92. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik, behin betiko onesten da 2024ko plantilla organikoa, eranskinean zehaztua, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta gainerako xedapenetan. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak bete daitezen.

Burgin, 2024ko apirilaren 19an.–Lehendakaria, Itziar Semberoiz Garralda.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitateko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Lanaldia: %23,64.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,20. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %46.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

María Idoya Anaut Mayo: Ezka-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitateko bitarteko idazkaria. Buru den udala: Burgiko Udala. Administrazio-kontratua. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %23,64. Egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

Marta Bascones Gandarias: administrari-ofiziala. Lanaldi partziala, %46. Maila: C. Mailako osagarria: %14,20. Lanpostuko osagarria: %8. Euskararen ezagutza: nahitaezkoa (B2 maila). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %46. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L2406402