1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak
3/2024 FORU LEGEA, apirilaren 25ekoa, 2024ko aurrekontuan Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi 539.000 euroko aparteko kreditua ematekoa.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:
FORU LEGEA, 2024KO AURREKONTUAN NAFARROAKO GOBERNUKO ZENBAIT DEPARTAMENTURI 539.000 EUROKO APARTEKO KREDITUA EMATEKOA.
ZIOEN AZALPENA
Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak igorritako txostenetan adierazten da 2024an zenbait gasturi aurre egin beharko zaiela eta ez dagoela horietarako aurrekontu-partida egokirik.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluaren lehen paragrafoak ezartzen duenez, baldin eta hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin den gasturen bat egin behar bada aurrekontu indardunaren kargura, krediturik egon gabe, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru-lege baten proiektua bidaliko dio Nafarroako Parlamentuari, aparteko kreditua ematekoa. Orobat, bigarren paragrafoan xedatzen denez, edozein gastu-programatako beste kreditu erabilgarri batzuekin finantzatzen ahal da aparteko kreditua, are Parlamentuak zuzenketen ondorioz edo foru-lege horren xedapenak direla-eta berariaz onetsitako kredituetatik datozenekin ere.
1. artikulua. Aparteko kreditua ematea.
Guztizko zenbatekoa 539.000 eurokoa duen aparteko kreditua ematen da 2024rako aurrekontuan, Nafarroako Gobernuko departamentu batzuen beharrizanak finantzatzeko.
Kreditu hori honako aurrekontu-partida hauei aplikatuko zaie:
AURREKONTU-PARTIDA | ZENBATEKOA |
100000 10100 1220 923902 Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak. SEEP-Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa | 225.000 |
100000 10100 1600 923902 Gizarte Segurantza. SEEP-Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kudeaketa | 73.000 |
210001 21300 7609 2616S5 Faltzesko Udalarentzako transferentzia: zezenketetako harmailak hobetzea | 25.000 |
210001 21300 7609 2616S6 Muesko Udalarentzako transferentzia, Kale Nagusiko tarte bateko zoladura berritu eta zubia konpontzekoa | 30.000 |
320000 32200 2276 261103 Belaunaldiarteko lankidetza-proiektuaren bideragarritasunaren azterlana | 18.000 |
320000 32200 2276 261104 Bidezainen etxebizitzen bizitegi-potentzialtasunari buruzko azterlana | 18.000 |
A20002 A2500 7816 335104 Punto Gunea elkartearentzako dirulaguntza. Taldeentzako gela intsonorizatuak egokitzea | 20.000 |
A30001 A3100 4609 432109 Iruñeko Udalarentzako transferentzia. Pilotaren Interpretazio Zentroa | 100.000 |
A30004 A3400 4609 432102 Aezkoako Batzordearekiko hitzarmena. Aezkoako Kultur Ola kudeatzea | 30.000 |
2. artikulua. Aparteko kredituaren finantzaketa.
539.000 euroko aparteko kreditu hori honako partida hauetan erabilgarri dagoen kredituaren kontura finantzatuko da:
AURREKONTU-PARTIDA | ZENBATEKOA |
F00000 F0100 1220 921102 (E) Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak | 298.000 |
A50000 A5000 7609 3361E1 (E) Faltzesko Udalarentzako transferentzia: futbol-zelaiko harmailak hobetzea | 25.000 |
210001 21300 7609 2616P9 (E) Muesko Udalarentzako transferentzia, Virgen de la Cuesta kaleko zoladura berritu eta zubia konpontzekoa | 30.000 |
320000 32200 4609 261100 (E) Tuterako Udalarekiko hitzarmena, belaunaldiarteko lankidetza-proiektuaren bideragarritasun-azterlana egitekoa | 18.000 |
320000 32200 4609 261102 (E) Tuterako Udalarekiko hitzarmena, bidezainen etxebizitzen bizitegi-potentzialtasunari buruzko azterlana egitekoa | 18.000 |
A20002 A2500 7709 335100 (E) Punto Gunea elkartearentzako dirulaguntza. Taldeentzako gela intsonorizatuak egokitzea | 20.000 |
A30001 A3100 4609 432109 (E) Iruñeko Udalarentzako transferentzia. Pilotaren Interpretazio Zentroa | 100.000 |
A30004 A3400 4609 432102 (E) Aezkoako Batzordearekiko Hitzarmena. Aezkoako Kultur Ola kudeatzea | 30.000 |
3. artikulua. Nafarroako 2024rako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen zenbait aurrekontu-partidaren izena aldatzea.
1.–"210001 21300 7609 2616L3 (E) Armañantzasko Udalarentzako transferentzia: eraikinak egokitzea funtsezko zerbitzuetarako" dioen tokian hauxe esan behar du: "210001 21300 7609 2616T0 Armañantzasko Udalarentzako transferentzia: eraikinak egokitzea tabernarako eta dendarako".
2.–"210001 21300 7609 2616M5 (E) Barañaingo Udalarentzako transferentzia. Departamentuen Etorbideko luminariak aldatzea" dioen tokian hauxe esan behar du: "210001 21300 7609 2616T1 Barañaingo Udalarentzako transferentzia. Kirol Etorbideko luminariak aldatzea".
3.–"A21001 A2400 7609 332203 (E) Tuterako Liburutegiarentzako dirulaguntza, erabilera anitzeko aretoa egokitzeko" dioen tokian hauxe esan behar du: "A21001 A2400 6054 332202 Tuterako Liburutegi Publikorako ekipamendua".
4.–"210001 21300 7609 2616M4 (E) Hitzarmena Erriberriko Udalarekin. Frontoia eraberritzea" dioen tokian hauxe esan behar du: "A50000 A5000 7609 3361E08 Erriberriko Udalarentzako transferentzia. Frontoia eraberritzea".
5.–"A50003 A5200 4819 336111 Nafarroako Saskibaloi Federazioarentzako dirulaguntza Gizonezkoen Saskibaloi talde egituratua proiektua abian jartzeko" dioen tokian hauxe esan behar du: "A50003 A5200 4819 336113 Eguesibarreko Saskibaloiko Taldearentzako dirulaguntza: Gizonezkoen saskibaloiko proiektu egituratua".
6.–"A50003 A5200 4819 336112 (E) Nafarroako Triatloi Federazioarentzako dirulaguntza: 2024ko Espainiako Triatloi eta Aquabike txapelketaren antolakuntza" dioen tokian hauxe esan behar du: "A50003 A5200 4819 336114 Trikideak kirol klubarentzako dirulaguntza: 2024ko Espainiako Triatloi eta Aquabike txapelketaren antolakuntza".
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru-lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.
Iruñean, 2024ko apirilaren 25ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.
Iragarkiaren kodea: F2406649