proiektu horien oinarriak hauek izan behar dira, funtsean:

Konpainiaren aldetik:

1.–Garapenerako beharrezkoak diren inbertsioak egitea.

2.–Enplegu maila egokia izatea.

Langileen aldetik:

1.–Laneko giro onari eustea, horri esker harremanak egonkorrak eta harmoniatsuak direlako eta gure bezeroei eta akziodunei konfiantza ematen zaielako.

2.–Lana merkatuaren premia berrien arabera antolatzen laguntzea.

2.–BALDINTZA OROKORRAK

Hitzarmena Negoziatzeko Batzordean parte hartu dute:

Jorge Monllor, Jesús Fernández, Adolfo Labari eta Joaquín Lasheras, BSH Electrodomésticos España SA enpresaren zuzendaritzaren ordezkari gisa, Ezkirozko lantokian.

UGTren aldetik: Miguel Angel Franco Fernandez, Tanja Maier, Xabier Tejero Baile, Victor Claramunt Farre, Sara El busto Garcia; CCOOren aldetik: Rafael Sojo Zubiri, Iñaki Sagastibelza Beraza; SOLIDARIren aldetik: Ivan Celaya García; ATISS-en aldetik: Roberto Erro Goñi, Antonio García Jimenez; LABen aldetik: Juan Jose Hermoso de Mendoza San Juan, Sergio Ayucar Berruete; ELAren aldetik: Luis Mutilva Monreal; denak Enpresa Batzordeko kideak eta BSH Electrodomésticos España SA enpresak Ezkirozko lantokian dituen langileen ordezkari gisa, hitzarmen hau adostu dute bi aldeek gehiengoz.

2.1. Xedea.

Hitzarmen honen bidez, BSH ELECTRODOMÉSTICOS ESPAÑA SA (aurrerantzean BSH) enpresaren eta horren alor guztien barnean geratzen diren langileen arteko lan baldintzak arautzen dira, eta, aplikatzerako orduan, lehentasuna izanen du lan arloko gainerako arauen gainetik.

2.2. Lurralde eremua eta eremu funtzionala.

Hitzarmena aplikatuko zaie BSH enpresan etxetresna elektrikoak fabrikatu eta garatzeko Ezkirozko lantokian beren zerbitzuak ematen dituzten langileei. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, Ezkirozko plantilla osatuko dute edozein jardueratan Ezkirotzen kokatutako lantokian beren zerbitzuak ematen dituzten enplegatu guztiek.

2.3. Langile eremua.

Hitzarmen honek plantillako langile guztiengan du eragina, zein diren ere haien taldea eta maila, ondorio guztietarako; honen baldintza ekonomietatik salbuetsita geratzen dira, banan-banan itunduko direlako, honako hauek:

–1., 2., 3. eta 4. lanbide taldeetako langileak, «salbuetsitako» lanpostu izendatutako lanpostuak betetzen dituztenak (horien baldintza ekonomikoak banan-banan itunduko dira, unean-unean BSH taldean indarrean dagoen konpentsazio sistemaren arabera). Alabaina, langile horien gutxieneko soldata bermatua izanen da, modu globalean, hitzarmen kolektiboko langileen soldata tauletako 4 C taldearen soldataren baliokidea.

–5. lanbide taldeko «salbuetsitako» lanpostuak direlakoak betetzen dituzten langileak, horien baldintza ekonomikoak ere aipatutako sistemaren arabera itunduko baitira banan-banan. 5. taldea izanen da sarrerako ohiko lanbide taldea teknikari edo tituludunen kolektiboarentzat. Edonola ere, horrela adostutako soldata baldintzak ez dira inoiz izanen hitzarmeneko langileen soldata taulako 5 E taldeko langileen soldata finkoak baino txikiagoak.

Hitzarmeneko baldintza ekonomikoetatik salbuetsitako lanpostuen zerrenda jaso da hitzarmen kolektiboaren I. eranskinean; borondatezkoa da baldintza ekonomikoetatik salbuetsitako lanpostuen sistema hori onartzea lanpostu horietan ari diren langileentzat.

–Zuzenean ukitutako alderdien artean berariaz adostu litekeen beste salbuespen oro.

2.4. Denbora eremua.

Aldeek adostuta, hitzarmen kolektiboak indarra izanen du 2022ko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra arte, ukatu gabe, data jakin batera arteko atzeraeraginez aplikatzen ahalko direla zenbait klausulatako baldintzak, berariaz hala jasotzen badute.

2.5. Luzapena.

Salaketarik ez bada, hurrengo artikuluan aipatzen diren baldintzei jarraikiz, lan hitzarmena urtetik urtera luzatuko da, baldintza berberetan.

2.6. Salaketa.

Hitzarmena epe barruan eta forman salatuta, eta indarraldia bukaturik, behin-behinekoz aplikatuko da, harik eta ordezko beste akordio bat egin arte, edo bi aldeak behartzen dituen arbitrajea edo ebazpena eman arte.

Bi aldeek, enpresak, zuzendaritza organoen bidez, eta langileek, beren ordezkarien gehiengoaren erabakiz, lan hitzarmena salatzen ahalko dute, indarraldia amaitu aurretik gutxienez hiru hileko epe batean, edo, kasua bada, arauzko luzapena amaitu baino gutxienez ere hiru hilabete lehenago. Salaketa idazkia, negoziazioa bultzatzen duena, erakunde eskudunean aurkeztuko da eta beste alderdiari ere helaraziko zaio, negoziazioaren xede diren gaiak zehazki adierazita; horren inguruan hartutako erabakiaren ziurtagiria ere gehituko zaio.

Hilabete batean, gehienez ere, jakinarazpena jasotzen denetik aurrera, negoziazio batzordea eratuko da, eta negoziazioak hasiko dira.

2.7. Baldintzak aldatzea.

Hitzarmen kolektibo honek indarra hartzearekin, bertan ezarritako lan baldintzek ordura arte indarrean egon direnak ordeztuko dituzte.

2.8. Akordio osagarriak.

Hitzarmen hau indarrean den bitartean bi ordezkaritzek formaren zuzenketei, aurreikusi gabeko hobekuntzei eta, oro har, itundutako gaiei buruzko akordioak lortzen badituzte, espresuki hitzartzen da akordio horiek hitzarmenaren eranskinetan jasoko direla, betiere izapide ofiziala egin eta lan arloko agintaritzak horren berri izan ondotik.

2.9. Hitzarmenaren batasuna.

Lan hitzarmen hau onesteko, testu osoan hitzartutako guztia hartu da kontuan, osotasun banaezina baita, eta, zuzen aplikatzeko, orokorrean eta banakoei begira jokatuko da, baina, betiere, langile bakoitzari begira, zein bere maila eta talde profesionalean.

Baldintza bakoitzaren balio eta aplikagarritasun osoa edo partziala baldintza multzoaren balioaren eta aplikagarritasunaren araberakoa da. Beraz, etorkizunean hemen jasotako baldintzaren bat eraginik gabe geratzen bada, osorik edo partez, deuseztasuna, baliogabetzea, errebokazioa edo beste edozein arrazoi dela-eta, baldintza guztiak eta haien ondoriozko jarduketak eraginkortasunik gabe geratuko dira, eta horrek ondorioak izanen ditu indarraldiaren hasieratik.

Horri dagokionez, abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretua indarrean sartzeak (eta Parlamentuan dagokion izapidearen ondoren hura baliozkotzeko arauak):

1. Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 84.2 artikulua aldatu du, eta kendu du enpresa hitzarmena aplikatzeko lehentasuna, honi dagokionez: "Oinarrizko soldataren eta soldata osagarrien zenbatekoak, enpresaren egoerari eta emaitzei lotutakoak barne".

2. Seigarren xedapen iragankorrean xedatu du:

"Arau honetan aurreikusitako Langileen Estatutuaren 84. artikuluko aldaketaren aplikazio iragankorra.

1. 84.1 artikuluan ezarritako aplikazio lehentasunaren kalterik gabe, errege lege-dekretu honen 2. apartatuan egindako aldaketa aplikatzen ahalko zaie berau indarrean jarri aurretik sinatu eta erregistroan aurkeztu diren edo argitaratu diren hitzarmen kolektiboei, baldin eta hitzarmen horiek beren indarraldia amaitzen badute eta, gehienez ere, errege lege-dekretu hau indarrean sartu eta urtebeteko epean.

2. Langileen Estatutuaren 84. artikuluan egindako aldaketen ondorioz ez dira konpentsatzen, xurgatzen edo desagertzen ahalko langileek lehendik zituzten eskubideak edo baldintzak, hemen jasotakoak baino onuragarriagoak baziren.

3. Arau honen bidez Langileen Estatutuaren 84. artikuluan egindako aldaketetara egokitu beharko dira testu konbentzionalak, sei hilabeteko epean, aldaketa horiek eremu konbentzional zehatz batean aplikatu ondoren, xedapen honen lehenengo paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorriz."

Egokitzapen horren ondorioz, hitzarmen honetan soldatei buruzkoak diren artikuluak, dena delako prozesuaren ondorioz, erabat edo hein batean edo partzialki aldatzen badira, deuseztasuna, baliogabetzea, ez aplikatzea, errebokazioa edo beste edozein arrazoi argudiatuta, hitzarmen honen indarraldirako jasotako soldaten eta horien zenbatekoen eraginkortasunik eza eta aplikaziorik eza gertatuko da, eta aplikagarriak izanen diren goragoko mailako hitzarmen kolektiboetan jasotakoak aplikatuko dira.

Aurrekoa gorabehera, hitzarmen hau aplikatu ondoren, bertan itundutako zenbatekoak azkenean aplikatzekoa izanen den goragoko eremuko hitzarmen kolektibo horretan ezarritakoak baino handiagoak badira, alde hori, baldintza onuragarriagoa denez, langile bakoitzaren osagarri pertsonalera eramanen da. Soldata desberdintasunen berrikuspen horiek urtero eginen dira, egokitzapena gertatzen denetik 2027ra bitartean, azken hori barne. Osagarri pertsonalaren kontzeptu hori mantenduko da, hemen aipatutako 32/2021 Errege Lege Dekretuaren arauak aplikatzearen ondorioz beharrezkoa den egokitzapenerako beharrezko kontzeptu gisa.

Edozein kontzeptutan, maila goragoko legezko xedapen baten bidez, itundutakoak baino baldintza hobeak ezarriz gero, orokorrean hartuko dira aintzat eta urte osoko kontuan, eta langilearentzako onuragarrienak direnak aplikatuko dira.

2.10. Konpentsazioa.

Itundutako baldintzak osorik konpentsatzen dira lehendik indarra zuten baldintzekin, legeak, jurisprudentziak, hitzarmen kolektiboek, era guztietako itunek, banakako kontratuek, herri, eskualde, erregio edo erkidegoko usadio eta ohiturek edo bestelako arrazoiek hala agintzen badute.

Arlo ekonomikoan, hitzarmena kasu zehatz bakoitzari aplikatzeko unean, itundutakoari jarraituko zaio, alde batera utziz aurreko soldata kontzeptuak, haien zenbatekoa eta arauketa.

2.11. Xurgapena.

Ordainketaren kontzeptu guztietan edo batzuetan aldaketa ekonomikoa dakarten legezko xedapenek edo itunak edo maila goragoko Hitzarmenak eragin praktikoa izateko, urte osoko kontuan hartu beharko dira aintzat eta Hitzarmenaren aurretik indarra zutenei gehituta haren maila guztirakoa gainditu beharko dute. Bestela, xurgatutzat joko dira.

2.12. Berme pertsonalak (ad personam aitorpena).

Dauden bezala errespetatuko dira, lortutako eskubide gisa, hitzarmenaren eraginpeko langile bakoitzak dituen baldintzak, hitzarmenean guztientzat ezarritakoak baino hobeak badira.

Eskubide horiek «Ad personam aitorpena» izeneko dokumentuan jasota daude, han jasotzen baitira ukitutako gai guztiei buruzko banako baldintzak, eta bermatu egiten dira. Era berean, lortutako zenbatekoak ez dira ez xurgatzen ez konpentsatzen ahalko ere, eta bi aldeek ezarritako soldata igoerak izanen dituzte.

II. ERANSKIN gisa erantsi da baldintza horiek jasotzen dituen "ad personam" dokumentua.

2.13. Batzorde Paritarioa.

Hitzarmen hau aplikatu eta interpretatzekoan sortzen ahal diren desadostasunak ebazteko, hitzarmenaren batzorde paritarioa ezartzen da, kide hauek osatuta: hitzarmen kolektibo hau sinatu duten sindikatuetako ordezkari bana eta beste horrenbeste batzordekide zuzendaritzaren izenean.

Batzorde paritarioak esku hartu behar du, nahitaez, aldeek jurisdikzio eskudunera jo aurretik.

Hitzarmen honen akordio osagarriak hartzeko, beste batzorde paritario bat ezartzen da, kide hauek osatuta: enpresak izendatutako batzordekideak eta langileen ordezkariek izendatutakoak, enpresa batzordean ordezkatuta dauden sindikatuen artetik.

Bi alderdietako gehiengoaren botoez hartutako erabaki edo ebazpenak lotesleak izanen dira alderdi horientzat.

Alderdietako batek eskatzen duenean bilduko da batzorde paritarioa. Eskaria beste alderdiari helaraziko zaio, eta bertan adieraziko dira eztabaidatu beharreko gaia, horri buruz ebazteko batzordearen eskumenaren oinarri den araua edo akordioa eta beharrezkotzat jotzen den beste edozein dokumentu.

Batzordea 10 egun balioduneko epean bilduko da, gehienez ere, eta 10 egun balioduneko epean emanen du ebazpena. Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan araututako egoeren kasuan, batzorde paritarioak 7 egun balioduneko epea izanen du ebazpena emateko, hitzarmen honen 4. artikuluan aurreikusitako terminoetan. Edonola ere, bileren akta idatzi beharko da, eta bertan jasoko da adostasuna edo desadostasuna eta horren eraginpeko puntuak.

Akta idazteko gehieneko epea hamabost egun baliodunekoa da, bilera egin zen egunetik. Akta idazteko adostasuna lortzeko gehieneko epea laneko hamabost egun baliodunekoa da, aktaren lehen proposamena entregatu zenetik. Epe horiek igarotzen badira aktarik sinatu gabe, ulertuko da adostasunik ez dagoela, eta alderdiak libre izanen dira arbitrajera edo jurisdikzio eskudunera jotzeko.

2.14. Zuzenbide osagarria.

Une bakoitzean eta arlo bakoitzerako legez aplikatzekoak diren legezko arauak aplikatuko dira.

2.15. Hitzarmeneko baldintzak ez aplikatzea, berrikustea eta Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegia.

Indarrean dagoen Langileen Estatutuaren 85.3 c) artikuluan ezarritakoa betez, 82.3 artikuluan aipatutako lan baldintzak ez aplikatzeko sor daitezkeen desadostasunak konpontzeko prozedurak 82.3 artikulu horretan berean ezarritakoak izanen dira. Estatuko edo autonomia erkidegoetako lanbidearteko akordioetan ezar daitezkeen prozedurak hitzarmenaren batzorde paritarioaren barrenean egokitzen ahalko dira.

Hitzarmen hau sinatu duten alderdiek erabaki dute Nafarroako Foru Komunitateko Lan Gatazkak Auzibidetik Kanpo Ebazteko Lanbide arteko 1997ko irailaren 15eko Akordioko organora jotzea, desadostasunik badago. Organo hori 1995eko uztailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Lan Harremanei buruzko Sektorearteko Akordiotik dator.

3.–ZUZENDARITZAREN AHALMENAK

Langileen kontratazioa eta lanbide hobekuntza, haiek kaleratzea edo zehatzea, eraginkortasunari eustea, lana antolatzea, zereginak eta lanpostuak baloratzea eta lanpostuetako txandak sustatzea.

Laneko postuak eta txandak ezarri eta aldatzea, indarreko legezko xedapenetan ezarrita dagoenaren arabera.

Zuzendaritzak lanak eta lanpostuak baloratuko ditu, eta kate desberdinetako langileen artean errotazio sistema bat ezarriko du, nahitaez bete beharrekoa, karga astunenak eta erritmo zorrotzenak langile guztien artean banatzeko.

Horretarako, produkzioan ari diren langileak txandakatzeko plan bat ezarriko da nahitaez, bereziki kateetan, sekzioetan eta produktuen arabera antolatua, neurri ergonomikoak hobetzeko eta prestakuntzari eta jarrera-hezkuntzari buruzko Fisiocoaching izeneko proiektuan sakontzeko. Plan hori Segurtasun eta Osasun Batzordearen eskura jarriko da. Batzordeak segimendua eginen du errotazioak ezarri eta hobetzeko.

4.–PRODUKZIOKO AKORDIOA ETA PRIMA

Bere izenak adierazten duen moduan, prima nahitaez lotu behar da produkzio planarekin, hitzarmenaren eremu ekonomikoaren eraginpean dauden plantako langile guztiei berdin eragiten baitie plan horrek, alegia, langile horiek guztiek oro har produkzio prozesuan parte hartzen dutela ulertzen delako, zeregin diferenteak eginez parte hartzen badute ere.

Dena dela, nahitaezko errendimendua zehazteko sistema ere bada, jarduera maila batzuk lortzearen mendean dagoelako. Horrela, BSHn nagusi den MTM errendimendu sistema erabilita, ebatzi da Ezkirozko lantokiko jarduera itundua 108,10 MTM dela (120 ehundar). Hori da eska daitekeen gehieneko jarduera.

Beraz, eska daitezkeen bi baldintza betetzen ditu:

4.1. Baldintza kolektiboa.

Produkzio prozesuari lotuta dauden langileak ez ezik hitzarmenari lotuta dauden langile guztiek parte hartzen duten neurrian.

4.2. Baldintza banakakoa.

Bigarren baldintza banakakoa da, eta hori zehazteko kasu zehatz bakoitza aztertu behar da, saria jasotzeko ezinbestekoa baita langile bakoitzak itundutako jarduera maximoa egitea (108,10 MTM edo 120 ehundar); hala gertatu ezean saria jasotzeari utziko lioke, eta gainera, jarrera hori borondatezkoa eta etengabea bada, zehapena jasoko du langileak.

Hitzartutako jarduna ez lortzeagatik prima kendu aurretik, idatziz eta banan-banan ohartarazi beharko zaio langile bakoitzari prima hori kentzea zer arrazoirengatik ezarri zaion. Produkzio partearen kopiak balioko du idatzizko jakinarazpen gisa. Prozedura horri jarraitu ezean, prima kentzea baliogabetzat joko da, eta enpresak berehala itzuli beharko dio kaltetutako langileari.

4.3. Funtzionamendua.

Ordainsari kontzeptu hori produkzioaren hileko emaitzak jakin ondoren sortzen da, ondoko prozedura honi jarraituz:

1. Lehenago aipatu den jarduera itundua oinarri hartuta, prozesuetako bakoitza egituratu egiten da. Modu horretan, bere emaitzaren esanahia tresna kopuru jakin bat izanen da. Kopuru hori aldakorra izaten ahal da, prozesua osatzen duten elementu guztiak ere aldakorrak izaten ahal direlako:

–Egindako inbertsioak.

–Metodo operatiboa.

–Langile kopurua.

–Erremintak eta lanabesak.

Guztiak izaten ahal dira aldakorrak, bat izan ezik, jarduera, alegia, hori oinarri hartuta egituratu baita prozesua, ezarrita dagoen jardueraren arabera.

2. Aurrekoa kontuan hartuta, metodoen eta denboren departamentuak, lehenago aipatu diren aldagaien eta jarduera itunduaren arabera, lortu beharreko tresna kopurua zehaztuko du.

3. Eguneko gehieneko prima (%100) kalkulatzeko, hitzarmen honen III. eranskinean jasota dauden urteko guztizko kopuruak (primak eta osagarriak) zati urte horretako produkzio egun baliodunen eta opor egunen batura eginen da.

Hileko produkzio prima berezia hil horretako egun guztietako emaitzen batura izanen da.

Eguneko prima egunean produkzioko lerro eta txanda guztietan lortutakoaren batez bestekoa izanen da. Lerro eta txanda bakoitzean amaitutako etxetresnak zenbatzen dira, horien barra-kodean oinarrituta. Aurreikusitako planaren %100 lortzen bada, eguneko gehieneko prima lortuko da lerro eta txanda horretan, eta modu proportzionalean murriztuko da %85eraino. Ehuneko horretatik behera. Balio hori lortzen ez duen kate bakoitzak 0 gehituko dio eguneko batez bestekoari.

4. Ondorio horietarako, kalitate departamentuak produkzioak geldiarazten ahal ditu produkzio horiek eskatzen diren kalitate baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatzen duenean.

5. Zuzendaritzak, prozesuen edo ikasketen aldaketa esanguratsuen ondoriozko egoera berezien arabera, ez ditu ukitutako kateko produkzioak zenbatuko eguneroko batez bestekoaren ondorioetarako.

6. Opor egunetan apiril, maiatz eta ekaineko eguneroko batez bestekoa jasoko da, eta ez oporrak hartzen diren hilabeteko produkzio primaren batez bestekoa.

7. Eskatzen ahal den batez besteko jarduera lortzen ez bada, ez da zehapenik ezarriko, ekoizlearen borondateari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badaude, eta arrazoi horiek modu argi eta egiaztagarrian zehazten badira, prima txikiagoa jasotzea eragiten badu ere.

Produkzio Prima gehitzea: 2022an, soldaten tauletan 5. taldeko C mailarako ageri den produkzio primaren zenbatekoa %7,84 handituko da (5 C azpitaldean 1.925 euro arte). Gainerako mailetan, zenbatekoa tauletan bertan finkatutako proportzioan handituko da.

2023tik 2027ra bitartean, igoera hitzarmen honetan soldata tauletarako ezarritakoa izanen da.

4.4. Metodoak eta denborak.

Metodoen eta denboren departamentuak denbora berriak hartzen ahal ditu beharrezkotzat jotzen badu. Dena dela, prima kalkulatzeko oinarrizko denborak kasu hauetan soilik aldatzen ahal dira kronometraje berrien bidez:

A) Lanaren izaeran aldaketak daudenean.

B) Metodoan aldaketa garrantzitsuak egiten direnean.

C) Lanaren lehen seriean; kasu horretan, behin-behineko kontrolak egiten ahal dira, eta ondoren behin betikoak. Azken kontrol hori metodo eta kontrolen departamentuak egokitzat jotzen duenean eginen da.

Atal bakoitzean, bertan egin behar diren lan guztiei dagozkien prozesu guztien kopia bat egonen da. Prozesu horietan agertuko dira eragiketen denborak eta metodoa, fasekako denborarik ez duten produktu berrietan izan ezik.

5.–MUGIKORTASUNA

5.1. Funtzionala.

Enpresako mugikortasun funtzionala arautzeko, Langileen Estatutuko arauak daude, 39. artikulua, lan hitzarmen honetan lanbide taldeen arabera itundutako sailkapenari jarraituz.

5.2. Joan-etorriak.

Arrazoi ekonomiko, tekniko edo antolaketakoak direla-eta, enpresak gehienez ere urtebetez igortzen ahal ditu langileak ohiko bizilekutik beste herri batera, baina, soldatez gain, joan-etorrien gastuak eta hitzarmenean mantenurako ezarritako diru-kopuruak ordainduko dizkie; ostatua ere enpresaren kontura izanen da, une bakoitzean ezartzen diren baldintzetan.

Tokiz aldatzeko aginduaren aurka, haren indar betearazlea ukatu gabe, errekurtsoa jartzen ahal du langileak, jurisdikzio eskudunean.

Garaiz eman beharko zaio lantoki aldaketaren berri langileari, agindua bete behar den eguna baino lehen: lau lanegun lehenago bederen hamabost egunetarako baino gehiagorako bidaltzen denean, edo bost lanegun lehenago hiru hilabete baino gehiagorako bada.

Dirutan konpentsatzen ahal dira Langileen Estatutuaren 40. artikuluan ezarritako egunak, hiru hilabetetik gorako toki aldaketetan.

5.3. Lekualdatzeak.

Langileen Estatutuaren 40. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, langileak LEKUALDATZE GEOGRAFIKOETAN eskubide hauek izanen ditu:

–Berak eta bere familiak egindako bidaiaren %100 ordaintzea, garraiobide egokian.

–Behar dituen gauzen garraioa ordaintzea (faktura aurkeztu ondoren).

–Hileko bi soldata, kalte-ordain gisa (hileko soldata finkoa).

6.–ENPLEGU POLITIKA

6.1. Kontratazioa.

Zuzendaritzaren eskumena da lanean erabili behar diren bitartekoak zehaztea, besteren baliabideak (zerbitzu errentamenduak, langileak lagatzeko kontratuak, etab.) edo bereak aplikatuta; langile sartu berriei egin beharreko kontratuaren eredua zehaztuko da, une bakoitzeko legezko modalitateen arabera.

Aurrekoa gorabehera, eta Aldi Baterako Laneko Enpresen erabilerari dagokionez, bi aldeek erabaki dute, unean uneko indarreko legedia ez betetzea ez dakarren bitartean, Zuzendaritzak ez dituela erabiliko hitzarmen honen indarraldian, non ez diren plantillako bulegoetako langileen ordezkapenak, kanpoan diren plantillako langileak ordezten direnean, eta plantilla handitu gabe.

6.1.1. Prestakuntzarako kontratua.

Aldi bakoitzean indarra duen araudian ezarritakoari jarraituko zaio. Horri dagokionez, eta indarrean dagoen Langileen Estatutuarekin bat etorriz, praktika profesional egokia lortzeko prestakuntza kontratua sinatu duten langileak 5. taldean sartuko dira, sartzeko ohiko talde profesionala baita, teknikari edo tituludunen kolektiboarentzat. Edonola ere, horrela adostutako soldata baldintzak ez dira inoiz izanen hitzarmeneko langileen soldata taulako 5 E taldeko langileen soldata finkoak baino txikiagoak.

6.1.2. Ekoizpen gorabeherengatiko kontratua.

Gehieneko iraunaldiari dagokionez, eta produkzioaren inguruabarrengatik egindako aldi baterako kontratuei eskatzen zaien epealdiari dagokionez (iraupen jakin bateko kontratuen gainean L.E.aren 15. artikulua garatzen duen abenduaren 18ko 2720/1998 E.D. babesean egindako kontratuak), alderdiek erabaki dute Sektoreko Hitzarmenean arautzen den bezala zehaztuko dela, ordezko arautzat baitute, kontu honetan.

Gainerako baldintzak une bakoitzean indarrean dagoen legeriaren arabera aplikatuko dira. Indarra duen Langileen Estatutuaren arabera, honako hauek ezarri dira:

–Enpresaren ohiko jardueraren barruan, enplegu egonkorraren aldi baterako desorekak eragiten dituzten lan gehitze ezustekoak edo lan gorabeherak dira eskaera berriak, berreragiketak, zeregin berriak, ohi bezala planifikatutakoarekiko absentismo handiko uneak, lineak gainezka egitea. Espresuki adierazten da langile finkoen oporrak betetzeko erabil daitekeela, bai eta plantillako langile baliagarrien gorabeheren kasuetan, iraupen laburreko aldi baterako ezintasun bajengatik, baimen ordainduengatik, ordu sindikalengatik eta antzekoengatik.

–Noizbehinka gerta daitezkeen egoerak, aurreikus daitezkeenak eta iraupen mugatua dutenak (kontratuak urtean gehienez ere 90 egunez erabiltzen ahalko dira modu ez-jarraituan), honako data hauetan izanen dira: Black Friday, Hotz Kanpaina, Etxetresna Elektrikoen Dendetako merkealdiak eta produktu berriak merkaturatzeko kanpainak iragartzen direnean (aurreserieak eta serieak). Data zehatzak langileen ordezkariei jakinaraziko zaizkie.

Zuzendaritzak urte bakoitzaren hasieran jakinaraziko ditu ekoizpen plana, ekoizpen egonkorra, gorabeherengatik aurreikusi ezin diren lanak eta kontratazioak aurreikusten ahal diren laurogeita hamar eguneko datak.

6.1.3. Ordezkatze kontratua.

Bitarteko kontratuak baliatuko dira plantillako langile finkoak lanera joaten ez direnetarako, aldi baterako ezintasunak, lanaldi-murrizketak, edoskitzaroa eta lanpostua gordeta hartutako eszedentziak direla-eta, hala behar den guztietan. Aplikatu beharreko legediak emandako aukera baliatuta, lanaldi-murrizketa edo edoskitzaroa denean arrazoia, kontratua lanaldi partzialekoa izaten ahalko da.

Bitarteko berarekin bitarteko kontratu jarraituak egin daitezke, lanean ez dauden langile finkoek alta eta baja hartu ahala.

Gainerako baldintzak une bakoitzean indarrean dagoen legeriaren arabera aplikatuko dira.

6.1.4. Lanaldi partzialeko kontratua.

Lanaldi partzialeko kontratua sinatzen ahalko da iraupen mugagabean edo iraupen jakin baterako, legearen arabera kontratazio modalitate hori erabil daitekeen egoeretan.

Kontratuan azaldu beharko dira kontratatu diren eguneko, asteko, hileko edo urteko orduak, betiere egin beharreko guztizko lanaldia lanaldi osoko langile baliokide batena baino txikiagoa bada; lanaldiaren banaketa indarreko legediak negoziazio kolektiboari aitortzen dion eskumenaren arabera, eguneko lanaldi osotan edo partzialetan egiten ahalko da, hitzarmenean adostutako txanden barruan, asteburukoa barne, edo bi txandaren barruan geratzen diren denbora tarte jarraituak betetzeko (adibidez: 10: 00etatik 16:00etara).

Era berean, espresuki adostu da enpresak ordu osagarriak egiteko eskatu dezakeela, eta ordu horiek ezin daitezkeela izan kontratatutako ohiko orduen %60 baino gehiago. Ordu osagarriei buruzko hitzarmena lanaldi partzialeko kontratua izenpetzen denean edo beranduago adostu daiteke, eta berritu egin daiteke, kontratuaren indarraldia amaitu ez bada itundutako orduak egin direnean, betiere ez bada gehieneko ehunekoa gainditzen. Era berean, lanaldi partzialeko kontratu mugagabeen kasuan, adostu da enpresak edozein unetan langileari eskain diezazkiokeen borondatezko ordu osagarriak gehienez ere kontratatutako ohiko orduen %30 izanen direla.

Lanaldi partzialeko kontratu mugagabea duten langileek lehentasuna izanen dute lanbide talde bereko lanpostu hutsetarako kontratazioan, espresuki horrela eskatzen badute. Eskaera horri uko egiten bazaio, idatziz eta arrazoiak emanez jakinarazi beharko du enpresak.

Lanaldi partzialeko langileek lanaldi osokoen eskubide eta betebehar berberak dituzte. Eskubide materialak egiten duten lanaldiaren proportzioan joanen dira beti.

6.1.5. Aldizkako kontratu finkoak.

Lanaldi mugagabea duten langileak aldizkako kontratu finkora alda daitezke. Horrelakoetan, lanaldi murriztuaren 25 eguneko soldataren baliokidea den kalte-ordaina jasoko dute lan egindako urte bakoitzeko, gehienez ere murriztutako lanaldiko urtebeteko soldata. Lanaldia urritik abendura edo urtarriletik martxora murriztuko litzateke, %75eko urteko lanaldia utzita (9 hilabete). Produkzioarekin harreman zuzena duten langileek baino ezin dute eskatu kontratu mota hau.

Kontratu mota honen gainerako baldintzak une bakoitzean aplikatzekoa den legeria indardunaren araberakoak izanen dira.

Nafarroako Metalaren sektoreko hitzarmen kolektiboak bere eskumeneko kontratu finko ez-jarraituei buruzko erregulazio gisa ezartzen duenak, alde biek konpromisoa hartzen dute ekoizpen eremuan kontratu finko ez-jarraitu gehiago egin ote diren aztertzeko, zenbaki zehatz bat ezarrita.

6.1.6. Beste batzuk.

Aurreko kontratu modalitateek ez dute baztertzen kasuan-kasuan indarra duten beste modalitate batzuk erabiltzea. Era berean, legez kontratuen tipologiak aldatzen badira, horien arabera jokatuko da.

6.1.7. Plantillaren zehaztapena.

Ezkirozko zentroaren ekoizpen ezaugarriak aurreko hainbat hitzarmenetan ezarri ziren; haien arabera, fabrikako plantillaren egiturak era honetan eratuta egon behar du:

–Alde batetik, enplegu egonkor finkoa;

–Bestalde, enplegu egonkor ez-finkoa, esate baterako, erreleboko kontratuak eta iraupen luzeko ordezkapen kontratuak;

biek erantzuten diote ekoizpen egonkortuenari,

–Alde batetik, aldi baterako enplegua, merkatuaren sasoian sasoiko jardunari erantzuten diona,

–Alde batetik, aldi baterako enplegua, ekoizpenaren ustekabeko egoerei erantzuna ematen diena, esate baterako:

  • Oporren ondorioz plantilla egonkorrak dituen gorabeherak.
  • Plantilla egonkor erabilgarriaren gorabeherak, egunero izaten diren iraupen laburreko absentziak (bajak, baimenak...).
  • Jardueraren ondoriozko aldizkako gehikuntzak:
    • Merkatuaren eskaera,
    • Barneko antolaketaren ondoriozko egoerak, hala nola instalazio aldaketak, matxurak, saturazioak eta antzekoak.

Aldeek ezarritako helburua betetzeko, hots, enplegu finko eta kalitate maila bat garatzea ahalbidetuko duen ekoizpen maila egokia mantentzeko eta behin-behinekotasuna arrazoizko indizeetara murrizteko, erabaki da:

Enplegu finkoaren eta behin-behinekoaren arteko proportzioa hobetu ahal izateko, lantegiko produkzioaren beharren arabera egokituz, behin-behineko langileen kopuruaren portzentajerik egokiena Ezkirozko urteko batez besteko plantillaren %20an ezarri da. Behin-behineko langileen kopurua ezartzeko ez dira kontuan hartuko oporraldian egindako kontratuak eta bitarteko eta prestakuntzako (praktikak eta ikasketa) kontratu guztiak, urteko edozein unetan egindakoak.

Kontratazio irizpideetan kontuan hartuko da une bakoitzean indarrean dagoen legedia, hala Espainian nola Europako mailan.

Enpleguari buruzko xedapen iragankorra. Bi aldeek konpromisoa hartzen dute enplegu batzorde bat sortzeko, Nafarroako Metalaren sektoreko hitzarmen kolektibo berri baterako akordioa lortu ondoren. Bertan, hitzarmen horretan aldizkako kontratu finkoei buruzko arauketa eta lantoki honetan eragina izan dezaketen bestelako kontratazio arauketa ezarri ondoren, bereziki hauek aztertuko dira:

–Aldizkako kontratu finko gehiago egitea ekoizpen eremuan, zenbaki jakin bat zehaztuta.

–Aldizkako kontratu finkoa lanaldi osoko kontratu bihurtzeko aukera aztertzea, hitzarmenean aurreikusitako kalte-ordainari uko egin bazaio.

–Horien erabilera uztartzea erretiro partzialekin, haiei dagozkien errelebu kontratuekin eta borondatezko bajekin bateratzea.

–Enpleguaren inguruan bi aldeek lortzen ahal duten beste edozein akordio.

6.2. Probaldia.

Langileak hartu aitzin, probaldi hauek eginen dira:

–15 egun, 5. lanbide taldean daudenentzat.

–Hiru hilabete, 3. eta 4. lanbide taldeetan daudenentzat.

–Sei hilabete, 1. eta 2. lanbide taldeetan daudenentzat.

Ez dira honetarako kontuan hartuko aldi baterako ezintasuneko egoerak.

Probaldiak dirauen bitartean, edozein alderdik lan harremana etetea eskatzen ahalko du.

6.3. Lana uzteko aurreabisua.

Beren borondatez enpresatik alde egin nahi duten kontratu mugagabeko langileak behartuak daude enpresari jakinaraztera, abisurako epe hauek betez:

–1. eta 2. lanbide taldeak: 3 hilabete.

–3. lanbide taldea: hilabete.

–4. eta 5. lanbide taldeak: 15 egun.

Langileek aipatu epearekin abisu emateko betebeharra betetzen ez badute, enpresak eskubidea izanen du epeak bete bitarteko egunei dagokien zenbatekoa kasuko likidazioari kentzeko.

Ezin da kalte-ordainik eskatu aipatu etenduraren truke.

6.4. Eszedentziak.

Langileen Estatutuaren 46. artikuluko indarreko laneko araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

–BORONDATEZKO ESZEDENTZIAK oporraldietan.

Borondatezko eszedentziak eskatzen ahalko dira, egoerak horretarako bide ematen badu eta arduradun hurbilenak eta langileen arduradunak baimena ematen badute; legez ezarritakoak baino laburragoak izanen dira, eta lanpostua gordetzeko eskubidea izanen dute gehienez ere 15 asteko mugarekin, baldintza hauek betez gero,

  • Gutxieneko iraupena 2 astez.
  • Ezarritako oporraldia amaitzean edo hastean hartzea.
  • Urtebetetik gorako antzinatasuna izatea.
  • Departamentu bat berean ez aurkeztea haren funtzionamendu arrunta eragozteko adina eskaera.

6.5. Erretiroa, erretiro partziala / errelebo kontratua.

Legez nahitaezko erretiro adin bat ezartzen bada, langileek erretiroa hartu beharko dute adin horretara iritsita.

2023. urtean legezko baldintzak betetzen dituen eta oraindik erretiro partziala hartu ez duen pertsona orok erretiro partziala eska dezake, une bakoitzean ezarritako legezko baldintzetan. Kasu berri horietan, zuzendaritzak erretiro partzial hori eman beharko du, eta Ezkirozko lantokian errelebo kontratua egin beharko du. Errelebo kontratua mugagabea izanen da. Lanaldi partzialeko kontratu hori gauzatzeko lan egutegia adostuko dute langileak eta langileria departamentuak.

Legeak ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona orok eska dezake erretiro partziala 2024-2027 aldian, bere borondatez eta legeak ezarritako baldintzetan, eta enpresak erretiro partzial hori nahitaez eman beharko du. Errelebo kontratua mugagabea izanen da. Lanaldi partzialeko kontratu hori gauzatzeko lan egutegia adostuko dute langileak eta langileria departamentuak.

Produkzio arrazoiak direla-eta enplegu erregulazioko espediente bat aurkeztuz gero, kontratu modalitate hau eten eginen da, espediente hori onartzeko inguruabarrek iraun bitartean.

Errelebo kontratuari lotutako erretiro partzialeko kontratua egiten duten pertsonek jardunean (enpresarekin lan harremana duten bitartean) egonen balira bezalako eskubideak izanen dituzte, bizi eta baliaezintasun aseguruei eta etxetresna elektrikoen salmentari dagokienez.

Aurrekoa gorabehera, langileak legean ezarrita dagoenari heltzen ahalko dio, lan-bizitza luzatzeko pizgarriei dagokienez, uneoro ezartzen diren baldintzekin.

7. Lanbide sailkapena.

Talde eta mailen sistemari eutsiko zaio, bi alderdiek uste baitute hori dela egokiena Ezkirozko lantokiaren ezaugarrietarako.

LANBIDE TALDEAK.–Bost talde egin dira, hainbat jarduera jaso eta sistematizatuz, zuhur aztertu ondoren ondoko faktore hauen emaitza:

–Ezagutza eta esperientzia.

–Ekimena.

–Autonomia.

–Erantzukizuna.

–Agintea.

–Zailtasuna.

Langileak lanbide taldeetan sailkatuko dira, eta haien barrenean eginen da mugikortasun funtzionala.

Deskribatutako faktore horien arabera hainbat lanbide taldetan banatuta, salbuetsitako lanpostu deitutako lanpostuak I. eranskinean jaso dira, eta borondatezkoa da lanpostu horietan diharduten langileentzat baldintza ekonomikoen salbuespenen sistema onartzea.

4. eta 5. taldeak zenbaki ordinal baten bidez bereiziko dira, eta hainbat mailatan banatuko dira ondorio ekonomikoetarako, garapen honekin:

Lanpostuan gora egiteko irizpideak aztertu eta definituko ditu Zuzendaritzak, eta kasua iritsita aplikatuko ditu, bulegoetako eta mantentze lanetako langileentzat, hitzarmen hau sinatu eta 2 hilabeteko epean.

–1. LANBIDE TALDEA.

Talde honetako langileek zuzeneko erantzukizuna dute enpresaren arlo funtzional baten edo gehiagoren kudeaketan, edo zailtasun eta kualifikazio handieneko lan teknikoak egiten dituzte. Erabakiak hartzen dituzte edo haietan partaide dira, baita helburu jakin batzuk zehazten ere. Autonomia, ekimen eta erantzukizun handiz burutzen dituzte beren eginkizunak.

Prestakuntza: goi mailako unibertsitate titulazioa edo pareko ezagupenak, enpresak onartuak, eta/edo esperientzia sendoa bere sektore profesionalean.

Oro har, Gizarte Segurantzako kotizazio oinarrien baremoko 1. zenbakian sailkatzen dira.

–2. LANBIDE TALDEA.

Langile hauek autonomia, ekimen eta erantzukizun handiz betetzen dituzte zeregin tekniko konplexuak, helburu orokor zehaztuak dituztela, edo eduki intelektual altuko edo lagunarteko harreman ugariko zereginetan ari dira. Orobat, eginkizunak integratu, koordinatu eta gainbegiratzeko zuzeneko ardura duten langileak, arlo funtzional bateko lankide multzo baten buru direnak.

Prestakuntza: goi edo erdi mailako unibertsitate titulazioa edo pareko ezagupenak, enpresak onartuak, gehi esperientzia zabala bere sektore profesionalean.

Oro har, Gizarte Segurantzako kotizazio oinarrien baremoko 1., 2. eta 3. zenbakietako kategoriak sartuko dira.

–3. LANBIDE TALDEA.

Agintzeko erantzukizunarekin edo gabe, tarteko jarduera intelektuala eta giza harremanak eskatzen dituzten zereginetan ari diren langileak dira, zailtasun tekniko ertaineko jarraibide zehatzen esparruan, prozesuan autonomia izanik. Zeregin homogeneoak integratu, koordinatu eta gainbegiratzera behartzen duten eginkizunak dituzte, lankide talde batek betetzen dituenak, beheragoko antolaketa maila batean.

Prestakuntza: erdi mailako titulazioa, bigarren mailako teknikari espezialista eta/edo esperientzia zabala lanpostuan.

Oro har, Gizarte Segurantzako kotizazio oinarrien baremoetako 3. eta 4. zenbakietako kategoriak sartuko dira.

–4. LANBIDE TALDEA.

Lan autonomoak egiten dituzten langileak dira, ekimena izatea eta arrazoibidea erabiltzea eskatu ohi dituzten lanean aritzen direnak, eta haien gaineko erantzukizuna hartzen dutenak, beste norbaitek gainbegiratuta.

Prestakuntza: BBB, UBI, Lanbide Heziketa edo parekoa, gehi prestakuntza lanpostuan edo lanbidean lortutako ezagutzak.

Oro har, Gizarte Segurantzako kotizazio oinarrien baremoetako 4., 5., 6., 7. eta 8. zenbakietako kategoriak dira.

4. taldea hiru mailatan egituratzen da ordainsariei dagokienez: A, B eta C.

–5. LANBIDE TALDEA.

Enpresaren eskeman, kualifikazio gehiagoko profesionalen mende edo haien aginduz egiten diren lanak, gainbegiratze handiarekin, eskuarki, eta egokitzapen aldi baten ondotik. Gehienetan, ahalegin fisikoa behar izaten da.

Prestakuntza: BBB, DBH, lanbide heziketa, eskola graduatua edo parekoa, edo lanpostuan arituz lortutako ezagupenak.

Oro har, Gizarte Segurantzako kotizazio oinarrien baremoetako 5-10 bitarteko zenbakietako kategoriak dira.

5. taldea bost mailatan egituratzen da ordainsariei dagokienez: A, B, C, D eta E.

Zuzendaritzari dagokio langileak lanpostuetara, mailetara eta talde profesionaletara esleitzeko irizpideak ezartzea, muga hauekin:

A.–5. lanbide taldean C mailara iritsita, Zuzendaritzak ezin du langilea beheragoko mailetan kokatu.

B.–5. taldeko langileak "E" lansari mailan sartuko dira eta hor 24 hilabete eginen dute, gehienez; gero, "D" mailan sartuko dira beste 24 hilabeterako, gehienez. Epe hori iraganik, aipatu 5. taldeko "C" mailan sailkatuko dira, gutxienez.

C.–5. Lanbide taldeko D eta E mailetan egin beharreko denbora kontatzeko, honako hau adostu da:

1. Kontratazioa iraupen mugagabekoa denean, sartutako egunetik 48 hilabete iragan arteko denbora hartuko da kontuan, etenaldirik gabe.

2. Kontratazioa iraupen mugagabekoa ez denean, urte naturalean izandako kontratazio aldiak batuko dira.

Alabaina, langile horiek gutxieneko soldata izanen dute bermatuta, modu globalean; hitzarmen kolektiboko langileen soldata tauletako 5 C taldearen soldataren baliokidea izanen da hori.

Xedapen iragankorra. Alderdiek hitz ematen dute hitzarmen honen indarraldian egungo lanbide sailkapena egokituko dutela. Egokitzapen hori aplikatu beharreko legeria errespetatuz eginen da, eta azken helburua BSH taldeak Espainian duen lanbide sailkapenarekin bat egitea da. Egokitzapen horrek ez du soldata aldaketarik ekarriko, inori kalterik edo mesederik egin gabe. Argiago gera dadin, enpresako zuzendaritzak bere proposamena aurkeztu du, BSH enpresaren sailkapen profesionalean oinarritua, hitzarmen honen eranskin gisa.

8.–LANGILEEN ARAUBIDEA

8.1. Baimenak eta lizentziak.

BAIMEN ORDAINDUAK

ZK.

BAIMENAK HARTZEKO KASUAK

BAIMENAREN IRAUPENA

BAIMENA ERABILI ETA/EDO JUSTIFIKATZEKO ARAUBIDEA. BESTE ALDERDI BATZUK.
LEGE ZEHAZTAPENAK

EZKONTZA, JAIOTZA ETA HERIOTZA

1

Langileen ezkontza.

14 lanegun edo 20 egun natural, gertaera eragiletik aurrera hartzen bada. Beti jarraian bi aukeretan.

Gertaeratik 3 hilabetera arte har daiteke. Lizentzia hau oporrei batzen ahal zaie, batera egokitzen badira familia liburuan agertzen den egunetik zenbatuta.

1b

Izatezko bikoteen erregistroa.

15 egun natural

Gertaera eragilea sortu den unetik beretik

2

Seme-alabaren jaiotza, adopzioa edo harrera.

4 egun natural.

Unean-unean indarra duen legedia aplikatuta arautuko da prestazioa.

Unean-unean indarrean dagoen legerian aurreikusitako "Ama biologikoa ez den beste guraso bat" prestazioa jaso nahi ez duten edo jaso ezin duten langileek bakarrik hartzen ahalko dituzte egun horiek. Horietako bi erditzearen egun beretik aurrera hartu beharko dira nahitaez. Baimena jarraian hartzen ez bada, beste 2 egunak ere banaka har daitezke, baina edonola ere, erditu eta hurrengo 15 eguneko epean hartu beharko dira.

3

Ezkontidearen heriotza

9 egun natural, lizentzia eragin duen gertaeratik beretik hasita.

7 egun gehigarri, adingabeko seme-alabak badituzte.

Heriotza ziurtagiria edo eskela

Jarraian, heriotza egunetik aurrera.

Salbuespen gisa, baimenean sortutako egunak heriotzaren ondoko hilabetean hartzen ahalko dira, atzerrian hilez gero, edo autopsia egiten den egunetik, heriotza arrazoi naturalengatik ez bada. Kasu horietan, ez da sortuko ohi baino lanegun gehiago, salbuespen horretatik kanpo.

4

Guraso, seme-alaba, senide edo ezkon-gurasoen heriotza.

3 lanegun, gertaeraren datatik hasita. Beste egun bat, lantokitik 400 km baino urrunago joan behar bada.

5

Aiton-amonen, biloben, ezkon-senideen heriotza:

2 egun natural, heriotza egunetik beretik hasita. Bi egun gehiago, lantokitik 400 km baino urrunago joan behar bada.

LAGUNTZA MEDIKOA (ISTRIPUAK, ERITASUNAK ETA EBAKUNTZAK eta LAGUNTZAN JOATEA)

6 eta 7

Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailarainoko ahaide batek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria badu, ospitaleratu behar badute edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa egin behar badiote.

5 egun

Egun horiek hartzeko, medikuaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, elkargoko zenbakia, larritasunaren kalifikazioa, data eta sinadura jasoko dituena. Ez bada ziurtagiria aipatu bezala beterik aurkezten, baimena ordaindu beharrik ez dela ulertuko da, baita denbora epe egokian ez aurkeztea ere.

Ebakuntzarik gabeko ospitaleratzearen kasuan, baimen hori izateko, ospitalean 24 ordu eman beharko dira gutxienez.

Frogagiriak ospitaleratzearen hasierako eta bukaerako egunak adierazi beharko ditu, edo zentroan jarraitzen duela egiaztatzen duen agiria.

Familiakoa ez den bizikidea izanez gero, bizikidetasuna (errolda ziurtagiria) eta pertsona egiaz zaintzen duela frogatu beharko ditu. (banakako erantzukizuneko aitorpena)

Arduradun hurbilenari jakinarazi, jakin bezain laster.

8

Gizarte Segurantzako espezialisten edo handik bideratutako zentroen kontsulta medikoaren arreta, kontsulta ordutegia eta lanekoa bat datozenean.

Behar den denbora, hau da, 30 minutu Iruñerrian egiten diren joan-etorrietan eta 45 minutu kanpokoetan.

Kontsulta hori medikuntza orokorreko medikuak agindu beharko du, eta langileak aldez aurretik medikuaren agindua frogatzen duen bolantea aurkeztu beharko dio enpresari.

9

Erditu aurreko azterketa medikoak egitea eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzea, lanorduetan egin behar badira.

Behar den denbora, hau da, 30 minutu Iruñerrian egiten diren joan-etorrietan eta 45 minutu kanpokoetan.

Laguntzailearen kasuan beharrezkoa izanen da azterketaren hitzordu izenduna aurkeztea.

10

14 urtetik beherako seme-alabak mediku espezialistarenera laguntzeko, baita oinarrizko osasun laguntzako medikuarenera edo mediku espezialistarenera laguntzeko aitortutako desgaitasun bat duten eta beren kabuz molda ezin daitezkeen lehen graduko ahaideak ere.

Behar den denbora, ordu bat Iruñerrian egiten diren joan-etorrietan eta ordu bat eta laurden kanpoan.

Ez du pediatria barne hartzen, adin txikikoentzako oinarrizko laguntzako medikutzat hartzen baita.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ziurtagiria. Aitortutako desgaitasunaren kasuan.

Kontsulta hori medikuntza orokorreko medikuak preskribatzen du, eta langileak aldez aurretik aurkeztu beharko dio enpresari gaixoaren medikuaren agindua frogatzen duen bolantea.

11

Langileak eskubidea izanen du lanetik alde egiteko ezinbesteko kasuetan, beharrezkoa denean familiakoekin edo bizikideekin lotutako premiazko arrazoiengatik, gaixotasuna edo istripua dela-eta ezinbestekoa baldin bada langilea berehala haren ondoan egotea.

Langileek eskubidea izanen dute apartatu honetan azaltzen diren arrazoiengatik lanean ari ez diren orduen ordaina jasotzeko, urtean lau egun guztira.

Hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera edo, halakorik ezean, enpresaren eta langileen legezko ordezkaritzaren arteko akordioaren arabera, eta, hala badagokio, langileak lanera ez agertzeko arrazoiaren frogagiria aurkeztuz.»

BESTELAKOAK

12

Eginkizun publiko utziezin bategatik.

Behar den denbora, 30 minutu Iruñerrian eta 45 minutu kanpora joateko.

Frogagirian hitzordua nahitaezkoa dela adierazi beharko da.

Aipatu eginbeharra betetzeko, ezin bada lanorduen %20an baino gehiagoan lan egin 3 hilabetez, enpresak Langileen Estatutuaren 46.1 artikuluan araututako eszedentzian jartzen ahal du langilea.

Langile batek, eginbeharra betetzeagatik edo karguan jardun beharragatik, kalte-ordaina kobratzen badu, enpresak ordaintzen dion soldatatik deskontatuko zaio diru kopuru hori.

13

Bizilekua aldatzeagatik,

egun natural bat, erroldaz aldatzen den egunetik hasita.

Errolda ziurtagiria aurkeztu behar da. Ordu horiek hartzeko epea 30 egunekoa izanen da.

14

Azterketa edo proba ofizial arautuak. Hezkuntza Ministerioko titulu akademiko ofizialak (unibertsitarioak, erdi maila, goi maila, etab.)

Joateko behar den denbora.

Langileak frogagiri egokiaren bidez frogatu beharko du ikastetxe ofizialetan azterketa eta gaitasun probak egitera joan behar dela ikasketa edo lanbide titulua lortzeko.

Langileak gaueko txanda baimenaren aurreko egunean hasten badu, lanetik 4 orduz ateratzen ahalko da azterketa goizez egiten bada.

–Aplikatu beharreko arauak:

1. 2.a eta 14.a bitarteko baimenak, biak barne, ezin gehitu zaizkie oporrei, ez eta enpresako egutegiko jaiegunei ere. Langileak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du ordain daitezkeen egunak justifikatzeko, nahiz eta baimenaren ondotik egin, zentzuzko epe baten barruan.

2. 2., 3., 4., eta 5. baimenetan, gertakariaren egunetik aurrera esaten denean, egun horretan lan egin bada, ondoko egun naturalak kontatuko dira.

3. Hitzarmenaren eranskin gisa, baimenak aplikatzeko irizpideen agiri bat mantenduko da, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian edo hitzarmen honi buruzko beste instantzia batzuen epaietan oinarritua.

4. Ordain daitezkeen baimenetan primaren kontzeptua ordainduko da.

5. Gertaera lanean ari dela gertatuz gero, egun horretan lan egindako orduak hurrengo lehen egun naturalean hartuko dira.

6. Hitzarmenean ezarritako baimen ordainduak aplikatuko zaizkie, ezkontzako 1. zenbakia izan ezik (15 egun natural), bikote egonkorrei edo izatezko bikoteei, dagokien erregistro ofizialean ofizialki erregistraturik badaude eta formalki hala frogatzen badute.

7. Lana hobeki antolatzeko, atal honetako baimen guztiak goragoko arduradunari jakinarazi beharko zaizkio horren berri izaten den unean berean, nahiz eta aurreabisu hori ez izateak ez duen inola ere baimen hori ukatzea ekarriko.

8. Hemen jasotako baimenak aldatu eginen dira, sortzen ahal den lan araudi berriaren arabera.

GURASO BAIMENA.

Guraso baimena, Langileen Estatutuaren 48. artikulua.

8 aste bitarte, ordaindu gabeak, jarraituak edo ez-jarraituak, haurrak 8 urte bete arte.

Aste osoetan.

Lanaldi osoan edo partzialean. Partziala bada, ezin gaindituko ditu 8 aste horiek.

Ahaidetasuna justifikatzen duen familia liburuaren fotokopia.

10 egun aurretik idatziz abisatzea, ezinezkoa den kasuetan izan ezik, non adieraziko baita noiz hasi eta noiz bukatuko den baimena.

Ordaindu gabeko baimen horren kontzesioa atzeratzen ahalko da, baldin eta eskatutako gozamen-aldian langilearen departamentuan/arloan ari diren langile plantillaren %10 edo gehiago falta bada. Kasu horietan, kontzesioa hurrengo aste naturalera arte luzatzen ahalko da, non aurreikusitako absentzien portzentajea adierazitako ehunekoa baino txikiagoa izanen baita.

8.2. Bertaratze saria.

1. Hitzarmen honen baldintza ekonomikoen eraginpeko langileek 2 eguneko baimen ordaindua izanen dute dagokion urtean, aurreko urtean egun bakar batean huts egin ez badute, ez eritasunagatik ez istripuagatik, ez beste edozein arrazoirengatik ere, non ez den hitzarmen honen LIZENTZIA ORDAINDUAK atalean jasotzen diren baimen ordaingarriak, eta seme-alaben jaiotza, adopzioa edo harreragatik emandako baimenak hartu dituztelako. Aurreko urte naturalean lanera huts egindako egunak 5 lanegun edo gutxiago izan badira, egun ordaindu bateko baimena izanen dute urte horretan.

2. Hitzarmen honen baldintza ekonomikoen eraginpean ez dauden langileek (salbuetsiak), baldin eta aurreko urtean egun bakar batez huts egin ez badute, hala eritasunagatik nola istripuagatik, edo beste edozein arrazoirengatik, non ez den hitzarmen honen LIZENTZIA ORDAINDUEN atalean jasotako baimen ordaingarriak eta seme-alaben jaiotza, adopzioa edo harreragatik emandako baimenak hartu dituztela, egun bateko baimen ordaindua izanen dute urte horretan. Aurreko urte naturalean lanera huts egindako egunak 5 lanegun edo gutxiago izan badira, egun ordaindu bateko baimena izanen dute urte horretan.

Ez da baimen horretarako eskubidea galduko lanera berandu iristeagatik, zehapenik jaso ez bada, ezta legezko greba baten ondorioz lanik ez egiteagatik ere.

Langileek astebete lehenago eskatu beharko diote baimen hori nagusiari.

Horrek, oniritzia emateko, bi inguruabar hauek aztertuko ditu, batez ere:

a) Lanaren beharren arabera baimena emateko aukera izatea.

b) Bere ataleko absentismoa, arrazoi guztiak kontuan hartuta, %12tik gorakoa ez izatea.

Bi inguruabar horiek gertatuz gero, oniritzia emanda, Langileria Departamentura igorriko du tramitea. Hartu nahi diren egunak baino 24 ordu lehenago, Langileria Departamentuak baimena emanen du edo ukatuko du, langileak baldintzak betetzen dituen ala ez.

3. Baimeneko bi egun horiek elkarren segidan edo banatuta hartzen ahal dira.

4. Urtea amaitzean bi baimen egunak hartu ez duen langileari 2 lanegunetako lansariaren zenbateko osoa ordainduko zaio, eskubide hori urtero iraungitzen delako. Baimenak hartzeko aldi hori hurrengo urteko lehenengo hiruhilekora arte luzatzeko aukera ematen da.

5. Baimen horien eskaerak inprimaki berezi batean eginen dira, eta inprimaki horretan bertan onartu edo ukatuko dira. Inprimaki hori Langileria Bulegoan entregatu beharko da.

6. Egun horiek hartzen ez badira, «hutsik ez egitearen sari» gisa ordainduko dira oinarrizko soldataren eta produkzio primen kontzeptuetan.

9.–LAN BALDINTZAK

9.1. Lanaldia, ordu kopurua eta malgutasuna.

Ezkirozko lantokiko BSHko langile guztien ohiko lanaldia, urtean, egiazko 1.672 lanordukoa izanen da edo 209 lanegunekoa.

Lanaldi jarraituko txandakako lan sisteman, ogitartekoa jateko 15 minutuko atsedenaldia langilearen kontura eginen da, eta ez da egiazko lanaldiaren parte izanen, urteroko ezarritako lanaldia betetzearen ondorioetarako.

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, urteko egiazko lanaldian aldaketak izaten ahalko dira, lanaldia antolatzeko eta egutegiko soberakinen malgutasunerako eta lanaldiaren malgutasunerako neurriak aplikatzearen ondorioz, artikulu honetako 3. puntuan aipatzen baitira, bertan ezarritako mugekin. Ildo horretan, urteko egiazko lanaldia 213 lanegunera arte luzatzen ahalko da gehienez, denbora edo diru konpentsaziorik gabe, betiere 9. artikuluan urteko egutegian aurreikusitako malgutasun egunen kontura. 3. A) Hitzarmen honetakoa. Sistema hau Nafarroako metalaren sektoreko hitzarmeneko lanaldiari buruzko xedapenetan oinarritzen da.

Benetako lanaldia zenbatzeko, nolanahikoa izanik ere, langilea bere postuan izanen da hala lanaldiaren hasieran nola bukaeran.

Oro har, ohiko lanaldia ez da ezarritako egun, ordutegi eta txandetatik kanpo betetzen ahalko. Hala ere, zuzendaritzak baimena ematen ahalko du zerbitzua egun horietatik kanpo emateko, enpresaren beraren edo beste batzuen (hornitzaileak, kontratistak, etab.) ordezkariei estaldura eta babesa eman behar zaienean, lantegikoak izan gabe, gure lantegira zerbitzu eginkizunetan etortzen badira. Kasu horietan, egindako lanorduak urteko lanaldia lortzeko zenbatuko dira, "lanaldi edo ordutegi irregular" gisa erregistratuko dira, eta, egin aurretik edo ondoren, konpentsatu eginen dira, egun jakin batzuetako atsedenaldiarekin, langilearekin ados jarrita, eta, betiere, ordu horiek egindako urtearen hurrengo urteko abenduaren 31ra arte gehienez.

Beti errespetatu behar da urteko lanaldia, hitzartutako maximoa sekula gainditu gabe, baina langileak atzeratu egin dezake lanaldi irregularreko orduak hartzea, gehienez ere ordu horiek egin ziren urteko hurrengo urtearen amaiera arte.

Lanaldia erregistratzeko betebeharrari dagokionez, hau erabaki da:

–Txandakako erregimenean, ordutegi finkoekin, batez ere ekoizpen ataletan (goizeko, arratsaldeko, gaueko txandak, laugarren txandak...):

  • Lanaldiko 15 minutuko geldialdia edo ogitartekoa, norberaren beharretarako, atsedenaldi gehigarriak eta meileak edo prestakuntza, automatikoki eta modu kolektiboan erregistratuko dira, fitxatzeko sistemak bakarka erabili beharrik gabe, eta benetako lan denboratzat hartuko dira.
  • Lan denbora kontrolatzeko sisteman sartzeko erregistroaren eta Hitzarmenaren klausula honetan jasotako sarrera ordutegiaren artean igarotzen den denbora ez da lan denboratzat hartuko, ez eta klausula honetan araututako irteera ordutegiaren eta laneko denbora kontrolatzeko irteera erregistroaren artean igarotzen den denbora ere, jantziak aldatzeko eta lanpostura iritsi edo lanpostua uzteko denbora izaten baita. Horretarako, lanaldiaren erregistro sisteman ordubeteko tartea ezartzen da, lanean sartzen denetik lanean hasten den arte, eta lanpostua uzten denetik egoera horietarako irteera erregistroa egiten den arte.
  • Sistema horrek ezin ditu urratu langileen intimitaterako eskubidea, haien datu pertsonalak babestuta egoteko eskubidea eta indarreko arautegiaren arabera langileek dauzkaten eskubide digitalak.
  • Langileek eta haien legezko ordezkariek lanaldiaren erregistro guztiak izanen dituzte eskura, eskatzen dituztenean.

–Ordutegi malgu jarraitua edo zatitua (erdiko txanda) duten txanden erregimenean, atsedenaldi guztietatik langileak otordua egiteko lantokitik ateratzen den denbora bakarrik erregistratu beharko du. Langileak ez du bazkaltzeko ordu erdia erregistratuko lantokian geratzen denean. Kasu horretan, otorduko gutxieneko ordu erdia automatikoki deskontatuko da.

Azkenik, kasu guztietan eta langile guztientzat, lantokitik kanpo edo ohiko lanaldietatik kanpo egiten ahal diren gizarte, kirol, kultura, prestakuntza edo informazio jardueretan ematen ahal duten denbora, jarduera horiek enpresak sustatu, proposatu edo babestu dituenean ere, eta langileek borondatez parte hartzen badute ere, ez da lanalditzat hartuko, inolako ondoriotarako ere, eta, beraz, ez dira erregistratu beharko.

Hala ere, ekitaldiak antolatzean antolatzaile ez-boluntarioak izendatzen badira, azken horientzat, beren ordutegitik kanpo emandako denbora lanaldi irregularreko kontagailuan erregistratuko da laneko denbora gisa.

Lanaldiaren hasieran nola bukaeran, langile guztiek nahitaez bete behar dituzte laneko sarrera-irteerako erregistroak edo kontrolak (eskuzkoak, mekanikoak edo informatikoak).

–Laburbilduz:

  • Ohiko eguneko lanaldia: 8,00 ordu egiazkoak eta presentziazkoak (15 minutuko atsedenaldia barne lanaldi jarraian).
  • Ohiko asteko lanaldia: Astelehenetik ostiralera.
  • Ohiko urteko lanaldia: 209 egun (213 lanaldia luzatzeko 4 egunetan lan egiten bada), egiazko 8,00 orduko jardunaldiarekin egunean.

9.2. Txandakako erregimena eta lan ordutegiak.

Produkzioaren beharrizanak betetzearren, langileek enpresak ezarri dituen txandetako edozeinetan emanen dituzte zerbitzuak. Hona hemen txanda horiek:

  • Goizez: 06:00 - 14:00.
  • Arratsaldez: 14:00 - 22:00.
  • Gauez: 22:00 - 06:00.
  • Erreferentziako txanda nagusia: 8:25 - 16:55 (ikus ezaugarriak beherago, 30 minutuko atsedenaldia gutxienez, bazkaltzeko).

–Gaueko txanda:

Lantegia premien arabera behar bezala antolatu ahal izateko, gaueko txanda erabiliko da. Hasiera batez boluntarioei eskainiko zaie, eta kontratuetan banan-banan txanda hori ezarrita duten langileak soilik behartzen ahalko dira.

Asteleheneko lanaldi arrunta, ondorio guztietarako, aurreko igandeko 22:00etan hasiko da, igandeko 22:00etatik asteleheneko 6:00ak arteko txandarekin. Txanda hori ez da izanen hitzarmenean ezarritako 4. jaieguneko txandaren parekoa, konpentsazioaren ondorio guztietarako, ez atsedenaldirako, ez diru konpentsaziorako.

Txanda arrunta ostiraleko 22:00etan bukatuko da ondorio guztietarako.

Ostiral gauekoa laugarren txandatzat hartuko da, lanaldiaren malgutasuneko txandan izan ezik. Kasu horretan, malgutasuneko txandatzat hartuko da eta 50 euroko konpentsazioa izanen du.

–Salbuespenak:

Egoera berezietan, eta fabrikazio arrazoiengatik (antolaketa, produktu kanpaina berriak, instalazioak, materialak...) edo arrazoi sozialengatik puntualki, zuzendaritzak edo enpresa batzordeak, urte naturalean gehienez 3 aste igaro arte, gaueko txanda arrunta astelehenetan hasten ahalko du, aurreko erregulazioko denbora eta atseden konpentsazioen tratamenduarekin, betiere 10 egun lehenago jakinarazten bada.

Txanda nagusiaren malgutasuna. Malgutasuneko tarte bat ezarri da lanera sartzeko unean, bazkaltzeko orduan eta lanetik ateratzeko ordurako ere. Horrela, txanda nagusiko langileek 7:00 eta 19:00 bitartean egiten ahal dute lan, eta ordutegi finko bezala errespetatuko dira beti ordu-tarte hauek: 10:00 - 13:00, 15:00 - 16:00 eta bilera orduak.

Hori dela eta, ordu malgu horiek sartzeko, langile guztiek egin dezakete lanaldia 7:00etatik 19:00etara bitarteko gehieneko iraupenarekin. Edonola ere, 12 orduko atsedenaldia eginen da lanegun batetik bestera. 07:00 - 19:00 horretatik kanpoko orduak ez dira zenbatuko erregistro sisteman, salbu eta arduradunak espresuki baimena eta agindua ematen baditu.

Ordutegi malgua duten langileen saldo positibo edo negatiboak hurrengo bi hilabeteetan berreskuratu edo erabiltzen ahalko dira (hiruhileko batean). Hilabete batean metatutako ordutegi malguko saldo positiboa 20 ordutik gorakoa bada hurrengo hiruhilekoan erabiltzen ahalko da.

Salbuespen gisa, udan (hiru hilabete) eta jai-bezperetan ordutegi hori aldatu eginen da, eta lanaldi jarraitua egiteko ordutegia 7:00 - 15:00 edo 7:30 - 15:30 izanen da. Enpresak kontzeptu horrengatik ematen zuen dirulaguntza handitu egin da hitzarmen honetan; izan ere, lanaldia emateko eredu berrien arabera, kontziliazioaren eta zerbitzua emateko beharren arabera egokitzeko, eta lan tresna digitalen aurrerapenen ondorioz, presentziazko erregimena mantendu bada ere, gero eta gehiago murrizten ari da. Lanaldi zatituan lan egiten duten langileei enpresak 10 euro emanen dizkie eguneko, bazkarirako laguntza gisa, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gainera, astean zehar pilatutako ordu-malgutasuna astean barna erabiltzen ahalko da, 16:00etatik aurrera, edozein egunetan, eta 14:00etatik aurrera ostiraletan edo jai-bezperetan, baina horrek ez du inola ere ekarriko autobusaren ordutegiaren aldaketarik. Egun horietan udako ordutegia ere egiten ahalko da. Kasu horretan, ez da lehen aipaturiko asteko malgutasuna erabiltzen ahalko, eta bazkarirako laguntza jasotzeko eskubiderik ere ez da izanen.

Bestela ere, dagokion departamentu buruaren baimenarekin, eta departamentuaren ohiko funtzionamendua eragozten ez badu, eta langile ukitua ordeztu edo aparteko ordurik egitea eragiten ez badu, hilabetean egun bat ere hartzen ahalko da. Jarraitu beharreko prozedura Langileen Atariaren bidea izanen da.

9.3. Malgutasuna.

Birformulatu egin da malgutasun sistema, erabilerari eta gozamenari dagokienez, oinarri honetatik abiatuz: urteko malgutasuna enpresak kudeatuko du unean uneko produkzio beharren arabera, operatiba, aurreabisu eta abisuaren indarreko baldintzak betez.

Malgutasun eredu honek barne hartzen du asteko eta urteko lanaldiaren ezohiko banaketa, tresna hauekin:

9.3.A) Lanaldia luzatzeko malgutasuna.

«Lanaldia luzatzeko malgutasun» eguntzat hartuko dira urteko lan-egutegiko egunen eta hitzarmenean jasotako urteko egiazko lanaldiko egunen arteko aldea osatzen duten egunak. Operazioa egin aurretik urteko lan-egutegiari kenduko zaizkio jaiegun ofizialak, banako lanaldi industrialeko hiru egunak eta opor-egunak. Honela ezarriko dira:

–Lehiakortasunerako akordio berezia.

Horren helburu nagusia da Ezkirozko lantegiaren lehiakortasuna erraztea, hozkailuen kostuaren "gap" edo gorabeherak murrizteko, hainbat aspektutan, hala nola garapen industrialerako planak, inbertsioak eta produktu berriak sustatzea, bai eta enpleguaren egonkortasuna ere epe motz, ertain eta luzean.

Horrela, lehiakortasunerako hitzarmen honen bidez, 2017tik aurrera, urte hori barne dela, lanaldia luzatzeko lau malgutasun egun horiek egiazko lanaldi bihurtzen ahalko dira, Zuzendaritzak hala erabakirik, denbora edo diru konpentsaziorik gabe, eta horrela urteko lanaldia 213 egunera luzatuz. Denbora edo diruz konpentsatu beharrik ez izatea justifikatuta dago hitzarmen honetako soldata-tauletan jasotako zenbatekoak Nafarroako metalaren sektoreko hitzarmenekoak baino handiagoak direlako.

Beharrezkoa bada egun batean, bitan, hirutan edo lauretan lan egitea, ez zaizkio langileari itzuli beharko, eta lehiakortasunerako ezohiko lanalditzat joko dira, eta bilakaeraren berri emanen zaio malgutasuneko aholku-batzordeari urtea amaitzean.

–Malgutasuna/luzatutako lanaldiaren egutegiko aplikazioa:

1.–Uztailaren 6a lanaldia luzatzeko eguna izanen da beti, laneguna bada.

2.–Zuzendaritzak ohiko lanaldi industrialeko 2 egun erabiltzen ahalko ditu, «hitzartutako lanaldi industrial» bezala aplikatzeko. Aste Santuan, zubietan edo oporraldien ondoan jartzeko erabiliko dira.

3.–Gainerako malgutasun-egunak eta lanaldia luzatzeko egunak aplikatzeko, zuzendaritzak 7 eguneko aurreabisua emanen du. Premia handiarekin eta ezinbestez, urtean malgutasun-mota horretako 3 egun ezartzen ahalko dira, aurreabisua gutxienez aurreko laneguneko txandan emanda.

Malgutasuna honela aplikatuko da: aurreko nahiz hurrengo urteko egunak erabiltzen ahal dira, horrela, urte baten barruan aurreko urtetik geratzen diren egunak nahiz hurrengo urteari dagozkionak erabiltzen ahal dira.

Egun horiek sekzio guztietan produkzio txanda batean, bitan edo hiruretan banatzen ahal dira eta orobat, modulu, sekzio edo muntaketa kateetan aplikatzen ahalko da, baita aurreko sekzioetatik dagozkienetan ere, baina inoiz ez banaka, mantentze lanetan, bidalketen sekzioan edo bulegoetan izan ezik.

–Norberaren egunen poltsa:

Hurrengo urte naturaleko urtarrilaren 31n aurreko urtean lantegiko (*) lan egutegi kolektiboko lan egindako egunik bada, banaka, gehieneko lanaldiaren (213 egun) gainetik, lanaldi horretatik gora lan egindako egunak egutegi malgutasuneko banakako poltsara pasako dira. Poltsako egunak erabili eta metatu eginen dira hitzarmen honen iraunaldi osoan, eta gehienez ere 2027ko abenduaren 31ra arte.

(*) Egutegiaren malgutasuna asimetrikoki kontsumitu bada arlo/sekzio/planten artean, puntu hau garatzeko, egutegiko malgutasun gutxien kontsumitu duen area/zentro/planta hartuko da kontuan.

Banakako egun-poltsaren saldo positiboa inoiz ez da 10 egunetik gorakoa izanen, eta saldo negatiboa ez da 12 egun baino gehiago izanen.

Saldoa positiboa bada eta langileak egun aski baditu, aste oso bat hartzeko aukera izanen du. Saldo positiboa 9 egunetik gorakoa denean, 5 egun (astebete) hartu beharko ditu urtea amaitu aurretik. Egun horiek erabiltzeko, bertaratze-sariaren irizpide berak jarraituko dira eta ez dira oporraldietan hartzen ahalko, baina salbuespenak egiten ahalko dira, inguruabarrek horretarako aukera ematen badute.

Zuzendaritzak, urte natural berean, eta urte horretako soberako egun guztiak erabili baditu (hau da, urte horretan 209 egun baino gutxiago lan egiten bada), banakako lan-poltsa erabiltzen ahalko du jarduerarik gabeko edo atsedenaldiko egunetarako, gehienez 213tik gora lan egindako egunen baturaren pareko egun kopuru batez, gehi malgutasunez konpentsatu gabeko larunbatak, aurreko urte naturalekoak biak.

Enpresan baja hartuz gero, langilea finkoa nahiz aldi baterakoa izan, likidazio positiboa edo negatiboa eginen da (ordainketa edo deskontua).

9.3.B) Lanaldiaren malgutasuna.

–Lanaldiaren malgutasuna gorantz.

Fabrikaren beharrak direla eta, zuzendaritzak asteko lanaldia luzatzen ahalko du, lanegunak ezarriz larunbatetan, goizeko txandan, gehienez 6 larunbatetan urtean, langile bakoitzeko. Langileak borondatez onartzen badu, ez da egun mugarik egonen, produkzioko larunbat horietarako. Gaueko txandan, ostiral gauetik larunbatera eginen da.

Fabrika osoan aplikatzen ahalko da, arloka, sekzioka, muntaketa kate/moduluka edo arlo, sekzio, kate/moduluetako langile taldeen arabera, baina soilik larunbatetako ekoizpen lerroen beharrarekin zerikusia badute, eta inoiz ez banaka. Bai, banakakoa izan daiteke mantentze lanetan, bidalketetan eta bulegoetan.

Erabili ahal izateko, batzordeari jakinaraziko zaio aurretik, beharra azalduz, eta ukitutako pertsonei 10 egun natural lehenago.

  • Aplikatzeko irizpideak:
    • Larunbat goizetan ez da lan egitera behartzen ahalko banaka, 2 astez jarraian.
    • Lanaldi murriztuko langileek aukera izanen dute larunbat goizeko txanda osoak metatzeko.
    • Uztailean, abuztuan, Aste Santuan edo zubien ondoan ez dira aplikatzen ahalko, borondatezko langileentzat izan ezik.
    • Langile bakoitzak aukera izanen du hilabetean lanegun bezala ezarritako larunbatetako batean eguna libre hartzeko, horiek jakinarazten diren unean. Hala ere, behar diren lanpostuak betetzeko boluntariorik ez badago, ez da deitutakoen %15etik gorako baimenik emanen, salbu eta produkzio lerro bakarra badago. Libratzeko eskaeraren behin betiko jakinarazpena 8 egun natural lehenago eginen da.
    • Langile bakoitzak urte natural bakoitzeko larunbateko (edo ostiral gaueko) 6 txanda egin ditzake gehienez.

Benetan lan egindako larunbat goiz bakoitzeko konpentsazioa %100 izanen da denboran eta 45 euro, eta ostiral gau bakoitzeko %100 denboran eta 55 euro.

–Lanaldi malgutasuna beherantz.

Arrazoi berengatik, zuzendaritzak asteko lanaldia murrizten ahalko du, gehienez ere 6 eguneko geldialdia eginez, ahal dela astearen hasieran edo bukaeran, eta gehienez ere 6 egun urtean langile bakoitzeko.

Lanaldi murriztuko egun horiek produkzioko larunbatetan berreskuratuko dira. Zuzendaritzari dagokio horiek esleitzea.

Enpresan baja hartuz gero, langilea finkoa nahiz aldi baterakoa izan, likidazio positiboa edo negatiboa eginen da (ordainketa edo deskontua).

Fabrika osorako aplikatzen ahalko da, arlo, sekzio, kate nahiz moduluen arabera, edo sekzio, arlo, kate nahiz modulu desberdinetako edo langile taldeen arabera, baina beharrarekin zerikusia dutenak.

Erabili ahal izateko, Batzordeari jakinaraziko zaio, beharra azalduz, eta ukitutako pertsonei 7 egun natural lehenago.

Aplikatu ahal izateko, lehenbizi aplikatu beharko dira urte horretako egutegi kolektiboaren soberako egunak; gero, beherako malgutasun egun horiek, zuzendaritzak hala irizten badio eta, azkenik, urteko lehiakortasuneko 4 egunak ez aplikatzea.

–Lanaldi malgutasunaren kontagailua.

Urte naturaleko abenduaren 31n, lan egindako larunbat goizak edo ostiral gauak edo errekuperatu gabeko beherako (geldialdiko) malgutasun egunak, denboran konpentsatu gabe daudenak, lanaldiaren malgutasuneko kontagailuan metatuko dira. Kontagailu horren saldoak, gorantz edo beherantz, artikulu honetan haietako bakoitzarentzat ezartzen den bezala finkatzen ahalko dira, hitzarmen honen indarraldi osoan eta gehienez ere 2027ko abenduaren 31ra arte, baldintza hauekin:

  • Langile bakoitzak urte natural bakoitzeko larunbateko (edo ostiral gaueko) 6 txanda egin ditzake gehienez.
  • Langile bakoitzak beherako lanaldi malgutasuneko (geldialdiko) 6 txanda egiten ahalko ditu gehienez, urte natural bakoitzeko.
  • Langile bakoitzaren saldoa ezin da izan zorreko 6 egun baino gehiago (larunbateko 6 txanda zor ditu) edo soberako 6 egun baino gehiago (geratu behar du). Hau da, larunbateko txandak egin ahal izateko (gorantz), langilearen kontagailua 6tik behera jaitsi beharko da. Era berean, geratu ahal izateko (beherantz), langilearen kontagailua lehenago 6tik jaitsi beharko da.

–Malgutasun eta lehiakortasun plusa.

Hemen jasotzen den malgutasuna eta prestasuna ekonomikoki konpentsatzeko, batez ere lehiakortasun akordioak finkatu ondoren (lanaldiaren eta egutegiaren malgutasuna ez ezik, urteko 4 egun eta eguneko 2 minutu gehiago ere barne hartzen ditu), langile bakoitzak malgutasun plus finko bat jasoko du urtero, Ordainsarien 10. artikuluan ezartzen dena.

9.4. Atsedenaldiaren denborak.

Arau orokor bezala, denbora kontrolatzen zaien langileentzat, lanaldi jarraituko atseden koefizientea eta eguneko produkzio eskaria atsedenaldien murrizketa berriaren arabera egokituko dira: 9 minutuko geldialdia, 20 minutuko geldialdia (15 minutu ogitartekorako eta 5 atseden hartzeko) eta 9 minutuko geldialdia. Eguneko lanaldia 8 ordukoa izanen da, eta metodo eta denboren eskaria ere horren arabera neurtuko dira.

Alabaina, hitzarmenaren batzorde paritarioak hala adostuko balu, atseden hartzeko eta ogitartekorako geldialdiak honela banatu litezke: 10 minutu, 18 minutu (15 ogitartekorako eta 3 atseden hartzeko) eta 10 minutu.

Atsedenaldien ohiko ordutegiei eutsiko zaie (erantsitako taula) atalen edo makinen ohiko salbuespenekin.

GOIZEKO TXANDA

ARRATSALDEKO TXANDA

GAUEKO TXANDA

08:00 - 08:09

16:00 - 16:09

00:00 - 00:09

10:00 - 10:20

18:00 - 18:20

02:00 - 02:20

12:00 - 12:09

20:00 - 20:09

04:00 - 04:09

9.5. Laugarren txanda.

Enpresako sekzio eta pertsona jakin batzuentzat laugarren txanda bat ere ezarri da, eta asteburuko txandei laguntzeko ere bai, hitzarmen honen 9.6 artikuluan. Sekzio eta pertsona horiek unean-unean izendatuko dira, txanda horrek lantegi osoari eraginen ez diola argi utzita.

Laugarren txanda horren funtzionamenduaren ondorioz asteko ohiko bost lanegunak aldatu eginen dira, eta atsedenaldi horiek sekzioko arduradunekin ituntzen ahalko dira.

Larunbateko ordainsaria 104,68 eurokoa izanen da 2022rako, atseden egun gehigarriaz gain, eta hurrengo urteetarako, hitzarmenetan tauletarako itundutako igoerak.

Igandean, 115.10 euro ordainduko dira 2022rako, atseden egun gehigarriaz gain, eta hurrengo urteetarako, hitzarmenetan tauletarako itundutako igoerak.

Hasieran, laugarren txanda hori adierazi diren ataletako langile boluntarioekin eta txandaka egiten ahal da; aukera biak langile bakoitzaren lanbide kualifikazioaren mendean egonen dira, kualifikazio hori betiere enpresako arduradunen irizpidearen arabera zehaztuko dela.

Langile boluntariorik egon ezean, zuzendaritzak erabakiko du txanda hori sekzio horietako zein langilek egin behar duen nahitaez, arestian aipatu den kualifikazioaren arabera.

Apartatu honetan ezarrita dagoen konpentsazioa ez da aplikatuko malgutasun egunetan.

9.6. Asteburuko txanda.

Zuzendaritzak aukera izanen du, ezohiko arrazoiengatik eta dagokion urteko ohiko fabrikazioari eragiten ez zaion bitartean, txanda berezi bat sortzeko, hitzarmen honetan zehaztutakoez gain, batzorde paritarioari jakinarazi ondotik. Txanda horrek 1 eta 4 egun bitarteko lanaldiak izanen ditu ostiral, larunbat, igande eta astelehenetan, edozein produkzio jardueratan, eta kontratazio berriko langileek osatuko dute.

Gaur egungo plantillako langileek, kontratazio berriko langileei laguntzeko, 9.3.b malgutasun sistematik kanpo dauden larunbatetan eta igandeetan (edo ostiral gauean, gaueko txanda igande gauean hasten bada) lan egin behar badute, edozein ekoizpen jardueratan egiten ahalko dute, eta boluntarioen artean aukeratuko dira beti. Kasu horretan, 9.5 artikuluan laugarren txandarako ezarritako plusa aplikatuko zaie.

Kontratazio berriko langileek, ostiral, larunbat, igande eta asteleheneko txanda berezi horri atxikita dauden bitartean, hitzarmeneko soldata baldintza arruntak izanen dituzte, eta ez zaizkie aplikatuko laugarren txandan ezarritako plusak.

Legezko xedapen baten bidez egiazko lanorduen gutxieneko kopuru bat ezarriko balitz lanaldi partzialerako, lanaldi osoko kotizazioak eskaintzen dituen eskubide berak izateko, orduan asteburuetako txanda bereziek xedapen horretan ezartzen den gutxieneko lanaldia izanen lukete.

9.7. Oporrak eta lanaldi industriala.

9.7.1. Oporrak.

–Oporren sortzapena.

Urteko oporrak 30 egun naturalekoak izanen dira langile ororentzat. Urte naturalean sortuko dira oporrak, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, eta hala hartu beharko dira.

–Oporren sistema.

Oporrak honela finkatuko dira:

  • Hiru aste natural langile bakoitzarentzat, uztailean eta abuztuan, oporretako 3 txandatan, ekaineko eta iraileko egunak erabiltzeko aukerarekin.
    • Horretaz gain, laugarren txanda bat, 3 astekoa, oporralditik kanpo 2007-2010 aldiko hitzarmeneko irizpideekin.
  • Aste Santuan: Bi egun, ostiral santu ondoko astean hartzekoak (aste horretako jaiegunak apirilaren 15aren ondokoak direnean izan ezik, egun horiek jartzen direnean beste bi gehituko dira, jardunaldi industrial komunetik hartuak (9.3.a. art.).
    • Aste Santuaren ondoren lanaldi industrial arrunteko 2 egunak esleitzen ez badira, Zuzendaritzak egutegian esleituko ditu jaiegun, asteburu, zubi edo oporraldien ondoan.
  • Gainerako opor egunak, hogeita hamar egun natural egin arte, langileen kolektibo osoak modu jarraituan hartuko ditu abenduaren amaiera aldean.

Hasieran, arau orokor gisa, nork bere borondatez eskatzen ahalko ditu oporretako txandak, eta enpresako zuzendaritzak du eskumena haiek antolatzeko, eskatzaile kopuruen artean desoreka sortzen denean edo arazo funtzionalak daudenean.

Mantentze lan, ingeniaritza, bidalketa, bulego, eta abarretako langileen egunak, lantegiaren itxialdi komunetan zerbitzuak bermatzearren, departamentu horietako arduradunekin batera zehaztuko dira.

Oporrak hartzeko zehazten den egunean Enpresan lanean urtebete eman ez duten langileek lanean daramaten denboraren proportzioan hartuko dute oporraldia.

–Oporrak eta aldi baterako ezintasuna.

Oporraldiak bat badatoz aldi baterako ezintasun prozesuekin, unean-unean indarrean dagoen legediak xedatzen duena aplikatuko da.

–Banakako hitzarmenak.

Salbuespen gisa, borondatezko akordioak egiten ahalko dira langileen eta haien arduradun hurbilenen artean, hitzarmen honen 9. artikuluan ezarritako epeetatik kanpo opor egunak hartzeko. Hitzarmen horiek bi alderdiek justifikatu beharko dituzte.

9.7.2. Banakako lanaldia.

Zerbitzuak urte natural osoan ematen dituen langile bakoitzak hiru egun hartzen ahalko ditu (LANALDI INDUSTRIALEKO EGUNAK). Egun horiek bertaratze-saria hartzeko irizpideekin hartuko dira, eta hartu ezean ez dira ordainduko. Modu automatikoan emanen dira, aurrez justifikatuta, senide, guraso, seme-alaba, lehengusu, iloba eta ezkon-senideen ezkontzetan.

9.7.3. Ohiko lanaldi industriala.

Bi egun, 9.3.a artikuluaren arabera araututa.

9.8. Lan egutegia.

Urtero, lan egutegia prestatuko da, eta lantoki bakoitzean ikusteko moduan jarriko da, Langileen Estatutuaren 34.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Egutegi horretan zehaztuko da 9. artikuluan jasotako guztia.

Egutegia urte bakoitzeko urtarrilaren 31n ezarriko da, beranduenez, batzordearen talde bati kontsulta egin ondoren.

Egutegiak doitzeko, malgutasuneko egunen bat erabiltzen ahal da oporren txandetan.

9.1 puntuan ezarritakoaren arabera (LANALDIA, ORDU KOPURUA ETA MALGUTASUNA) egutegi eta jardunaldi malgutasunari dagozkion egunak ez dira adieraziko urteko lan-egutegian, hitzarmen honetan ezarrita dagoen arautzearen arabera urte batetik bestera aldatzen ahal direlako.

Lantegi honetan lanaldia oso baldintza berezietan banatzen denez, egutegi horretan aldaketak egin daitezke urtean zehar, 9. artikuluan ezarritakoa aplikatuz edo alderdiek hala adostuta.

9.9. Aparteko orduak.

Aparteko orduak ahalik eta gutxienetan eta salbuespenetan egitekoak direnez, ordu horiek besterik ezin den kasuetarako uztea adostu dute bi alderdiek.

Honela sailkatu dira:

–APARTEKO ORDU EZINBESTEKOAK.

–APARTEKO ORDUAK.

–APARTEKO ORDU EZINBESTEKOAK. Ezbeharrei aurrea hartzeko edo haiek konpontzeko beharrezkoak direnak, bai eta antzeko kasuetan ere, baldin eta aparteko ordu horiek ez sartzeak enpresari edo hirugarrenei kalte nabarmen eta larriak badakarzkie. Gauza bera lehengaiak galtzeko arriskua dagoenean. Nahitaezkoak izanen dira eta ez dira kontuan hartuko baimendutako orduen gehieneko kopurua kalkulatzeko.

–APARTEKO ORDUAK. Enpresak produkzioa handitzeko erabiltzen dituen orduak dira, aurreko kasuetan sailkatzen ez direnak.

Kasu horietarako, konpentsazio ekonomikoa jarraian zehaztuta agertzen den balioaren %140 edo denbora konpentsazioa izanen da.

Aparteko orduen %100aren oinarria kalkulatzeko, hainbat kontzepturen batura zati urteko lanaldiko orduak, emaitza hori izanen da. Hona hemen kontzeptu horiek:

  • Oinarrizko soldata.
  • Osagarri pertsonalak.
  • Aparteko pagak.

Langileek ezin dute inoiz ere aparteko 80 ordu baino gehiago egin; gaueko langileek ere ez, indarreko legediak ezartzen duenaren arabera.

9.10. Telelana.

Aldeek BSH enpresaren une bakoitzean indarrean dagoen telelan ez erregularrari buruzko barne-araua onesten dute. Telelan erregularra aplikatzeko, aldeek "Workinflex50" izeneko akordiora jo dute. Akordio hori Ezkirotzen aplikatuko da hitzarmen hau sinatzen denetik.

9.11. Enpresa bidaiak

Aldeek une bakoitzean indarrean dagoen BSH enpresaren barne-araua onesten dute.

10.–ORDAINSARIAK

10.1. Ordainsariari buruzko printzipio orokorrak.

Hitzarmen honetan aipatzen diren soldatako kontzeptu guztiak ordainsari gordinak dira eta haien gainean aplikatuko dira Gizarte Segurantzaren kenkariak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko konturako atxikipenak eta legez dagokion beste edozein. Hitzarmen honetan araututako diru kopuru guztiak lanaldi osoko pertsonei buruzkoak izanen dira; beraz, lanaldi murriztuak edo partzialak edo aldizkako finkoak modu proportzionalean aplikatuko dira.

10.2. Soldata kontzeptuak.

Ezkirozko lantokiko BSH Electrodomésticos España SA enpresako langileen ordainsariek bi zati izanen dituzte: soldata finko bat eta soldata aldagarri bat, jarraian zehazten diren kontzeptuek osatutakoa.

10.2.a) Lansari finkoa. Ondoko hauek osatuko dute:

1.–Oinarrizko soldata.

Denbora unitatearen araberako ordainsarien zatia da. Soldata tauletan lanbide talde bakoitzeko eta A, B, C, D eta E mailetarako ezarritako balioaren arabera ordaintzen da, hamabi paga arruntetan edo, kasua bada, 365 egunetan banaturik.

Modu berean ordaintzen dira lan gisa hartzen diren atsedenaldiak:

–Asteko atsedenaldiak eta berreskuratzen ez diren jaiegunak.

–Urteko oporrak.

–Ordaindutako absentzia justifikatuak.

–Sindikatuetako kargudunen absentziak.

–Bularra emateko denbora.

2.–Aparteko pagak.

Eskersari hauek uztailaren lehen hamabostaldian eta abenduaren bigarrenean ordainduko dira. Soldata tauletan jaso da zenbatekoa.

Eskersari horiek lan egindako denboraren proportzioan ordainduko dira, horietako bakoitza urteko seihileko naturalen arabera hainbanatuz.

Hainbanaketan ez dira kontuan hartuko absentzia hauek:

–ABE, eritasunagatik/istripuagatik.

–Ordaintzen diren absentziak.

3.–Osagarri pertsonala.

Kontzeptu honetan sartzen dira modu pertsonalean eskuratu eta finkatu diren baldintzak. Oro har, eta hitzarmenaren hitzaurrean adierazten den moduan, lan-baldintza kolektibo eta indibidualen aldaketen ondoriozkoak dira, bai eta hitzarmen honetan ezarritakoak baino altuagoak direnak ere. Argiago ulertzeko, diru kopuru hauek har ditzake barnean:

–2011ko urriaren 18a baino lehen Ezkirozko lantokiko langile batzuek egun horretan jasotzen zituzten kopuruak.

–Ezkirozko lantokian alta emanda dauden langileek 2011ko urriaren 18an kontzeptu horren pean jasotzen zituzten kopuruak, data horretako Ezkirozko EEE eta akordioaren bidez eskuratuak.

–Lehiakortasunerako ezohiko akordioaren bidez hitzarmen hau sinatzen denean altan dauden langileen osagarri pertsonalari gehitzen zaizkion kantitateak. Kantitate horiek soldata tauletan jasota zeuden, 2016ko zenbatekoarekin, absentismo primagatik, produkzioko prima gehigarriagatik, TPPagatik eta helburuen primagatik. Kontzeptu horiek desagertu egiten dira hitzarmen kolektibo honetan.

–2013an (133/2014 autoak) eta 2014an lan egindako larunbatengatik zor zen ordainketari behin betiko konponbidea emateko adostu den 100 euroko zenbatekoa osagarri pertsonalaren paga bereziari gehituko zaie, hitzarmen hau sinatzen denean, gai horrek ukitutako langile guztiei, antolaketa arrazoiengatik larunbat horiek egin ezin izan zituztenak barne.

–Hitzarmen honen 10.3 puntuan jasotako soldata igoeren klausulan ezarritakoaren arabera, urte horretan lan egin duen langile bakoitzari eta, hala badagokio, lortutako ekoizpen bolumenengatiko soldata igoera aplikatuta ateratzen den urteko zenbatekoa.

Osagarri pertsonala honela ordainduko da:

–Osagarri pertsonala: Aurreko urteko kopuru guztiak batuko dira, osagarri pertsonalaren ordainsari berezia izan ezik, eta hilero ordainduko da hileko nominan, eguneko kontzeptu gisa (12 paga).

–Osagarri pertsonalaren paga berezia: Paga hau jaso behar dutenei ohiko moduan ordainduko zaie, langile bakoitzaren altako hilabetean. 2022an, kontzeptu hori 150 euro gehituko da. Kontzeptu hori ez duten langileei sortu eginen zaie, kantitate horrekin.

Ad personam dokumentuaren azken xedapena.

Langile bakoitzaren osagarri pertsonalaren guztizko zenbatekoa, aurreko atal guztiak aplikatzekoak izan edo ez izan, hileroko hamabi pagatan ordainduko da, osagarri pertsonalaren paga berezia izan ezik, hori egungo maiztasunarekin ordainduko baita. Langile bakoitzaren azken kantitatea dagokion Ad personam dokumentuan ezarritakoa izanen da. Langile bakoitzak sinatu beharko du dokumentu hori, eta diru kopurua urtero eguneratuko da, hitzarmenean adostutako igoera aplikatuz.

10.2.B) Lansari aldakorra.

Jarraian azaldutako kontzeptuek osatzen dute, eta horietako bakoitzarentzat ezarri diren arauen arabera ordainduko dira. Soldata finkoari gehitzen zaizkion kantitateak dira; nahitaez, jarraian azaldutako kontzeptu hauetako batean sartuko dira. Primak eta plusak bereizten dira.

1. Primak. Produkzio prozesuekin zuzeneko lotura duten kontzeptuei dagozkie.

1.a. Ekoizpen prima: Hilero ordaintzen da, egindako jarduera eta produkzioen arabera, hitzarmen honen 4. artikuluaren arabera. Zenbatekoa prima eta osagarrien taulan dago jasota (II. ERANSKINA).

1.b. Bertaratzeagatiko konpentsazioa: Langileek, egunero lanera etortzeagatik, prima bat hartuko dute hilean. Prima horren balioa ere dagokion taulan agertzen da (III. ERANSKINA).

Prima hau hartzeko eskubidea galduko dute lanera huts egiten duten langileek, egoera hauek gertatzen direnean izan ezik:

–Ordaindutako lizentziak.

–Aldi baterako ezintasuna, langilea ospitaleratu badute edo atseden hartzea/etxeko ospitaleratzea behartzen duen ebakuntza kirurgikoa egin badiote.

–Legezko grebarako eskubidea erabiltzea.

–Laneko istripuak.

–Aitatasun baimena, erditzeagatik, adopzioagatik edo harreragatik.

Nahikoa izanen da hilabete batean behin huts egitea hilabete horretan paga hau ez jasotzeko. Nolanahi ere, urte amaieran langile baten baja edo absentzia egunak 5 lanegun edo gutxiago direnean, kontzeptu honengatik kobratu ez duena ordainduko zaio urtea amaitzean.

2. Lanpostuko plusak. Lanpostuaren ezaugarriengatik edo jarduera profesionala egiteko moduagatik jasotzen dira; horregatik ez dira finkoak.

2.a. Gaueko lanaren plusa.

Gaueko txanda egiten duten langileek gaueko lanaren plusa jasoko dute aldi horretan lan egindako orduen truke, kontzeptu horretarako II. eranskinean ezarrita dagoen zenbatekoan.

Aparteko orduen PP 1/4 plusa mantenduko da langile finkoentzat.

Taulen arabera ordainduko da.

2.b. Toxikotasun, nekagarritasun eta arriskugarritasun plusa.

Hitzarmena sinatzen duten aldeek, Laneko Osasuna eta Segurtasuna epigrafean jaso denez, osasuna babesteko behar diren ekintza eta neurri guztiak aurrera eramaten jarraitzea erabaki dute, plus horiek sortzeko arrazoiak ezabatzeko beraien esku diren bitarteko guztiak erabiliz.

Hitzarmen kolektibo honetan puntu hori doktrina berriaren arabera aztertuta, laneko segurtasunaren arloan egin diren inbertsioak ikusita eta laneko arriskuak ebaluatuta, kontzeptu hau eta dagokion zenbateko ekonomikoa birformulatu dira. Hala, hitzarmen hau sinatzean alta emanda dauden langileek kontzeptu horrengatik jasotzen zuten kantitatea mantenduko dute, beren osagarri pertsonalean bereganatutako eskubide gisa, eta etorkizunean faktore horien eraginpean egon daitekeen edozein egoera konpentsatzen du (toxikotasuna, nekagarritasuna eta arriskugarritasuna). Hitzarmen hau sinatzen den unetik aurrera, plus hori jasoko dute, ondoren kontratatu diren eta espresuki toxiko, nekagarri edo arriskugarri deklaratu diren lanpostuetan ariko diren langileek bakarrik, Enpresak beren eskura jarriko dituen norbera babesteko ekipamenduak (NBE) erabilita ere, faktore horiekiko esposizioa legez ezarritakoa baino altuagoa denean. Plusaren zenbatekoa honako hau izanen da:

–Lanpostu toxikoa: 30 euro/hil.

–Lanpostu nekagarria: 10 euro/hil.

–Lanpostu arriskutsua: 15 euro/hil.

2.c. Suteen/larrialdietako brigaden plusa.

Beren lanpostuko zereginez gain lantoki honetan une bakoitzean indarrean dagoen AUTOBABESAREN ESKULIBURUKO suhiltzaile-lanak egiten dituzten langileek suteen plusa izenekoa kobratuko dute, lan horiek egiteko denboran soil-soilik. Plus hori jasotzeko eskakizunak ondoko hauek dira:

–Lanalditik kanpo hilean gehienez ere 2 orduz praktikak egin edo prestakuntza jasotzea. Horien ordainsaria plus honekin konpentsatuko da.

–Txandak eta oporrak egokitzea, aldi horietan autobabesaren eskuliburuan ezarrita dauden langile kopuruak mantentzeko.

–Autobabesaren eskuliburuan suhiltzaileei agintzen zaizkien zereginak betetzea, (suteen aurkako taldea).

Plus hori jasoko da zeregina benetan betetzen den bitartean. Beraz, suhiltzaile titularra ez dagoenean ez da ordainduko, suteen plusa ordezko suhiltzaileak jasotzen duelako.

2.d. Lanpostuko plusa, 1., 2. eta 3. mailako lanpostuak eta agintea.

Plantan dauden lanpostu batzuk (atal honen amaierako zerrendan ageri dira) betetzeko ezinbestekoa da 5. taldeko langileek espezializazio maila bat lortzea. Dagokion plusa kobratzeko aukera izateko baldintzak hauek izanen dira:

1.–Lanpostuan eskatzen diren ezagutzak izatea.

2.–Lanpostuak aginduta dituen zereginak modu eraginkorrean egitea uneoro.

3.–Enpresak zehazten duen kalitatea lortzea.

4.–Prozesuan lanpostu bakoitzerako zehaztuta dagoen pieza kopurua lortzea.

5.–Lan egiteko beharrezkoak diren makina, tresna eta ekipoak behar bezala erabiltzea, baita horiek egoera egokian eduki eta garbitzea ere.

Eskakizun horien maila eta premiaren arabera, lanpostuak 3 mailatan katalogatzen dira (1., 2., eta 3. maila eta arduraduna), horien balio ekonomikoak lanorduko dagozkien soldata taulan ageri dira.

Gainera, plus hori nominan ordaintzeko, ondoko ohar hauek kontuan hartu behar dira:

a.–Kobratzeari dagokionez, lanpostuko zereginak betetzen direneko denbora tarteak soilik zenbatuko dira.

b.–Ikasketa aldiak ez dira kontuan hartuko, aipatutako plus hori kobratzeari dagokionez. Aldi horien iraupena lanpostuaren ezaugarrien araberakoa izanen da.

c.–Antolakuntza eta beharrak direla-eta, eta arduradunaren irizpidearen arabera, baloratuta ez dagoen edo balio ekonomiko txikiagoan baloratuta dagoen beste batera aldatzen ahal da langilea.

d.–Etorkizunean aldaketa teknikoak edo metodo arloko aldaketak egitearen ondorioz, lanpostua berrikusi ondoren, baliteke baloratuta ez daudenak baloratuta egotea, edo baloratuta dauden lanpostuak baloratuta egoteari uztea eta lanpostu arrunt (plusik gabeko) bihurtzea.

–1. mailako lanpostuak.

  • Xafla eta pintura instalazioko gidaria.
  • Produkzioaren auditoria.
  • Fabrikazioko ikuskatzaile ibiltaria.
  • Sarrerako ikuskapena-Ikuskatzailea.
  • Muntaketako ordezkoa.
  • Upel taxuketako makinista.
  • Gorputz-injekzioko maskara.
  • Prentsako trokelak prestatu eta jartzea.
  • Panel lerro eta xafla mozketako makinista.
  • Elektrizitate-konpontzailea.
  • Kontra-ateen taxuketako makinista.
  • Estrusioko makinista.
  • SARESeko makinista.
  • Muntaketa-kateko eta lurrungailuetako soldatzailea.
  • Plastikoa erretraktilaz biltzeko makinaren gidaria.
  • SOMAKO/ARRASATE/OLMA ateen lerroa.
  • Built-in panelen koordinatzailea.
  • Materialak jasotzea eta albaranak sisteman sartzea.
  • SMI makinisten plusa.
  • TOP lerroko makinista.

–2. mailako lanpostuak.

  • Proba funtzionalen egiaztapena.
  • Atzeko kartoiaren lerroko makinista.
  • Xafla eta ate konpontzailea.
  • Hiru aldeko eskorgaren gidaria.
  • Upelen mekanizazioaren lerroko gidaria.
  • Hozgarria kargatzea eta zirkuitua branson edo soldagailuzko soldadura bidez ixtea.
  • 2. zenbakiko soft ate linea.
  • Ihesen proba integraletako makinista.
  • Lehengaien biltegiko orga-gidaria.
  • Produktu bukatuaren biltegiko orga-gidaria.
  • Zelula Konpresoreak Bidalketak.

–3. mailako lanpostuak:

  • Hauts pintura (sekzioak: Xafla eta Lurrungailuak).
  • Konponketetako azken ukituen pintura (1. eta 2. moduluak).
  • Estrusio makina (bakarrik daudenean eta asteburuetan).
  • Lerroko koordinatzailea.

–Aginte mailako lanpostuak.

  • 5 C taldeko langileak, egiazko lanaldi osoan beste langile batzuen gaineko aginte-lanak egiten dituztenak.

Batzorde paritarioak uneoro balorazioa eginen du aurreko mailetan aurreikusita daudenez bestelako lanpostuak sortzen badira.

2.e. Malgutasun eta lehiakortasun plusa.

Aurreko hitzarmenean lortutako malgutasun eta lehiakortasun akordioak, hitzarmen honetan garatutakoak, eta horrek dakarren lanerako prestasuna ekonomikoki konpentsatzeko, 2023tik aurrera langile bakoitzak 150 euroko malgutasun plus finkoa jasoko du, 12 pagatan ordainduak.

3. Beste batzuk.

3.a. Kalte-ordainak eta ordejarriak.

–Joan-etorriak:

Zerbitzuaren beharrak direla eta, langileak bizi den herritik eta lan egin ohi duen tokitik beste batera joan behar duenean, enpresak, garraiobidearen gastuez gain, bidaietako arauetan ezarritako indarreko dietak ordainduko ditu.

3.b. Konturako aurrerakina.

Soldataren kontura 800 euroko aurrerakina ezarri da. Zenbateko hori gutxi gorabehera hilabete bakoitzaren 25ean ordainduko zaie zerbitzuak hilabete osoan ematen dituzten langileei.

3.c. ORDAINSARIAK OPORRETAN. Oporraldietan, langileek jasoko dute, opor-egun bakoitzeko, oinarrizko soldataren eta horren osagarri pertsonalaren eguneko balioa, eta soldata aldagarriaren kontzeptu hauek:

–Produkzio primaren apirileko, maiatzeko eta ekaineko eguneroko batezbestekoa.

–Lanpostuko plusengatik (gaueko lanaren plusa, lanpostuko plusa, larrialdietako brigada, aginte-plusa eta laugarren txanda, PP1/4) jasotakoaren batez bestekoa, oporrak hasi aurreko 12 hilabeteetan.

10.3. Soldata igoerak.

–2022ko soldata igoerak.

  • %2,00 soldata taulei eta osagarri pertsonalei gehituko zaie.
    • %2,00 horretatik 0,50 DAGOENEKO APLIKATU DA 2023KO URTARRILEKO NOMINAN.
  • Langile bakoitzak aurreko urtean jasotako tauletako eta osagarri pertsonaletako soldata kontzeptuen %1,00 osagarri pertsonalean finkatuko da.
    • %1,00 horretatik %0,25 DAGOENEKO APLIKATU DA 2023KO URTARRILEKO NOMINAN.

–2023ko soldata igoerak.

  • %1,75 soldata taulei eta osagarri pertsonalei gehituko zaie.
  • Langile bakoitzak aurreko urtean jasotako tauletako eta osagarri pertsonaletako soldata kontzeptuen %1,00 osagarri pertsonalean finkatuko da.

–2024, 2025, 2026 eta 2027rako urteroko soldata igoerak.

  • %1,50 soldaten tauletan eta osagarri pertsonaletan, hiru urteetako bakoitzean.
  • Aurreko urtean langile bakoitzak soldata tauletako kontzeptuen eta osagarri pertsonalen %0,50 osagarri pertsonalari finkatuko zaio hiru urteetako bakoitzean.

–SOLDATA BERRIKUSPENAREN KLAUSULA:

  • 2022. urtean:

2021eko abenduko urte arteko KPIa %0,75etik gorakoa bada, baldin eta BSH Taldearen (munduko) EBITa urte horretarako %8koa edo handiagoa bada, 2022. urtean %1 igoko da soldata finkoa, era honetan: %0,50 tauletan eta osagarri pertsonaletan, eta tauletako eta osagarri pertsonaletako soldata kontzeptuen %0,50, aurreko urtean langile bakoitzak jasotzen duena, osagarri pertsonalean finkatuko da.

2021eko abenduko urte arteko KPIa %0,75etik gorakoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa urte horretan bertan %5,50ekoa edo handiagoa bada, baina %8koa baino txikiagoa, 2022an urteko soldata finkoaren %0,50 ordainduko da, ordainsari ez-finkagarri bakar batean.

Taldeko EBITaren datuak ezagututa (%10,20) eta 2021eko KPIa (%6,6), 2022an %1 igoko da soldata finkoa, era honetan: %0,50 tauletan eta %0,50 osagarri pertsonalean.

  • 2023. urtean:

2022ko abenduko urte arteko KPIa %4 baino handiagoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa urte horretarako %8koa edo handiagoa bada, 2023an %1 igoko da soldata finkoa, era honetan: %0,50 tauletan eta osagarri pertsonaletan, eta aurreko urtean langile bakoitzak jasotako tauletako eta osagarri pertsonaletako soldata kontzeptuen %0,50 osagarri pertsonalean finkatuko da.

2022ko abenduko urte arteko KPIa %4 baino handiagoa bada 2022an, eta BSH taldeko (munduko) EBITa 2022 urte horretan %5,50 edo handiagoa bada, baina %8 baino txikiagoa, 2023an urteko soldata finkoaren %0,50 ordainduko da, ordainsari ez-finkagarri bakar batean.

2022ko taldeko EBITaren (%6,30) eta KPIaren (%5,7) datuak ezagututa, 2023an urteko soldata finkoaren %0,50 ordainduko da, ordainsari ez-finkagarri bakar batean.

  • 2024. urtean:

2023ko abenduko urte arteko KPIa %3,25 baino handiagoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa urte horretarako %8 edo handiagoa bada, 2024an %1 igoko da soldata finkoa, era honetan: %0,50 tauletan eta osagarri pertsonaletan, eta aurreko urtean langile bakoitzak jasotako tauletako eta osagarri pertsonaletako soldata kontzeptuen %0,50 osagarri pertsonalean finkatuko da.

2023ko abenduko urte arteko KPIa %3,25 baino handiagoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa 2023an %5,50 edo gehiago bada, baina %8 baino gutxiago, 2024an urteko soldata finkoaren %0,50 ordainduko da, ordainsari ez-finkagarri bakar batean.

  • 2025. urtean:

2024ko abenduko urte arteko KPIa %2 baino handiagoa bada, betiere BSH taldeko (munduko) EBITa urte horretarako %8 edo handiagoa bada, 2025an %1 igoko da soldata finkoa, honela: %0,50 tauletan eta osagarri pertsonaletan, eta aurreko urtean langile bakoitzak jasotako tauletako eta osagarri pertsonaletako soldata kontzeptuen %0,50 osagarri pertsonalean finkatuko da.

2024ko abenduko urte arteko KPIa %2 baino handiagoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa 2024an %5,50 edo gehiago bada, baina %8 baino gutxiago, 2025an urteko soldata finkoaren %0,50 ordainduko da, ordainsari ez-finkagarri bakar batean.

  • 2026. urtean:

2025eko abenduko urte arteko KPIa %2 baino handiagoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa urte horretarako %8koa edo handiagoa bada, 2026an %1 igoko da soldata finkoa, honela: %0,50 tauletan eta osagarri pertsonaletan, eta aurreko urtean langile bakoitzak jasotako tauletako eta osagarri pertsonaletako soldata kontzeptuen %0,50 osagarri pertsonalean finkatuko da.

2025eko abenduko urte arteko KPIa %2 baino handiagoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa 2025ean %5,50 edo gehiago bada, baina %8 baino gutxiago, 2026an urteko soldata finkoaren %0,50 ordainduko da ordainsari ez-finkagarri bakar batean.

  • 2027. urtean:

2026ko abenduko urte arteko KPIa %2 baino handiagoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa urte horretarako %8 edo handiagoa bada, 2027an %1 igoko da soldata finkoa, honela: %0,50 tauletan eta osagarri pertsonaletan, eta aurreko urtean langile bakoitzak jasotako tauletako eta osagarri pertsonaletako soldata kontzeptuen %0,50 osagarri pertsonalean finkatuko da.

2026ko abenduko urte arteko KPIa %2 baino handiagoa bada, eta BSH taldeko (munduko) EBITa 2026an %5,50 edo gehiago bada, baina %8 baino gutxiago, 2027an urteko soldata finkoaren %0,50 ordainduko da, ordainsari ez-finkagarri bakar batean.

10.4. Soldata taulak. III. eranskinean jaso dira soldata taulak, talde eta maila bakoitzarentzat soldata kontzeptuek duten balioa adieraziz.

11.–HOBEKUNTZA SOZIALAK

11.1. Bizi eta istripu aseguru kolektiboa.

Enpresak aseguru kolektibo bat izanen du lan hitzarmenaren aplikazio eremuak barne hartzen dituen langile guztientzat, berme hauekin:

A) Heriotza edo erabateko baliaezintasun iraunkorra, edozein arrazoirengatik: 11.500 euro.

B) Heriotza edo erabateko baliaezintasun iraunkorra, istripuagatik 24 ordukoa: 19.500 euro.

11.2. Aldi bateko ezintasunaren prestazioa hobetzea ezbehar eta eritasunagatik.

ALDI BATEKO EZINTASUNA ERITASUNAGATIK.–Eritasuna dela-eta bajak irauten duen bitartean, enpresak %100eraino osatuko ditu oinarrizko soldata, lan toxiko, nekagarri edo arriskutsuko osagarria, osagarri pertsonala, produkzio prima, kalitate prima eta aurreko urteko 12 hilabeteetako gaueko lanaren batezbestekoa, baldin eta langileak ez badu bajarik izan eritasunagatik azken 6 hilabetean. Sei hilabete horietan bajarik izan badu, kontzeptu horien %80 bitarte bermatuko da.

Aldi bateko ezintasunaren osagarri ordaindu gabea berreskuratzeko aukerak:

a) Hura jasotzeari utzi dion langileak urtea bukatutakoan berreskuratzen ahalko du baldin eta haren absentismo medikoak ez badu gainditzen benetako lanorduen %4,00.

b) Langile baten aldi bateko ezintasunaren prozesua ezintasun iraunkor osoaren edo erabatekoaren ebazpen irmoarekin bukatzen bada, aldi bateko ezintasun egoeran jaso ez den osagarria ordainduko da.

c) Baldintza horiei atxikitako langileen urteko absentismo osoaren indizeak ez badu gainditzen %5,50.

Indize hori ez handitzeko eta, ondorioz, osagarri hori ordaintzeari ez uzteko, aurreko hilabetean egon den absentismo indizea iragarki oholean erakutsiko da, denek jakin dezaten.

Langileen Estatutuaren 20.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, gaixoak obligazioa du bere etxera mediku ikuskatzaileei sartzen uzteko. Langileak azterketa horiei uko eginez gero, egoera horietarako aurreikusi eta enpresaburuaren kargu doazen eskubide ekonomikorik gabe geratzen ahal da.

Arauzko baja gorabehera, langileak telefonoz edo idatzita eman beharko dio abisua Langileriaren Departamentuari, eritasunak lanera agertzea galarazi duen lanaldian, salbu eta guztiz ezinezkoa bazaio, ezinbesteko arrazoiren batengatik.

ISTRIPUENGATIKO ALDI BATERAKO EZINTASUNA.–Lan istripuaren nahiz lanbide eritasunaren ondoriozko aldi baterako baja hartuz gero, enpresak bajaren lehenbiziko egunetik osatuko du langilearen ordainsaria urtebeteko epean, beste sei hilabete gehiago luza daitekeena, ordainsari osora iritsi arte, horiengatik aseguratuta egon behar baitu langile bakoitzak.

11.3. Ohiko lanbiderako ezintasun osoa duten langileak.

Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa aitortua duten langileek honako hau jasoko dute beren lan kontratua iraungitzeagatik:

–Kalte-ordaina, bi urteko soldata gehienez ere, zein den ezinduaren adina, ondoko eskalaren arabera:

47 urte bitarte

48 urte

49 urte

50 urte

51 urte

52 urte edo gehiago

Bi urteko soldaten %100,0

Bi urteko soldataren %87,5

Bi urteko soldataren %75,0

Bi urteko soldataren %62,5

Bi urteko soldataren %50,0

Bi urteko ordainketen %37,5

Enpresak kalte-ordain hori bermatzen ahalko du baldintza eta zenbateko horiek jasoko dituen asegurua sinatuz. Hala egiten badu, Enpresa Batzordeari jakinaraziko dio.

–Edo bestela, enpresara itzultzea, haren moduko lanposturik bada Zerbitzu Medikoaren arabera eta zuzendaritzak, lana antolatzeko ahalmena baitu, harentzat egokitzen duena; era horretan, zeregin osagarri bat izanen du, lanaldi partzial batekin, eta proportzioan kobratuz lan egindako denbora, lansariaren %100 jasotzeko adinakoa, enpresak ordaintzen diona eta Gizarte Segurantzaren pentsioa batuta.

11.4. Katalogoko aparatuen salmenta.

Plantillako langileei etxetresna elektrikoak saltzeko horretarako BSH taldeak argitaratu duen barne araua beteko da.

11.5. Prestakuntza.

Langileek ikastetxe ofizialetan ikasketak egiten badituzte eta agiri bidez hala frogatzen badute, bertaratzeari nahiz aprobetxamenduari dagokienez, lehentasuna izanen dute ikastaroak iraun bitartean goizez bakarrik betetzen diren lanpostuetan aritzeko.

Alde biek aitortzen dute etengabeko prestakuntzak duen funtsezko balioa, bai garapen pertsonalaren eta profesionalaren eta BSHE-E taldeko langileen kolektiboaren etengabeko prestakuntzaren ikuspuntutik, bai enpresaren lehiakortasuna hobetzearen ikuspuntutik ere.

Prestakuntzaren bitartez langileak gaur egungo lan ingurunearen inguruabar aldakorretara etengabe egokitu daitezela lortu nahi da, gaitasun profesionalak teknologia eta antolakuntzaren arloko aldaketetara eta lan prozesuen ondoriozko aldaketetara etengabe egokitzea lortuta.

Bi aldeen iritziz, langileak arlo pertsonalean zein lanbide arloan garatzeko funtsezko elementua da prestakuntza, eta ezinbestekoa da langileon gaitasun eta ezagutzak teknologia eta antolakuntza arloko etengabeko aldaketetara egokitzeko; beraz, prestakuntza arloko politikaren barruan langileek beren zereginak egunero betetzean zuzenean aplikatu ahal dituzten gaiak nahiz prestakuntza gehigarria ematen duten eta lanpostuan hobetzea lortzeko aproposak diren gaiak sartuko dira.

Prestakuntza ez da hartzen ekintza isolatu gisa; aitzitik, bizitza profesionalean etengabe garatzen den prozesua da.

Prestakuntza, berez, ez da helburua, baizik eta norberaren garapenerako bitartekoa, lanpostuetara hobeki egokitzeko eta baliabideak hobeki aprobetxatzeko aukera ematen duena. Prestakuntza politikaren printzipio horiek kontuan hartuta, prestakuntzaren helburuak hauek izanen dira:

a) Langileen garapen pertsonala eta lanbide garapena sustatzea.

b) Enpresaren eraginkortasunean laguntzea, enpresaren lehiakortasuna hobetuz.

c) Berrikuntza teknologikoko prozesuek eta lana antolatzeko modu berriek sortzen dituzten aldaketetara egokitzea.

d) Prestakuntzaren aprobetxamendua kontuan hartuko da lanpostua hobetzeko prozesuetan, lanpostu aldaketetan eta gaitasun eta ezagutza jakinak eskatzen dituzten beste ekintza batzuetan.

Langileen igoerarako eskubidea aitortzen da, bereizkeriarik ezaren printzipioa aintzat hartuta. Horrenbestez, lehenbizi barne igoera eginen da, betiere zuzendaritzaren antolaketa ahalmenak errespetatua. Prestakuntza enpresako langile guztien eskubidea eta betebeharra da.

Prestakuntza ohiko lan ordutegiaren barnean ematea lehenetsiko da. Antolakuntza arrazoiak direla eta prestakuntza lan ordutegitik kanpo eman behar denean, Langileak iraupen bereko atsedenaldia edo dagokion konpentsazio ekonomikoaren artean hautatzen ahalko du, kokaleku desberdinen ezaugarrien arabera.

Enpresako zuzendaritzak urtero eginen du enpresan garatu beharreko prestakuntza plana, aukera ekonomiko zein produktiboak kontuan hartuta. Oinarrizko xede bat izanen da langile guztiei prestakuntza aukera berak eskaintzea. Plan horretan espresuki jasoko dira:

a) Egin beharreko ekintzaren izena, azalpena eta helburuak.

b) Kolektibo hartzaileak eta ekintza bakoitzeko partaide kopurua.

c) Ekintza burutzeko aurrekusita dagoen egutegia, talde bakoitzerako, ekintza hainbat taldek osatzen badute.

d) Bitarteko pedagogikoak.

e) Prestakuntza ekintza egiteko aurreikusita dagoen lekua.

f) Aurreko ekitaldian eginiko prestakuntza ekintzen balantzea.

Enpresan egin beharreko prestakuntza egitean inoiz ere ez da oztopatuko produkzio prozesua. Ikastaroen ordutegiak hiru modalitatetan ezarriko dira, produkzio beharren arabera:

a) Lanaldiaren barnean. Dagoen lan karga kontuan hartuta une horretan ematen ahal badira, programatuta dauden ikastaroak batez ere lanorduetan emanen dira.

b) Lanalditik kanpo. Gorago adierazitako zirkunstantziak direla-eta ikastaroak ohiko lanaldian eman ezin badira, lanorduetatik kanpo emanen dira. Ikastaro horietan parte hartzea borondatezkoa izanen da beti, eta langileak dagozkion baldintzak izanen ditu, kokaleku desberdinen ezaugarrien arabera.

c) Ordutegi konpartitua. Aldez aurretik ikastaroak ordutegi konpartituan egitea ituntzen ahalko da. Une horretan lanorduen barruan eta lanalditik kanpo emanen diren ehunekoak ezarriko dira. Lanalditik kanpo egiten diren orduak aurreko b) puntuan adierazten den modu berean tratatuko dira.

11.5 Bis. Lanpostuko prestakuntza planak. Aplikatzekoa izanen da BSHren prestakuntza batzordean (zuzendaritzaren ordezkariak eta BSHren lantegi guztietako langileenak) hartzen den edozein erabaki. Zuzeneko langileen (ekoizpeneko zuzeneko eta zeharkako langileak) lanpostuko prestakuntza planei buruzkoa (PFPT) izanen da, BSHren lantegietan, Langileen Estatutuko 23.3 artikuluan arautzen den prestakuntzarako ordaindutako baimena aplikatuz. Horri dagokionez, Langileen Estatutuko 23.3 artikuluan jasotako eskubidea, arau horretan bertan xedatzen den moduan, betetzat joko da langileak aukera duenean prestakuntza lortzera bideratutako prestakuntza ekintzak egiteko, enpresaren ekimenez, enplegura bideratuta, enpresaren ekimenez garatutako prestakuntza planaren esparruan.

11.6. Lanaldi murriztua zabaltzea 14 urteko seme-alabetara.

Lanaldia metatzea edo murriztea 14 urteko seme-alaben kasura eska daiteke, eta baimena emanen da baldin eta arduradunarekin orduak, txandak eta egunak hartzeko akordioa badago.

12.–ESKUBIDE SINDIKALAK

Hitzarmena sinatu duten alderdiek espresuki adierazten dute eskubide sindikalak errespetatzen dituztela, hau da, ASKATASUN SINDIKALARI BURUZKO LEGE ORGANIKOA eta LANGILEEN ESTATUTUko xedapenak.

Batzordeko kideen orduak hilabeteka zenbatuko dira, kide batek edo gehiagok ordu horiek hartuta.

13.–LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek, funtsezko eskubide sozialak kontuan hartuta, helburu hauek izanen dituzte: laneko segurtasuna eta osasuna sustatzea, taldeko lehentasunen lehenengo mailarekin parekatu ahal izateko, aldeen arteko elkarrizketaren bitartez, segurtasun eta osasun maila handi eta iraunkorra lortzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoen eta giza baliabideen garapenaren bitartez, eta etengabe lan eginez istripu eta lanbide eritasunen aurka.

Horregatik, beharrekotzat jo dute ondoko printzipio hauek ezartzea:

1) Lanpostuetan langileen segurtasuna eta osasuna etengabe hobetzeko konpromisoa.

2) Istripuei aurrea hartuz eta osasuna babestuz nabarmenki laguntzen da lehiakortasuna hobetzen, langileak beren jarduera egiteko prest eta motibatuta egonen direlako.

3) Laneko segurtasuna denon erantzukizuna da, langile guztien betebehar pertsonala da laneko ingurumena ahalik eta seguruena eta osasungarriena izateko laguntza ematea.

4) Lantegiko maila guztien erantzukizuna da beren ingurunean laneko osasun eta segurtasunaren kultura sustatzea.

5) Laneko segurtasuna eta negozioen arrakasta uztarturik daude. Langileen osasuna eta segurtasuna ezinbestekotzat hartu behar dira negozioaren erabaki guztietan.

Horretarako, aldeek funtsezkotzat jo dituzte ondoko hauek:

–Ezkirozko lantegia osatzen duten pertsona guztien sentsibilizazioa eta prestakuntza handitzea eta barneko zein kanpoko komunikazioa hobetzea.

–Osasun zerbitzuen (bertako zein itundu) kudeaketa hobetu eta harmonizatzea.

–Ergonomiaren eta agertzen diren arrisku berrien kudeaketa garatu eta ezartzea, lan baldintzak etengabe hobetzeko.

–Lana eta familiako bizitzaren kontziliazioa hobetzea.

–Azpikontratazioen segurtasuna hobetzea, halakorik dagoenean.

–Jarraitu errotazio ergonomikoen planari.

Halaber, haien irudiko, garapena izanen da lantegiaren barneko funtzionamenduaren ondorioa eta ondoko esparru hauetan ezartzen ahal diren prozeduren ondorioa:

1.–Zehazki lan ingurunea hobetzea.

2.–Lanbide prestakuntza eta hobekuntza.

3.–Laneko istripuen eta lanbide eritasunen aurka babestea.

4.–Laneko higienea.

5.–Arlo horretan langileen sentsibilitatea eta jokaera arduratsua sustatzea.

6.–Enpresak arlo horretan harten ahal dituen neurri guztiak lagundu eta bultzatzea.

–Laneko arropa eta norbera babesteko ekipamenduak:

Lan hitzarmen honen aplikazio esparruan dauden langileei, indarreko legearen xedapenen arabera horretarako eskubidea badute, lanpostu bakoitzerako egokia den laneko arropa eta norbera babesteko ekipamenduak emanen zaizkie. Emandako arropa eta norbera babesteko ekipamenduak nahitaez erabili beharko dira lanaldian.

Era berean, homologatutako babes-arropak emanen dira, lanpostu bakoitzerako egokiak, eta horien bilakaera tekniko eta ergonomikoa kontuan izanik, erabilera sustatzearren. Laneko arropa eta NBEak (norbera babesteko ekipamenduak) ahal bezain laster berrituko dira, narriatu direla egiaztatu ondoren.

–Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko prestakuntza.

Enpresaren planen barruan eta Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 19. artikuluarekin bat etorriz, langile bakoitzari prebentzioaren inguruko prestakuntza praktiko eta teoriko aski eta egokiak emanen zaizkio.

–Tenperatura altuetarako neurri berezia.

Segurtasun eta Osasun Batzordeak unean-unean ezartzen ahal dituen bero eta estres termikoko protokoloekin batera, lantegiaren kokapenean 32 °C-ko edo gehiagoko tenperaturara iristen den egunean, Estatuko Meteorologia Agentziaren (AEMET) web bidez egiaztatuta, aparteko neurri hau hartuko da arratsaldeko txandan, katean edo kronometrajeari lotuta dauden langileentzat, haiek ez dutelako aire freskoa hartzeko denborak kudeatzeko aukerarik, zehazki, hozkailu eta baxera-garbigailuen, aurre-muntaketan ari diren langileen kasuan:

  • Ohiko atsedenaldiez gain:
    • Eguneroko 5 minutuko geldialdi informatiboaren (Meile) ordez 5 minutuko atsedenaldi eta freskaldia eginen da, 17:00etatik 17:05era.
    • 5 minutuko bi etenaldi gehiago eginen dira, 15:00etan eta 19:00etan.
  • Web orriaren kontsulta eginen da atsedenaldia hartu baino ordubete lehenago.

13.1. Prebentzioko ordezkariak.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko gaietan berariazko zereginak dituzten ordezkariak dira prebentzioko ordezkariak.

Langileen ordezkariek beren artean izendatuko dituzte prebentzioko delegatuak enpresaren eremuan.

Lan arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 35.2 artikuluaren arabera zehaztuko da prebentzioko delegatuen kopurua.

Lan arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 36. artikuluan emandako eskumen eta ahalmenak izanen dituzte prebentzioko delegatuek.

Prebentzioko delegatuek Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 37. artikuluan xedatutakoa beteko dute bermeen eta lanbideko isiltasunaren gaietan.

13.2. Segurtasun eta Osasun Batzordeak.

Segurtasun eta Osasun Batzordea parte hartzeko organo paritarioa eta kide anitzekoa da; zuzendaritzaren jarduera aztertzen du aldian behin, arriskuen prebentzioaren arloan.

Segurtasun eta osasun batzordea eratuko da Ezkirozko lantokian.

Prebentzioko delegatuek, langileen ordezkariek beren artean izendatutakoek, eta enpresaren Zuzendaritzako ordezkariek osatzen dute lantoki bakoitzeko segurtasun eta osasun batzordea, aipatu legean aurreikusita dagoenaren arabera.

Segurtasun eta Osasun Batzordearen bileretan parte hartuko dute, hizpidea dutela baina botorik ez, aurreko lerroaldean aipatu osaeratik kanpo diren ordezkari sindikalek eta enpresaren prebentzioko arduradun teknikoek. Baldintza beretan parte hartzen ahal dute arazo jakin batzuetan kualifikazio edo informazio berezia duten enpresako langileek, arazo horiek Batzordean eztabaidatzekoak direnean, baita enpresatik kanpoko prebentzioko teknikariek ere, Batzordeko ordezkaritzaren batek hala eskatuz gero.

Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Legearen 39. artikuluan emandako eskumen eta ahalmenak izanen ditu Segurtasun eta Osasun Batzordeak.

14.–INGURUMENA

Ingurumena babestea BSH FABRIKAZIOAren funtsezko helburua da, ingurumena babestu eta zaintzeko eginkizunean duen ardura era berezian hartzen duelako bere gain. Produktu eta prozeduren berrikuntzek eta aurrerapen teknikoek bateragarriak izan behar dute ingurumenarekin.

Printzipio hauen arabera antolatuko da gure ingurumen politika:

1. Ingurumenaren gaineko eragina gutxitzea, kaltea egin dezaketen istripuak galarazteko produkzioaren ziklo guztian.

2. Neurri egokiak hartzea ingurumenean kaltea eragin dezaketen istripuak galarazteko edo haien ondorioak murrizteko.

3. Kudeaketa egokia ziurtatzea ingurumenaren aldeko politika eraginkorra izan dadin.

4. Ingurumena babesteko lege eta arauak betetzea, are eskatzen dena baino gehiago ere.

5. Ingurumena errespetatzeko portaera bultzatzea enpresako kide bakoitzarengan.

6. Hornitzaileei modu berean joka dezatela eskatzea ingurumen politikan.

7. Ingurumenari begira, produktuen erabilera egokiaren berri ematea bezeroei.

15.–PUNTUALTASUNA

Jarraian diziplina araubideari buruzko kapituluan zehazten dena gorabehera, puntualtasunari dagokionez, alderdiek hau erabaki dute:

–Lanera 4 ordu baino beranduago iritsiz gero, egun horretan ez da lanera sartzen ahalko, eta absentzia justifikatu gabetzat joko da.

–Lanera aipatu 4 ordu horiek baino lehenago sartzen denari lanean egon ez den denboraren proportzioko deskontua ezarriko zaio.

16.–DIZIPLINA ARAUBIDEA

Diziplina araubideari dagokionez alderdiek Metalaren Sektoreko Akordio Estatalean jasota dagoena aplikatzea adostu dute. Hain zuzen ere, hitzarmen hau izenpetzen den unean, metalaren arloko akordio estatalak artikulu hauek ditu.

–Irizpide orokorrak.

Enpresak laneko arau hauste gisa zehatzen ahal ditu langileen eginak edo ez eginak, laneko arauak urratu edo eginbeharrak betetzen ez direnean, hurrengo artikuluetako hutsegiteen mailaketaren arabera.

Faltengatik zehatzeko, idatziz jakinaraziko zaio langileari, data eta arrazoiak adierazita.

Enpresak falta astun edo oso astunengatik ezartzen dituen zehapen guztien berri emanen die langileen legezko ordezkariei eta, zehatua afiliatua bada eta enpresaburuak afiliazio horren berri badu, sindikatuen ordezkaritzari ere bai.

Zehapena ezarririk, hura irmoa denetik hirurogei egun natural iragan arte luzatzen ahalko da bete gabe.

Aurkaratu ezean, epea 90 egun naturalekoa izanen da, zehapena ezarri den egunetik hasita.

Baldin eta langilea bitarte horretan kontratua etenda badago eta ezin bazaio zehapena aplikatu, 60 edo 90 eguneko epea luzatu eginen da, langilea egon ez den egunen kopuruaren pareko tarte batez.

Faltak honela sailkatuko dira: arinak, astunak eta oso astunak.

Langileak ezarri zaion zehapena aurkaratzen ahalko du jurisdikzio eskudunean, zehapena jarri eta hurrengo 20 egun balioduneko epean, indarrean dagoen legerian ezarritakoari jarraikiz.

Jazarpen eta aginte-abusuaren kasuetan, zehapena ezarri baino lehen, hitzarmen honetako 51. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraituko zaio (Metalaren Sektoreko Akordio Estataleko 18. BIS artikulua).

–Falta arinak.

Honako hauek dira falta arinak:

  • Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik ateratzean, hiru aldiz hilabetean, bidezko arrazoirik izan gabe.
  • Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea, hilabetean egun batez.
  • Lanera joanen ez dela ez jakinaraztea, aurretiaz edo, bidezkoa denean, hurrengo 24 orduen barrenean, halakorik egiteko ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik.
  • Bidezko arrazoirik gabe zerbitzutik edo lanpostutik alde egitea, nahiz eta denbora laburrean izan.
  • Norberaren ardurapean dauden ekipoak eta laneko materiala zaindu edo mantentzeko narriadura arinak.
  • Enpresaren bezeroak edo hornitzaileak adeitasunez eta arretaz ez hartzea.
  • Lankide, bezero edo hornitzaileekin eztabaida desegokia izatea lanaldi barrenean.
  • Bizilekuz edo helbidez aldatu izanaren berri ez ematea enpresari, horrek lankideei edo enpresari kalterik edo arazorik ekartzen badie.
  • Langilearen familiaren edo norberaren datuetan izandako aldaketak, Gizarte Segurantzan edo Zerga Administrazioan ondorioak izan ditzaketenak, ez jakinaraztea behar den garaian, betiere enpresari kalterik sortzen ez bazaio.
  • Beren ohiko eginkizunetan organigramaz edo hierarkiaz nagusi direnek emandako preskripzio, agindu edo manuei jaramonik ez egitea, horrek pertsonei edo gauzei kalte edo arriskurik ekartzen ez badie.
  • Ohiko lanaldiaren barnean egiten diren prestakuntza ikastaro teoriko edo praktikoetara ez joatea, bidezko arrazoirik izan gabe.
  • Noizean behin mozkortuta edo drogak hartuta egotea lanean.
  • Lantokian erretzeko berariazko debekua ez betetzea.
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 29. artikuluan ezarritako eginbeharrak ez betetzea, betiere arriskuren bat ekartzen badio bere buruari, lankide bati edo hirugarren bati, arriskua arina izanda ere.

–Falta astunak.

Falta astunak honako hauek dira:

  • Puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hiru aldiz baino gehiagotan hilabetean, bidezko arrazoirik izan gabe.
  • Bidezko arrazoirik izan gabe lanera ez agertzea bi egunez segidan edo lau egun tartekatutan, hilabetean. Aski da lanera behin huts egitea, horrek lankide baten txandari eragiten badio, edo enpresari kalte handi samarra sortzen badio.
  • Zerga kontuan edo Gizarte Segurantzan eragina izan dezaketen datuak maltzurkeriaz faltsutzea edo ez aipatzea.
  • Enpresak langileen eskura utzitako baliabide informatikoak (posta elektronikoa, internet, intranet, etab.) lan prestazioaren edukiaz bestelako helburuekin erabiltzea, horretan emandako denboraren ondorioz lanpostuari dagozkion eginkizunetan utzikeria egiten bada edo haiek bertan behera uzten badira. Enpresek baliabide informatiko horiek erabiltzeko protokoloa ezarriko dute, langileen ordezkariekin negoziatuz.
  • Bidezko arrazoirik gabe zerbitzutik edo lanpostutik alde egitea, nahiz eta denbora laburrean izan, betiere horren ondorioz enpresari eta/edo plantillari kalteren bat sortzen bazaio.
  • Norberaren garbitasun eta txukuntasun eza, lankideengan arrazoizko kexua sorrarazten duenean eta enpresak aurrez ohartarazi badio, betiere.
  • Beste langile baten lekua hartzea edo beste batek norberaren lekua har dezala uztea, laneko sarrerako edo irteerako erregistroak eta kontrolak aldatuz.
  • Organigramaz edo hierarkiaz nagusi direnek lan arloko eginkizunak erabiliz emandako jarraibideak ez betetzea. Salbuetsita daude norbaiten bizitza edo osasunarentzat arriskutsuak diren kasuak, eta agintekeriaren ondoriozkoak.
  • Zabarkeriaz edo zuhurtziarik gabe aritzea lanean, zerbitzuaren kaltetan, baina, horren ondorioz, enpresarentzako kalte larririk sortu gabe eta pertsonek istripua jasateko arriskurik izan gabe.
  • Enpresaren baimenik gabe, lan partikularrak egitea lanorduetan, bai eta enpresako tresnak, erremintak, makinak edo ibilgailuak norberarentzat edo beste batentzat erabiltzea ere, are lanordutik kanpo egiten denean ere.
  • Falta arinak (puntualtasun falta kenduta) egitea behin eta berriz, mota desberdinetakoak izanik ere, hiru hilabetean, langileari zehapena jarri bazaio.
  • Ahoz zein egitez iraintzea, eta pertsonen intimitatea edo duintasuna ez errespetatzea, arrazoi hauetako batengatik: sexua, sexu joera edo sexu identitatea, jaiotza, arraza jatorria edo jatorri etnikoa, erlijioa, sinesteak edo iritziak, adina, desgaitasuna, eritasuna, hizkuntza edo bestelako inguruabar pertsonal zein sozial.
  • Noizean behin mozkortzea edo drogak hartzea, lanerako ondorio makurrak badakartza edo langileen eta norberaren segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen bada.
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 29. artikuluko eginbeharrak ez betetzea, langileen segurtasun eta osasunerako kalte eta arrisku larriak sortzen badira.

–Falta oso astunak.

Falta oso astunak honako hauek dira:

  • Justifikatu gabeko puntualtasun falta lanera sartzean edo lanetik irtetean, hamar aldiz baino gehiagotan sei hilabetean, edo hogei aldiz baino gehiagotan urtebetean.
  • Lanera hiru egun jarraian edo gehiagotan huts egitea justifikatu gabe, edo bost egun tartekatutan hilabetean.
  • Agindutako kudeaketan iruzurra, leialtasun eza edo konfiantza abusua egitea eta beste lankideei, enpresari edo edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea enpresaren lokaletan edo, lanean ari dela, beste edozein lekutan.
  • Eritasuna edo istripua simulatzea. Adierazitako edozein arrazoi dela-eta langilea bajan egonik, bere kontura zein besteren kontura edozein lanetan aritzea lan arloko arau haustetzat hartuko da. Halaber, falta oso astuntzat joko da istripuaren edo eritasunaren ondoriozko baja luzatzeko egiten den trikimailu oro.
  • Zerbitzutik, lanpostutik edo pertsonen edo ekipoen gaineko aginte edo ardurako postutik alde egitea bidezko arrazoirik gabe, denbora gutxirako bada ere, baldin eta horrela enpresari edo lankideei kalte handi samarra ekartzen bazaie, segurtasuna arriskuan jartzen bada edo istripuren bat eragiten bada.
  • Enpresari lehia desleiala egitea zenbait ekintzaren bidez.
  • Ohiko edo itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.
  • Lantokian liskarrean aritzea, hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea eta errespetu edo begirune falta agertzea enpresarekin lotura duen edozein pertsonari.
  • Enpresako sekretuak, nahitaez isilpean gorde beharrekoak, haustea edo bortxatzea, edo enpresaren isilpeko eskutitzen edo agirien sekretua haustea, behar bezala ohartarazita, enpresaz kanpoko pertsonei nahiz erakundeei agerrarazteagatik enpresarentzat kalte larriak sor badaitezke.
  • Lanean zabarkeriaz edo zuhurtziarik gabe aritzeagatik istripu larria sortzea, horren ondorioz enpresarentzako kalte larria sortuz edo pertsonek istripua jasanez.
  • Falta astun baten ondoren, bi hilabeteren barnean beste bat egitea, desberdinak izanik ere zehapena jaso izan arren.
  • Laneko edozein gaitan organigramaz edo hierarkiaz nagusi direnek, lan arloko eginkizunak erabiliz, emandako jarraibideak ez betetzea, horrek enpresari edo lankideei oso kalte larria eragiten badie, salbu eta norbaiten bizitza edo osasunarentzako arriskurik sortzen bada edo agintekeriaren ondorioz bada.
  • Honako egoera hau hartzen da sexu jazarpentzat: sexu kutsuko edozein jokabide hitzezko, ez hitzezko edo fisiko, pertsona baten duintasunari erasotzeko asmoz egiten dena edo ondorio hori dakarrena haren gogoaren kontra, eta, batez ere, inguru beldur eragile, etsaitasunezko, iraingarri, umiliagarri edo laidogarria sortzen duena. Sexu jazarpena pairatu duen pertsonari bere lanpostuan segituko duela segurtatuko zaio. Jokabide edo portaera hori hierarkia egoeraz baliatuz gauzatzen bada, inguruabar astungarria izanen da.
  • Jazarpen morala (mobbing), hau da, abusuzko jokabidea edo bortizkeria psikologikoa luzez erabiltzea beste pertsona baten aurka lantokian, errepikatutako portaeren, egintzen, aginduen edo hitzen bidez adierazten dena, pertsona horren izena belzteko, pertsona gutxietsi edo isolatzeko edo haren gaitasuna, lanbidean hobekuntza izatea nahiz lanpostuko iraunkortasuna deuseztatzeko, haren duintasunean edo osotasun fisikoan gero eta kalte handiagoa eta etengabea sortuz, zuzenean nahiz zeharka. Inguruabar astungarria da jazarleak aginte hierarkikoren bat izatea jazarriaren gainean enpresaren egituran.
  • Arrazan edo etnian, sexuan, erlijioan edo sinesteetan, desgaitasun batean, adinean edo orientazio sexualean oinarrituriko jazarpena. Baldin eta halako portaeraren helburua edo ondorioa bada inoren duintasunaren aurka egitea eta giro larderiatsu, areriotsu, degradatzaile, laidogarri, iraingarri edo baztergarria sortzea.
  • Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 29. artikuluan ezarritako eginbeharrak ez betetzea, betiere horren ondorioz norberak, lankide batek edo hirugarren batek lan istripu larria jasaten badu.
  • Aginte-abusua, hau da, legezko manuak nabarmen eta nahita urratuz eta menpeko bati kalte nabarmena eginez zuzendariek, buruek edo erdi mailako agintariek burutzen dituzten ekintzak.

–Zehapenak.

Falta astun eta oso astunek eragindako zehapenak ezartzeko, diziplina espediente kontrajarria ireki beharko da; karguen orria langileari eta enpresa batzordeari eta sindikatuaren delegatuari, halakorik bada, helaraziko zaie, 2 eguneko epean gehienez, alegazioak aurkez ditzan bere kontrako karguak arintzeko edo bere alde, eta espedientea 5 egun balioduneko epean amaitu beharko da, alegazioak aurkezteko epea amaitzen denetik.

Ondoren azaltzen dira aipatutako faltengatik langileei ezartzen ahal zaizkien zehapen handienak:

a) Falta arinengatik:

  • Idatzizko kargu hartzea.

b) Falta astunengatik.

  • Idatzizko kargu hartzea.
  • Lana eta soldata kentzea 2 eta 20 egun bitartean.

c) Falta oso astunengatik:

  • Idatzizko kargu hartzea.
  • Hogeita bat eta hirurogei egun bitarteko enplegua eta soldata kentzea.
  • Kaleratzea.

–Preskripzioa:

Faltak, mailaren arabera, epe hauetan preskribatuko dira:

a) Falta arinak: hamar egun.

b) Falta astunak: hogei egun.

c) Falta oso astunak: hirurogei egun.

Aipatutako falten preskripzio epea enpresak gertaeren berri izaten duenean hasiko da zenbatzen eta, betiere, gertatu eta handik sei hilabeteren buruan.

–Jazarpen egoeretan jarduteko prozedura.

Enpresako Zuzendaritzak zainduko du lantokian giro egokia izan dadin, portaera desegoki edo sexu kutsukorik gabea, eta horretarako behar diren neurriak hartuko ditu; besteak beste, aldebiko espedientea irekiko du.

Edozein erakunde administratibo edo judizialetan horri buruz jartzen ahal diren legezko ekintzez gain, barne prozedura hasiko da sexu jazarpena salatzen denean zuzendaritzako norbaiten aurrean.

Salaketa jaso bezain pronto, espediente informatibo bat irekiko du enpresako zuzendaritzak, eta batzorde bat eratuko da, gehienez bi pertsonak osatua, gai horretan behar den prestakuntza dutenak, egintzak ikertzeko eta salatutako jazarpenak aurrera jarraitzea galarazteko; horretarako, behar diren neurriak hartuko dira.

Egoera horren berri berehala emanen zaio Langileen Ordezkaritzari, eragindako pertsonak eskatzen badu, eta ordezkaritza hori prozedura osoan agertzeko eskatzen ahal du.

Ikerketetan zehar esku-hartzaile guztiei entzun, eta gertatutako egintzak argitzeko bidezkotzat jotzen diren eginbideak gauzatuko dira.

Gehienez ere, 10 eguneko epean gauzatuko da prozesua. Prozesuan konfidentzialtasun eta zuhurtzia osoa egonen da, zuzenean eragiten baitie pertsonen intimitateari eta ohoreari.

Salatutako kasuan sexu jazarpena izan dela frogatuz gero, eta jazarlea enpresako zuzendaritzaren eta antolaketaren eremuaren barnean badago, zehapena ezarriko da, diziplina araubidean ezarritako kalifikazioaren arabera.

Ondorio horietarako, sexu jazarpena falta oso astuna izanen da beti.

Eginbideak gauzatzen dituzten pertsonek ezin dute mendekotasunik edo ahaidetasunik izan alderdietako edozeinekin, eta ezin dira salatzailea edo salatua izan.

Ikerketaren informazio espedientea bukatu ondoren, kopia bana emanen zaie salatzaileari eta salatuari.

Informazio espedientea tramitatzen den bitartean beharrezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartzen ahal dira, salatzailea eta salatua bereizteko, haien lan baldintzak galarazi gabe.

Nolanahi ere, aldeek berdintasun batzordeetan itundutako eta berdintasun planetan islatutako jazarpen egoeretan jarduteko prozedurak errespetatu eta aplikatuko dira.

17.–BERDINTASUN PLANA

1. Alderdi sinatzaileek lan egiteko konpromisoa hartzen dute, emakume eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasunaren printzipioa aplikatzen dela bermatzeko, hitzarmen honen eraginpeko lantokian, eta adierazten dute printzipio hori zehar-lerro gisa integratu behar dela enpresaren kudeaketarekin lotutako gai guztietan. Era berean, hitzarmen honen oinarria da sexuagatiko edo arauek debekatutako beste edozein inguruabarrengatiko diskriminaziorik eza, hala zuzenekoa nola zeharkakoa.

2. BSH Electrodomésticos España SA enpresak berdintasun plan bat prestatu du, enpresaren lantoki guztietan erreferentziako esparru gisa baliagarria dena. Hitzarmen honi gehitu zaio, V. eranskinean. Plan hori 2022an sinatu zen.

3. Espainiako BSH enpresan unean-unean indarrean dagoen Berdintasun Planean jasotako neurriak Ezkirozko lantokian aplikatuko dira.

I. ERANSKINA.–HITZARMENEKO BALDINTZA EKONOMIKOETATIK SALBUETSITAKO LANPOSTUEN ZERRENDA

6 Sigma-Product Dibisio Coordinator.

Buyer.

Buyer II.

Zuzendaria.

Mantentze-lanetako arduraduna (1).

Ekoizpenaren arduraduna.

Facility Manager.

Head of Factory Production Materiala (erosketaburua).

Ekoizpen burua.

Kalitateko burua.

Industria Kontroleko Burua.

Taldeko burua.

Garapeneko burua.

Lehiakortasun zentroaren garapeneko burua.

Fabrikazio burua.

Ingeniaritza burua.

Gama/Sekzioko Ingeniaritzako burua.

Mantentze-lanetako burua.

Metodoen eta Denboren burua.

Giza Baliabideen Ataleko burua.

Prebentzioko eta ingurumeneko burua.

Supply Chain Industrialeko burua.

Garapen proiektuen liderra.

LPO Tokiko ingeniaritzako prozesuen arduraduna.

Medikua.

Langile edo giza baliabideen administrazioko arduraduna.

Merkatuko kalitate arduraduna.

Prozesu eta/edo produktuen kalitatearen arduraduna.

Hornitzaileen kalitate arduraduna.

Garapeneko laborategiko arduraduna.

Logistika arduraduna.

Ingurumen eta segurtasun arduraduna.

Laborategiko moduluaren kalitate arduraduna.

Plangintza arduraduna.

Hobekuntza prozesu/proiektu arduraduna.

Produkzioko arduraduna.

Hornitzaileen arduraduna.

Talde ard. /Garap.proiek. liderra.

Zuzendaritzako idazkaria.

Strategical Buyer.

Laborategiko teknikaria.

Hornitzaileen kalitateko teknikaria.

Kontroleko teknikaria.

Erosketetako teknikaria.

Garapeneko teknikaria.

Plangintza/logistikako teknikaria.

Ingeniaritza teknikaria.

Ingurumeneko teknikaria.

Metodoen eta denboren teknikaria.

Hobekuntzako prozesu/proiektuen teknikaria.

Giza Baliabideetako teknikaria.

II. ERANSKINA.–DOKUMENTU PERTSONALA (AD PERSONAM)

EZKIROZKO LANTOKIA

Ezkirotzen, 2023ko uztailaren 1ean.

ADOLFO LABARI SALINAS jauna, NAN 18.199.109 NAN zenbakiduna, BSH Electrodomésticos España SAren Ezkirozko lantokiaren izenean eta hura ordezkatuz, giza baliabide eta lan-harremanetako burua baita, eta dokumentu hau emateko eskumen aski dituelarik

Eta (izen-deiturak) taldeari atxikia, bere izenean eta interesean ari dela, eskubide eta betebeharren subjektu gisa:

Bi alderdiek elkarri aitortzen diote dokumentu hau adostu eta sinatzeko legezko gaitasun osoa.

Indarrean dagoen Hitzarmen kolektiboan, "BSH Ezkirozko lantokirako", BERME PERTSONALAK (AD PERSONAM AITORPENA) klausulan xedatutakoa aplikatuz, han ezartzen baita honako hau:

"Dauden bezala errespetatuko dira, lortutako eskubide gisa, hitzarmen honen eraginpeko langile bakoitzak dituen baldintzak, hitzarmenean guztientzat ezarritakoak baino hobeak badira. Kantitate horiek ezin dira xurgatu ez konpentsatu".

Enplegatuak: izen/abizenak

–EKONOMIKOAK

1-Lehen aipaturiko bere lanbide taldearentzat eta mailarako tauletan zehazten den soldataz gain, * * euroko diru-kopuru gordina bat jasoko du urteko, osagarri pertsonal gisa, banaketa honekin:

–Osagarri pertsonala: ....................................................... 0 euro

–Osagarri pertsonalaren paga berezia: .............................0 euro

(*) Hitzarmenean zehaztutako lanaldiaren %100ari dagokio diru-kopuru hori.

Dokumentu honek indarrik gabe uzten ditu aurreko "Ad personam" dokumentu pertsonalak.

Eta adostasuna adierazteko alderdiek dokumentu hau sinatu dute, bi aletan, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Sin.: Adolfo Labari Salinas LANGILEA

GIZA BALIABIDE ETA LAN HARREMANETAKO BURUA Ados

III. ERANSKINA.–SOLDATA TAULAK.

EZKIROZKO LANTOKIA

Soldatak, primak eta osagarriak 2023, %1,75eko igoera

Lanaldi osoko lanari dagozkion taulak.

2023

MAILA

SOLDATAK

PRIMAK

OSAGARRIAK

ENPLEGATUAK

LANGILEAK

PRODUK.

BERT.
P.

P.P. 1

P.P. 2

P.P. 3

Agintea

GAUEK. PLUSA

OTORD.

4.
TXAN.

4.
TXAN.

SUTEA

MALG. P.

OIN. SOLD.

hila

APART. PAG.

hila

OIN. SOLD.

eguna

APART. PAG.

(ekaina/abendua)

URTEA %100

URTEA %100

ORDUA

ORDUA

ORDUA

ORDUA

ORDUA

EGUNA

LARUNBATA

JAIEGUNA

ORDUA

URTEA %100

3. TALDEA

2471,45

2418,08

81,41

2389,65

1958,69

644,54

2,23

10,00

106,51

117,11

0,71

150,00

4. TALDEA

A

2471,45

2418,08

81,41

2389,65

1958,69

644,54

2,23

10,00

106,51

117,11

0,71

150,00

B

2338,17

2284,81

77,02

2257,93

1958,69

644,54

2,23

10,00

106,51

117,11

0,71

150,00

C

2185,85

2132,48

72,00

2107,42

1958,69

644,54

2,23

10,00

106,51

117,11

0,71

150,00

5. TALDEA

A

2185,85

2132,48

72

2107,42

1958,69

644,54

2,23

10,00

106,51

117,11

0,71

150,00

B

2052,57

1999,20

67,61

1975,70

1958,69

644,54

2,23

10,00

106,51

117,11

0,71

150,00

C

1957,37

1904,00

64,48

1881,61

1958,69

644,54

0,34

0,25

0,83

1,60

2,23

10,00

106,51

117,11

0,71

150,00

D

1663,77

1618,41

54,80

1599,38

1664,88

547,86

0,29

0,21

0,70

1,60

1,90

10,00

106,51

117,11

0,60

150,00

E

1565,90

1523,21

51,58

1505,29

1566,95

515,63

0,27

0,20

0,66

1,60

1,79

10,00

106,51

117,11

0,57

150,00

Soldatak, primak eta osagarriak 2024, %1,5eko igoera

Lanaldi osoko lanari dagozkion taulak.

2024

MAILA

SOLDATAK

PRIMAK

OSAGARRIAK

ENPLEGATUAK

LANGILEAK

PRODUK.

BERT.
P.

P.P. 1

P.P. 2

P.P. 3

Agintea

GAUEKO L.

OTORD.

4.
TXAN.

4.
TXAN.

SUTEA

MALG. P.

OIN. SOLD.

hila

APART. PAG.

hila

OIN. SOLD.

Eguna

APART. PAG.

(ekaina/abendua)

URTEA %100

URTEA %100

ORDUA

ORDUA

ORDUA

ORDUA

ORDUA

EGUNA

LARUNBATA

JAIEGUNA

ORDUA

URTEA %100

3. TALDEA

2508,53

2454,36

82,64

2425,50

1988,07

654,21

2,26

10,15

108,11

118,87

0,72

152,25

4. TALDEA

A

2508,53

2454,36

82,64

2425,50

1988,07

654,21

2,26

10,15

108,11

118,87

0,72

152,25

B

2373,25

2319,08

78,17

2291,80

1988,07

654,21

2,26

10,15

108,11

118,87

0,72

152,25

C

2218,64

2164,47

73,08

2139,03

1988,07

654,21

2,26

10,15

108,11

118,87

0,72

152,25

5. TALDEA

A

2218,64

2164,47

73,08

2139,03

1988,07

654,21

2,26

10,15

108,11

118,87

0,72

152,25

B

2083,36

2029,19

68,63

2005,33

1988,07

654,21

2,26

10,15

108,11

118,87

0,72

152,25

C

1986,73

1932,56

65,44

1909,84

1988,07

654,21

0,34

0,25

0,84

1,62

2,26

10,15

108,11

118,87

0,72

152,25

D

1688,72

1642,69

55,62

1623,37

1689,86

556,07

0,29

0,22

0,71

1,62

1,93

10,15

108,11

118,87

0,61

152,25

E

1589,39

1546,06

52,35

1527,87

1590,45

523,36

0,27

0,20

0,67

1,62

1,81

10,15

108,11

118,87

0,58

152,25

IV. ERANSKINA.–LAN EGUTEGIA

V. ERANSKINA.–BERDINTASUN PLANA

Une bakoitzean indarrean dagoen BSH enpresaren Berdintasun Plana aplikatuko da, Jazarpen Protokoloa barne, ukatu gabe, Planak aurreikusten duen bezala, Ezkirozko lantokiko Berdintasun Batzordeak diagnostiko eta neurri osagarri espezifikoak ezarri ahal izatea, Ezkirozko lantokirako.

VI. ERANSKINA.–LANBIDE SAILKAPENA

Egiteko dago.

VII. ERANSKINA

Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian edo hitzarmen honi buruzko epaietan oinarritutako baimenak aplikatzeko irizpideak:

6, 7.a, 7.b eta 7.c baimenetan:

1. Ez da baimenik emanen ahaideen ospitaleratzea edo ebakuntza kirurgikoa (zentro medikoan ospitaleratzea, publikoa nahiz pribatua) edo ospitaleratu gabeko ebakuntza kirurgikoa denean, odol ahaidetasuneko edo ezkontza ahaidetasuneko 2. mailara arteko ahaideen kasuan, baldin eta arrazoia kirurgia estetikoa egitea bada, istripu, gaixotasun edo sortzetiko malformazio batekin zerikusirik ez duena.

2. Baimen horien egunak zenbatzeko, hasiera barne, baimena aplikatzeko unean indarrean dagoen Auzitegi Gorenaren doktrina bateratuari jarraituko zaio. Gaur egun, aldatu eta, beraz, aplikatu ahal izatearen kalterik gabe, arau hauek erabiliko dira:

–Baimena lehen lanegunean hasten da, langileak zerbitzuak eman behar dituen lehen egunean.

–Egun naturaletan kontatzen da.

–Gertaera eragileak irauten duen bitartean bakarrik har daiteke, eta gertaera horri berez lotuta dago.

VIII. ERANSKINA.–ERROTAZIO PLANA

Hitzarmen honetan, lanpostuen arteko errotazioa sustatzeko jarduerak garatzen jarraituko da, erronka demografikoari aurre egiteko eta karga ergonomikoaren banaketa hobetzeko oinarrizko tresna gisa, horrek lan osasunaren hobekuntzan duen eraginagatik. Ezarritako estandarrak nahitaez bete beharko dira.

Errotazioen estandarrak betetzen diren egiaztatzeko tresna izanen da nahitaezko fitxatzea, lanpostu batera sartzean (halakoa duten lanpostuetan). Markatze horren helburu bakarra da estandarrak betetzen diren dokumentatzea eta erregistratzea, eta ez du inolako eraginik ordutegi-erregistroaren kontrol gisa.

–3. eta 4. kateen errotazioak.

Bi kate horietan bi txanda batera izaten baitira urtearen zati handi batean, langileen errotazioa aplikatuko da (lehenengo azterketa fase baten ondoren) bi kateen artean. Denbora eskema astean behin edo bi astean behin egin daiteke (azterketa fasean erabakiko da).

Bi kateetako plantillak berdinak ez direnez, onartzen da asimetria txikiak izanen direla aplikazio horretan.

–Gainerako kateen errotazioak.

Produkzio eskemen arabera, 1. hotz katean eta ontzi-garbigailuaren katean ere, errotazioak egitea bultzatuko da, aurreko puntuan finkatutako denbora eskemen antzekoak erabiliz. (Adibidez, gaur egun oso ohikoa da 1. katean txanda bat igotzea, 3. katea geratuz, eta alderantziz. Edo bolumen handiagoa eman Ontzi-garbigailuei, hotz kateren bat jaitsiz eta alderantziz).

–Gainerako postuak.

Era berean, katetik kanpoko lanpostuetan ere errotazioak egiteko plan bat sustatuko da, esaterako:

  • Kableen postuak.
  • Inverter postuak.

Katearen atzeko aldean kokatzen denez, bere errotazio "naturala" kate-amaierako postu horiekin egin beharko litzateke, non, orekatuaren arabera, pertsona batzuk sartzen edo ateratzen baitira postu horretan.

Era berean, lanaldi murriztuko langileek ahalik eta leku gehien izan behar dute "lanpostu finkoan", eta lanpostu/kate horrek finkatuta duen ordu-errotazioaren arabera egokituko da.

–Ohar orokorrak:

  • Langile bereziki sentikorrak (langile bereziki sentikorrak) salbuespenak izanen dira ezarritako arauan.
  • Udako oporraldia arautik kanpo gera daiteke.
  • Errotazioen eskema horrek ez du kate baten barnean orain aplikatzen dena eragozten, ez ezgaitzen ere. Malgutasun Batzordeak planaren aplikazioaren jarraipena eginen du eta Zuzendaritzarekin batera, sor daitekeen edozein arazo edo zalantza argituko dute.

Iragarkiaren kodea: F2404417