92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, ordainsari-araubidean, udalbatzako kideak osoko bilkurara bertaratzeagatiko ordainsarietan

Agoizko udalak, 2024ko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea aldaketa bat, udalbatzako zinegotzien ordainsari-araubidean, eta, hala, ezarri zuen zinegotziek 240 euro gordin jasoko dituztela osoko bilkurara bertaratzegatik, eta urtean gehienez sei osoko bilkuretara joateagatik ordainduko zaiela. Hori guztia, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatutakoarekin (artikulu horrek arautzen ditu toki-korporazioetako kideek jaso beharreko ordainsariak, bertaratzeak eta kalte-ordainak).

Agoitzen, 2024ko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2406430