92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 25ean, 2024ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2024ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 40.554,67 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 11.620,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 85.844,40 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 7.354,05 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 1.541,58 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 154.914,70 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 13.911,21 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 56.261,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 43.167,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 35.900,00 euro.

Gastuen aurrekontua, osotara: 149.239,21 euro.

Uharte Arakilen, 2024ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L2406257